Euroomision jaialdia: herri zapalduen Europa kantuz aldarrikatuko dute Gasteizen

http://www.argia.eus/albistea/herri-zapalduen-aldarria-eta-estatu-zapaltzaileen-parodiak-euroomision-jaialdian

Arabako Musikgerrilla kolektiboak Euroomision jaialdia antolatu du maiatzaren 14an Gasteizko Gaztetxean.

Europako estatuak baino ordezkatzen ez dituen Eurovision jaialdia baino pixka bat lehenago ospatuko da festa. “Munduko edozein herri zapalduren aldarria edota estatu zapaltzaileen parodiak” taularatu nahi dituzte.

Horretarako, ahalik eta musika talde eta bakarlari gehien elkartu nahi dituzte mundu osoko egoerekin “barre eta negar egiteko”. Hori dela eta, musikari eta musika talde orori bertan parte hartzeko deia egin diote Musikgerrillako kideek.

Lokal eta estudioak Errekaleorren

Ekimen hori iragartzearekin batera, Musikgerrillak jakinarazi du musika entsegurako lokal eta grabaketa estudio alternatibo eta autogestionatuak martxan jarriko dituela Errekaleor Bizirik proiektuko kideekin batera.

“RK Local & Studio” izena izanen duen lokalaren obrak hasi dituzte dagoeneko. Proiektu berri hau “talde gazte konprometitu” ororentzat zabalik dagoela nabarmendu dute: “Parte hartzeko, ostiralero 18:00etan Gasteizko Gaztetxean batzen gara”.

Leave a Comment

*