Oxford, Ingalaterra. Oxford Unibertsitateko Saint Anthony’s College delakoak 2015-2016 urteko Basque Fellowshipikerkuntza-bekarako eskabideak aurkezteko epea ireki zuen atzo.Beka hau eskatu nahi duten ikerlariek doktoratua izan behar dute eta beharrezkoa da ere ingelesez maila ona izatea.
Basque Visiting Fellow irakasle gonbidatuak Euskal Herriarekin zerikusia duen gai bat ikertu beharko du bere egonaldian. Horrez gain, Saint Anthony’s-eko eta bertako European Studies Centre guneko bizitza akademikoan parte hartuko du.
Ikerkuntza-beka urriaren 1ean hasi eta 2016ko ekainaren 30a arte luzatuko da. Ikerlariak 24.750 eurotako diru poltsa jasoko du gastuetarako eta unibertsitateko hainbat gastu ordainduta izango ditu. Oxford-en biziko da ikerkuntza garatzen duen bitartean eta, ikertzeaz gain, European Studies Centre delakoaren bizitza akademikoan parte hartuko du, esaterako, hitzaldiak emanez eta gune honetako jardueretan parte hartuz.