Askorentzat sistema berria ez da ona, aurrekoa ere ez

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2459/eskola-ordutegia

Frantziako Lehen Mailako eta Haur Eskolako erritmoen erreforma hartu dugu aztergai. Hendaiako Gure Ikastolara eta Lizardi eskola publikora hurbildu gara erreformaren eragina ebaluatzeko, maiatzaren 10ean ospatuko den Herri Urratsen 32. edizioaren bezperan.

Askorentzat sistema hau ez da ona, eta aurrekoa ere ez. Ekonomiak –kasuan turismoak– agintzen du. Oporrak horren arabera ere antolatuta daude. Eskolaren arrakasta faktore askoren menpe dago. Haurrek Gobernuaren politikara eta jendartearen  beharretara mol

Askorentzat sistema hau ez da ona, eta aurrekoa ere ez. Ekonomiak –kasuan turismoak– agintzen du. Oporrak horren arabera ere antolatuta daude. Eskolaren arrakasta faktore askoren menpe dago. Haurrek Gobernuaren politikara eta jendartearen beharretara moldatu behar dute funtsean. (Dani Blanco)

“Nik handiekin lan egiten dut eta oraingo ordutegia emankorragoa da. Hizkuntza, matematika eta ingurumen gaiak goizetan ematen ditut. Lehen, hiru ordu horietatik bat arratsaldean zen, niretzat galdua” Miren Arriaga, Gure Ikastolako zuzendariordea

“Haurrek ez dute atsedenik, atentzioa eskatzen zaie, baina arratsaldeko ordu horretarako ez dute adimena bizirik, eguna luzeagoa eta astunagoa egiten zaie” Mauded Mariezkurrena, Gure Ikastolako irakaskuntza-laguntzailea

Eskola sistemaren ezaugarrietako bat denboraren banaketa da. Frantziako Estatuan irakaskuntzak oporren, aisialdien eta eskola-orduen berezko antolaketa dauka. Udaldiko bi hilabeteko –zortzi asteko– oporrez gain, zazpi astetan behin, bi asteko oporraldiak dituzte Haur Eskolako eta Lehen Mailako ikasleek: Omia Saindu, Eguberri, Neguko eta Udaberriko oporrak. Asteko eta eguneko ordutegiaren banaketa oso aldakorra izan da azken hamarkadatan. 2008tik 2014ra bitartean, lau eguneko astea izan zen indarrean, azteazkenean ez zegoen klaserik. Erreformaren ondoren, egungo orduen banaketa hau da: goizetan, 9etatik 12ak arte; arratsaldean 13:45etik 15:45era. Asteazkenetan ere eskola dago, goizean, hiru ordukoa. Eskola publikoa edo pribatu den arabera, ordutegiaren hasiera-amaiera aldatzen da, baita eskualdeen arabera ere. Seaskara jo dugu, eta Hendaiako Gure Ikastola hartu dugu lagin gisara erreformaren ezaugarriak ezagutzeko. (gehiago…)

Kulturak edozer justifikatzen ote du?

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2459/kultur-hiriburua-auzitan

Ez dago salbatzeko gauza handirik Donostia 2016n Manuel Delgado antropologo kataluniarraren ustez. Kultur hiriburuari buruz hitz egin zuen joan den astean 2016 Desokupatu taldeak gonbidatuta: gaur egun kultura ulertzeko forma nagusia auzitan jarriz, horrelako gertakarien azpian dagoen hiri eredua kritikatu du.

Manuel Delgadok Koldo Mitxelenako hitzaldi aretoa bete zuen kultur hiriburuari buruzko hitzaldi kritikoarekin. (G.B.)

Kultura hiri modernoetako edozein gatazka itzaltzeko tresna gisa erabiltzen dela uste du Delgadok

Ez al dago salbatzeko moduko ezer proiektuan orduan? Ezetz uste du antropologoak

Donostia 2016ren kontra? Ba bai, jarrera hori edukitzeko eskubidea defendatu du Manuel Delgadok Koldo Mitxelena Kulturunean apirilaren 22an. 2016 Desokupatu mugimenduak ekarri du Bartzelonako Unibertsitateko antropologia irakaslea hitzaldi bat ematera: Kultura aitzakia gisa. Kultur hiriburua eta hirien merkatua. Jakin-mina piztu duela behintzat, duda gutxi. Aretoa beteta dago ekitaldia hasi denerako, lehenbiziko lerroetan bakarrik geratzen dira lekuak libre eta handik entzun diogu esaten Europako kultur hiriburua bezalako ebentoak “dominazio estrategia” baten parte direla.

“Kategoria abstraktuak hedatzen dituzte, edozein esanahi har dezaketenak. Eta beraz, edozer gauza justifikatu”. Kasu honetan, “kultura” da kategoria hori. Eta behin eta berriz edukiz hustuta erabili ondoren, badirudi Donostia 2016ren kontra agertzea “kulturaren kontra” aritzearen parekoa dela. Logika sinplista, bai; baina oso zabaldua eta uste baino eraginkorragoa eztabaida publikoa baldintzatzeko.

Benetan inporta duen galdera, ordea, beste bat da Delgadoren ustez: zer justifikatzeko erabiltzen da kultura? Ohiko susmagarrien negozioak aipatu ditu: etxebizitzen promozioak, interes turistikoak…

(gehiago…)

Euroomision jaialdia: herri zapalduen Europa kantuz aldarrikatuko dute Gasteizen

http://www.argia.eus/albistea/herri-zapalduen-aldarria-eta-estatu-zapaltzaileen-parodiak-euroomision-jaialdian

Arabako Musikgerrilla kolektiboak Euroomision jaialdia antolatu du maiatzaren 14an Gasteizko Gaztetxean.

Europako estatuak baino ordezkatzen ez dituen Eurovision jaialdia baino pixka bat lehenago ospatuko da festa. “Munduko edozein herri zapalduren aldarria edota estatu zapaltzaileen parodiak” taularatu nahi dituzte.

Horretarako, ahalik eta musika talde eta bakarlari gehien elkartu nahi dituzte mundu osoko egoerekin “barre eta negar egiteko”. Hori dela eta, musikari eta musika talde orori bertan parte hartzeko deia egin diote Musikgerrillako kideek.

Lokal eta estudioak Errekaleorren

Ekimen hori iragartzearekin batera, Musikgerrillak jakinarazi du musika entsegurako lokal eta grabaketa estudio alternatibo eta autogestionatuak martxan jarriko dituela Errekaleor Bizirik proiektuko kideekin batera.

“RK Local & Studio” izena izanen duen lokalaren obrak hasi dituzte dagoeneko. Proiektu berri hau “talde gazte konprometitu” ororentzat zabalik dagoela nabarmendu dute: “Parte hartzeko, ostiralero 18:00etan Gasteizko Gaztetxean batzen gara”.

Dabilen Harriari Goroldiorik Ez

http://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/dabilen-harriari-goroldiorik-ez

Militantzia eta horizontaltasunari buruzko gogoeta, antolakuntzaren eremuan esperientzia interesgarriak izan dituzten eragile zein norbanakoak elkarrizketatu dituzte.
Egilea(k):
Joxemi Zumalabe fundazioa