Kultura Donostiaren motore ekonomiko eta soziala dela adierazi du ikerketa batek

http://www.kulturklik.euskadi.net/kultura-donostiaren-motore-ekonomiko-eta-soziala-dela-adierazi-du-ikerketa-batek-un-estudio-apunta-a-la-cultura-como-motor-economico-y-social-de-donostia/?utm_source=facebook&utm_medium=redes-sociales&utm_campaign=noticias&lang=eu

 Alkateak adierazi du, legegintzaldian zehar askotan esan duenez, “kulturan inbertitzea herritarrengan inbertitzea” dela: “Beharrezkoa da hiritarrek bizi kalitate ona izan dezaten, eta estrategikoa, krisi garaiotan, bereziki. Aurrekontuetan kulturari kosk egin diotenek ez dute asmatu, hanka sartu dute”.

Donostia Kulturak 25.248.896 €ko aurrekontua du, horietatik % 75 Udalaren ekarpenetik datozenak: 19.005.660 € guztira.

Donostia Kulturaren kultur eskaintza osoan parte hartzen duten ikusle eta erabiltzaileek hirian 62,8 milioi euroko gastua egiten dute hirugarren sektoreko establezimenduetan: festetan 36,3 milioi € ( datu osoaren % 58), bereziki Aste Nagusian; Kultur Etxe eta bibliotekei lotutakoetan 13,6 milioi € (% 22); Musika eskaintzari dagokionean 6,2 milioi € (% 10), bereziki Jazzaldian; azkenik, arte eszeniko, zinema emanaldi eta museoei lotutakoetan beste 6,2 milioi € (%10).

Donostia Kulturaren jarduera osoak, beraz, 70.448.323,58 € -ren baliokide litzatekeen ekarpena egiten dio gure hiriko Barne Produktu Gordinari. Eta eragindako jarduera ekonomikoak, azkenean, 22.552.054 € -ko ekarpena egiten die administrazio publikoei, BEZ, gainerako zerga eta gizarte asegurantzako diru-sarrerak batuta.

“Uste dut, datu hauek eskuetan izanda, frogatuta geratu direla bi gauza”, -berretsi du alkateak- “Batetik, Donostia Kultura gure hiriaren motore ekonomikoetakoa dela, eta bigarrenik, Kulturan inbertitzea onuragarria dela, zentzu guztietan”.

(Irakurri informazio osoa)

Inpaktu ekonomiko eta soziala [PDF – 139 KB]

Leave a Comment

*