2014ko datu nagusia: errefus kiloak pertsona/urteko Gipuzkoako herrietan

http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2015/05/31/2014ko-datu-nagusia-errefus-kiloak-pertsonaurteko-gipuzkoako-herrietan/

[Pello Zubiria Kamino] Zer moduz kudeatu ditu bere hondakinak Gipuzkoako herri bakoitzak 2014an? Emaitzak epaitzerakoan sarritan aipatzen da herriek gaikako bilketan lortu duten tasa, %ekoetan adierazia. Gipuzkoak 2016rako %60ra iristea dauka helburu. Atez Atekoan ari diren askok gainditu dute %80a. Baina hori baino datu esanguratsuagoa da bakoitzak lagatzen duen azken errefusarena: biztanleko eta urteko herri batek uzten duen errefus kilo kopurua. Hau da tratatzeko arazotsu eta garestiena, hauxe da murriztu behar dena.

Erakundeen informazioak bilduta, hemen eskaintzen dugu Gipuzkoako herriek 2014an eman duten uzta. Herri guztiak dauden arren zerrendatuta, ez ditugu denen datuak lortu. Gipuzkoa osorik hartuta, 2014an gipuzkoar bakoitzak 232 kilo errefus entregatu ditu. Mankomunitateka txapeldunak dira Debagoienekoak (144 kilo biztanle/urte) eta Sasieta (163). Azken-putz ibili da Txingudi 353 kilorekin. Tartean datoz: Urola Kosta (288), San Marko (266), Debabarrena (243), Tolosaldea (234) eta Urola Erdia (210).

Datu hau da funtsezkoa ezagutzeko herri edo mankomunitate bakoitzak lortzen duen eraginkortasun maila, eta horrek komunitate osoari sortzen dizkion gastu eta inbertsio beharrak neurtzeko ere bai. Gipuzkoako 714.000 biztanleek 2014an  102.816 tona sortuko zuketen, baldin eta funtzionatu balute Debagoienen eraginkortasunez. Txingudikoek bezala eginez gero, 252.000 tona. Herrien mailara jaitsita, Hernaniren (57 kilo) emaitzak orokortuz gero Gipuzkoa osoak sortuko zituen 40.693.

Errefusaren kiloak biztanle eta urteko

Udalerriak

Hondakin Mankomunitateak

Birziklapen tasa

Udalerriak

Hondakin Mankomunitateak

Infografiak: Asier Iturralde Sarasola (@aldatsa)
Datu geografikoak: Euskalgeon oinarrituta

 

Gipuzkoan gaikako bilketa herriz herri
2014
% erref kg/b/ur
Sanmarko 40 266
Donostia 33 288
Astigarraga 84 41
Errenteria 32 236
Lezo 84 36
Oiartzun 77 63
Hernani 79 57
Urnieta 43 212
Usurbil 84 79
Lasarte-Oria 34 224
Pasaia 57 134
Txingudi 39 353
Irun 353
Hondarribi 353
Urola-Kosta 43 288
Zarautz 41 268
Zumaia 46 241
Getaria 33 419
Orio 39 263
Aia 40 388
Urola-Erdia 44 210
Azpeitia 36 238
Azkoitia 55 150
Zestoa 47 188
Aizarnazabal 51 111
Beizama 31 235
Bidania-Goiatz 34 234
Errezil 32 236
Debagoiena 59 144
Antzuola 82 62
Aretxabaleta 59 138
Arrasate 38 241
Bergara 79 70
Elgeta 40 234
Eskoriatza 64 119
Gatzaga 91 36
Oñati 80 65
Debabarrena 35 243
Eibar 41 215
Elgoibar 37 257
Deba 23 319
Mutriku 31 275
Mendaro 23 357
Soraluze 36 223
Ermua 36 215
Mallabia 12 477
Sasieta 58 163
Zumarraga 38 207
Legazpi 83 45
Urretxu 46 172
Ezkio-Itsaso 43 138
Gabiria 49 91
Ormaiztegi 72 75
Mutiloa 62 145
Zerain 57 118
Segura 72 68
Zegama 55 137
Beasain 46 183
Idiazabal 45 176
Itsasondo 84 37
Ordizia 76 65
Olaberria 49 267
Lazkao 76 66
Ataun 79 53
Legorreta 73 68
Altzaga 67 100
Arama 86 31
Gaintza 63 144
Zaldibia 80 45
Tolosaldea 45 234
Abaltzisketa 58
Aduna 58
Albiztur 58
Alegia 86 10
Alkiza 58
Altzo 58
Amezketa 58
Andoain 33
Anoeta 73 15
Asteasu 58
Baliarrain 58
Belauntza 58
Berastegi 58
Berrobi 58
Elduain 58
Gaztelu 58
Hernialde 58
Ibarra 84 26
Ikaztegieta 82 10
Irura 73 15
Larraul 58
Leaburu-Txarama 58
Lizartza 58
Orendain 58
Orexa 58
Tolosa
Villabona 78 46
Zizurkil 62 26
Gipuzkoa 44 232
Leave a Comment

*