Eraso homofoboa salatu du bikote batek Deustualdean

http://uriola.eus/deustualdea/1432287358928

Lesbiana bikote baten autoan zakil handi ezberdinak margotu dituzte ibilgailua bikotea bizi den etxe inguruan aparkatuta zegoela. Erasoa “ez dela kasualitatea” gaitzetsi dute eta salaketa publikoa egitea erabaki dute. Ertzaintzak ‘gorroto delitutzat’ hartu du ekintza.

Bi emakumek osatutako bikotea Deustualdean bizi da, eta etxetik gertu aparkatuta zuen autoari joan den asteburuan –maiatzaren 15-16an– zakil handiak margotu zizkioten. “Argi dugu margoketa ez dela kasualitatea izan”, esan dio bikotekide batek URIOLAri, autoan ez baitute bestelako eraso edota lapurretarik egin. “Eraso homofoboa izan da”.

Autoa ikustean “argi eta garbi” izan zuen Ertzaintzak ere, eta “gorroto delitutzat’ sailkatu du komisaldegian jasotako salaketa.

Bikotea “beldurtuta” dagoen arren, gertatua publiko egitea erabaki du. “Ezin da horretan geratu”, adierazi du. Horregatik komisaldegian salaketa aurkeztu ez ezik komunikabidetan publiko egitea erabaki du, “kontatu beharrekoa da”.

[2015/04/21] Gorroto-delituen gorakadak kezkatuta ditu hainbat elkarte

Leave a Comment

*