Botereari uko egiteko ordua

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2455/gizonak-eta-feminismoa

Indartsu ari da mugimendu feminista, eta zenbait diskurtso eta praktika gizartean barneratzea lortu du dagoeneko. Berdintasunaren bide horretan, non kokatzen dugu eta kokatu behar dugu gizonok gure burua? Baliagarriak al dira gizon taldeak? Nola jokatu behar dugu benetan harreman orekatuak garatzeko eta ildo horretan zer dute hobetzeko herri mugimendu eta antolakundeek? Jabetzen al gara ditugun pribilegioez eta zeintzuei eta nola egin behar diegun uko? Ala ez gaude horretarako prest? Azken finean, posizio hegemonikoa utzi eta bigarren lerrora igarotzea erasotzat hartzen du hainbatek. Horretaz guztiaz eztabaidatzeko mahaiaren bueltan elkartu ditugu Miren Aranguren Bilgune Feministako kidea, Jokin Azpiazu soziologoa eta Ander Bergara Emakundeko teknikaria.

Ezker-eskuin, Ander Bergara Sautua, Jokin Azpiazu Carballo eta Miren Aranguren Etxarte.

Ezker-eskuin, Ander Bergara Sautua, Jokin Azpiazu Carballo eta Miren Aranguren Etxarte. (Dani Blanco)

“Inplikatzea zer den birpentsatu behar dugu, ekintza politikoa ez ulertzea beti abangoardiaren eta lehenengo lerroaren ikuspegitik. Ez egite aktiboa nola landu ere pentsatu beharko genuke” (Jokin Azpiazu)

“Ez dut ikusten mugimendu feministan gizonek parte hartu behar dutenik. Beste gauza bat da borroka feministari zein ekarpen egin ahal zaion eremu ezberdinetatik. Zergatik ez duzu patriarkatuaren kontrako ikuspegia txertatzen zure asanbladan?” (Miren Aranguren)

“Erakundeetatik ahalegindu behar gara mezu sinpleak ematen. Bestela, alde batean mugimendu intelektuala eta beste muturrean herritarrak daude eta berdintasunak ezin du izan eliteen kontua, honetan ere botere harremanak daudelako” (Ander Bergara)

“Parekidetasunaren ideia liberalak irentsi gaitu eta identifikatu dugu berdintasuna prentsaurrekoan neska eta mutila jartzearekin. Ez da hainbeste dagoena berdintzea, dagoena eraldatzea baizik, sakonetik” (Jokin Azpiazu)

Zein da gizonaren egitekoa mugimendu feministaren aurrean eta berdintasunaren bidean? Inplikatu behar da (protagonismoa hartzea eta paternalismoz jokatzea leporatu dakioke) ala begirale izan behar du (nahikoa ez egitea leporatu dakioke)?

Jokin Azpiazu: Beharbada gizonezkoek ez dugu feminismoaren aurrean zerbait egin behar edo postura bat hartu behar. Arazo bat eduki badaukagu, deitu patriarkatua edo deitu genero sistema desorekatua, eta horren aurrean erreakzionatu behar dugu, arazo horren aurrean kokatu behar dugu gure burua, ez horri aurre egiteko dagoen feminismoaren aurrean. Gerora bai, teoria, pentsamendu, mugimendu eta are sentimendu feministarekin zein harreman mota nahi dugun pentsatu behar dugu bakoitzak, baina gure lehenengo kokapena da arazoa gure egitea eta konturatzea arazo bat dagoela, politikoa, etikoa… Aurpegi ezberdinak dituen arazoa.

Inplikatzea ala ez inplikatzea planteatu duzu galderan; hasteko, pentsatu behar dugu zer den inplikatzea eta nola birpentsatu dezakegun inplikazioa bera zer den. Historikoki, are gehiago Euskal Herrian, inplikatzeak harremana izan du abangoardiarekin eta oso ikusgarri eta publiko izatearekin. Zentzu horretan, diozunean inplikatzearen arrisku bat dela protagonismo handia hartzea, zerikusia du inplikatzearen atzean ulertzen dugunarekin. Niri burura datorkit Mursegok abesten duen Retaguardia eta Carolina León Madrilgo idazleak artikulu ugaritan landu duen atzeguardiaren ideia: ekintza politikoa ez ulertzea beti abangoardiaren eta lehenengo lerroaren ikuspegitik, eta horrek pistak ematen dizkigu pentsatzeko zein inplikazio mota har dezakegun gizonezkook feminismoarekiko. Ekintza eta ez ekintzaren arteko harremanaz gogoetatzea da: badirudi ekintza beti zerbait aktiboa dela, propositiboa dela, aurrera egiten duela, baina ez egite aktiboa nola landu ere pentsatu beharko genuke, gizonezkook gai feministetan lekuren bat aurkitzeko, baina protagonismoa eta abangoardia bilatu gabe.

Lehenengo gauza, gizonezkook burutik kendu behar dugu gure bidea edo gure forma egiteko behar hori, eta behar hori lotuta dago abangoardiaren ideiarekin. Alegia, zer egin behar dugu gizonezkook patriarkatuaren aurrean? Sortu behar al dugu gure ikuspegia?, begiratu behar dugu arazoa gure talaiatik?, zer egin pentsatu behar dugu?… Bada, ez. Ez dugu zertan edozein arazoren aurrean guk gure definizioa eta bidea egin, egitekoa gehiago izango da mugimendu feministarekin harremanetan egin behar duguna. Jakin behar dugu mugimendu feministaren alboan egoten; ez alboan babesteko edo ikuspegi paternalista batetik, baizik eta gizonezkook gai izan behar dugulako guk geuk erabat diseinatu ez dugun edo eskua sartu ez dugun zerbaitetan parte hartzeko, lehenengo hitza eta azkena izango ez dugun, eta agian hitz askorik izango ez dugun zerbaitetan, egon gabe erdigunean edo posizio ikusgarri batean. Zentzu horretan, onartu behar dugu gure posizioa zaila eta arraroa dela, baina jakinda beste batzuei gai honekiko posizio zail eta arraroagoak egokitu zaizkiela. Gure posizioa ez da erosoa eta deserosotasun produktibo bat sortzea izan behar da helburua.

Miren Aranguren: Hain juxtu, feminismoak planteatzen duen eta feminismo erradikalaren abiapuntuan dagoen “pertsonala politikoa da” leloak ondo adierazten digu ez dela bide erraza izango, gure alde ilunenak ere ukitzen dituelako. Barruraino iristen da, odoleraino, gure janzkerara, posturetara, jarduteko eratara, parte hartzeko moduetara… Dena kuestionatzen du eta ez da erosoa ez batzuentzat ez besteentzat. Ez zait gehiegi gustatzen bitan banatzea, ez garelako bakarrik emakumezkoak eta gizonezkoak, eta horiek ere ez garelako bloke homogeneoak. Gizonen parte-hartzea zein da? Orokorrean ez dakit, gizon batzuena akaso zehaztu dezakegu. Subjektu politikoaren inguruan egon den ekarpena (bollerak, transgeneroak, jatorriari lotutakoak…) eta intersekzionalitatearen ideia ere garrantzitsua iruditzen zait, ez bakarrik emakumezkoez ari garenean, baita gizonezkoei buruz ari garenean ere.

Bestalde, egia da gizonek protagonismo handia izan dutela mugimendu guztietan eta oso zaila zaie eroso sentitzea hasieratik, behintzat antolakuntzan, kanpoan utzi dituen mugimendu batean. Mugimendu feministan ez dut ikusten gizonek parte hartu behar dutenik, antolakuntzan, egituretan, asanbladetan… Beste gauza bat da borroka feministari zein ekarpen egin ahal zaion eremu ezberdinetatik, eta batzuetan ahaztu egiten dugu eremu pila bat ditugula lanerako, eta horiek erabat uztargarriak direla borroka feministarekin eta patriarkatuaren kontrako ekintzarekin. Izan ere, patriarkatua ez da aparte dagoen sistema bat, guztiz lotuta doaz kapitalismoa eta patriarkatua gurean, eta kapitalismoaren aurka edozein eremu eta eragin gunetik egin dezakegun moduan, patriarkatuaren aurka ere berdin egin dezakegu. Emakumeen asanblada jakin batean parte hartu behar al dugun begiratzen egon baino, zergatik ez dugu patriarkatuaren kontrako ikuspegia txertatzen gure asanbladan? Gaur egun dugun hutsunea hori da: borroka edo ikuspegi feminista ez da lehenesten, bigarren mailakoa dela ere entzun behar izan dugu, ez dela momentua, bada goazen hori aldatzera, eta aukera handia dago hor parte-hartzerako. Ulertuta, aldi berean, parte hartzeko modu asko dagoela eta gai honetan parte-hartzea oso lotuta dagoela aurrerapausoa eman ordez atzera egitearekin, isiltzearekin, entzutearekin eta parte hartzeko bestelako moduak garatzearekin.

Ander Bergara: Nik jakin ez dakit gizonon zereginak zein izan behar duen mugimendu feministaren aurrean. Egia borobilak baino, galderak ditut gai honetan, eta oso konplexua dela iruditzen zait. Herritar bezala, arazo larri bat dago, egiturazkoa, emakumeek sufritzen duten diskriminazioa, eta herritar bezala erantzukizun bat daukagu, giza-eskubideak urratzen ari direlako. Horren aurrean, zerbait egin beharra daukagu, gizon nahiz emakume izan. Kasu honetan, batez ere egin behar duguna da norbere buruari begiratu eta ikusi zenbaterainokoa den sexismoaren eragina, gizonok egunero aztertu behar dugu egiten eta pentsatzen duguna, ikusteko zein neurritan datorren bat berdintasunarekin. Etengabe kuestionatu behar dugu gure burua. Filosofia bat izan behar du berdintasunak, gure pentsamenduan eta eguneroko praktikan presente egongo dena, eta ez da hainbeste pankartaren atzean jartzea, bizitzeko modu bat baizik. Gizonak botere posizio batean egon gara eta botere posizio horrek eman dizkigun pribilegioei gure egunerokoan uko egitea dagokigu: elkarbanatzea botere hori, aisialdia, zaintza… Hori da egin dezakeguna. Pribilegioei uko egiteak gutxienez bi sari ditu: pertsona askeagoa izatea batetik, eta humanoagoa edo osoagoa bestetik, garapen pertsonal osoagoa eta libreagoa izateko aukera ematen dizulako.

Biktimizazioa izan dute mintzagai mahaikideek. “Gizon ugariri entzuten diodan diskurtsoa abiatzen da ‘patriarkatuak ni ere zapaltzen nau’ ikuspegitik, baina emakumeak gara erasoa jasaten dugunak”, dio Arangurenek. “Zer gertatzen da boteredunarekin boterea kuestionatzen denean? Asaldatu eta haserretu egiten dela. Min hori pentsatzeko eta kudeatzeko tresnak behar ditugu, ez dadin bihurtu biktimizazio eta diskriminazio ikur”, gaineratu du Azpiazuk.

(gehiago…)

Feminismoa beherapenetan

http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2015/03/30/feminismoa-beherapenetan/

Feminismoaren medaila zintzilikatzea gustuko dugu eta gero eta elkarte, talde, erakunde, pertsona… gehiagok gehitzen dio etiketa feminista bere buruari. Berdintasunaren alde nagoenez, feminista naiz. Kito.

Gainerakoei feministak garela aldarrikatzea baino gehiago dagokigu egunerokoan berdintasunaren alde egitea.

“Feminismoak aitortza bat lortu duen heinean gai saihestezina bihurtu da herri mugimenduetan eta baita administrazioan ere, baina agian kritiko izan behar dugu eta pentsatu ez ote diogun garrantzi handia eman terminoa hor jartzeari eta ez hainbeste jarduera, izaera eta filosofia aldatzeari. Feminismoaren beherapenak dira nolabait, mugimendu feministako kide batentzat feminismo hitzaren atzean dagoen konplexutasuna eta zentzua ez baitu hartzen ziurrenik manifestu edo estatutu askotan erabiltzen den feminismo hitzak, ez dago zentzuz hain betea”, adierazi digu Jokin Azpiazuk Gizonak eta feminismoa: Botereari uko egiteko ordua mahai-inguruan. (gehiago…)

Hizkuntza aniztasuna bermatzeko protokoloa landuko du Kontseiluak Donostia 2016n

http://www.argia.eus/albistea/hizkuntza-aniztasuna-bermatzeko-protokoloa-landuko-du-kontseiluak-donostia-2016n

Martxoaren 18an bildu zen Donostia 2016ren patronatua Kontseiluak antolatuko duen goi bileraren edukia ezagutzeko (argazkia: Dani Blanco).

Hizkuntzen arteko berdintasuna nazioartean bermatzeko protokolo bat ezarri nahi du Kontseiluak eta Donostia 2016k sustatuko duten Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilerak.

Asteartean aurkeztuko dute datorren urteko abenduan egingo den goi bilera eta Donostiara etorriko dira talde antolatzailean parte hartuko duten nazioarteko eragileetako kideak.

Proiektuak helburu gisa hartu du hizkuntza aniztasuna bermatzea, elkarbizitzarako funtsezko oinarri gisa –hain zuzen elkarbizitza da Kultur Hiriburuaren proiektuak hasieratik sustatu nahi izan duen balore nagusietako bat–. Helburu hori lortzeko bidean, desabantailan dauden hizkuntzen garapenerako tresna eraginkorra izan nahi du goi bileran onartuko den protokoloak.

Antolatzaileek garrantzi handia eman diote Euskal Herrian azken hamarkadetan euskara garatzeko egiten ari den ahalegin kolektiboari eta goi bilera berezko errealitate horretatik abiatuko dela aurreratu dute. (gehiago…)

A new way to attract tourists: fake accents and dying languages

http://qz.com/368941/a-new-way-to-attract-tourists-fake-accents-and-dying-languages/

Last year a Canadian public radio show called “This is That” reported a somewhat ridiculous-seeming plan, cooked up in the northern Alberta town of High Prairie: to attract more tourists, the town council had hired a linguist from Texas to invent a local accent.

Shopkeepers and residents would learn to speak in ascending tones, and drop their r’s, giving the town auditory distinction. “We’re asking ourselves the question, who is doing tourism right in Canada? And naturally our minds travel to places like the East Coast… as well as Quebec, and the one commonality between all of those places is the use of accent,” the town’s tourism commissioner said in an interview.

The story was widely shared by listeners who—like me—were unaware that “This is That” was not offbeat news but pure satire. This just-plausible-enough story fooled a lot of people, perhaps because it’s not that far from the truth. (gehiago…)

Más de 3 millones de mujeres dicen haber sufrido violencia machista en España

http://www.eldiario.es/sociedad/mujeres-dice-sufrido-violencia-machista_0_372013210.html

Un estudio del CIS revela que el 12,5% experimentó alguna agresión, más que el 10,9% calculado en 2011

La encuesta ha ampliado su espectro a mujeres a partir de 16 años en lugar de limitarse a las mayores de edad

El 6,1% de las residentes accedieron a tener relaciones sexuales por “miedo a lo que sus parejas o exparejas podían hacer si se negaban”

Protesta contra la violencia machista. Del Centro de Medios del Eje Feminista Rompamos el silencio.

Protesta contra la violencia machista. Del Centro de Medios del Eje Feminista Rompamos el silencio.

Crece el número de mujeres que aseguran haber sufrido episodios de violencia machista. Hasta 3,3 millones de las residentes en España de 16 o más años –lo que supone un 12,5% de la  población registrada por el Instituto Nacional de Estadística–, según la última encuesta del Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS)revela que hasta un 12,5% ha padecido algún episodio. En la anterior consulta de la Delegación del Gobierno para la Violencia de Género ese porcentaje se quedó en el 10,9%: 2,1 millones.

El CIS ha ampliado el espectro de mujeres consultadas. Para esta versión de 2015, se ha preguntado a  mayores de 16 años (no sólo a partir de 18) y se ha extendido el tiempo al poder registrarse cualquier ataque en la vida de las encuestadas en lugar de circunscribirse a la última década. La violencia más reciente ha caído levemente ya que el porcentaje de mujeres que se refieren a “maltrato de género en el último año” se ha situado en el 2,7% por el 3% de 2011.

(gehiago…)

Can anthropologists be expert witnesses in the courtroom?

http://www.sciencecodex.com/the_challenges_for_anthropologists_when_theyre_the_expert_in_the_courtroom-153544

Most people do not realize it but there are two anthropologies; one which hopes to some day converge on a science of people and one which just accepts being another form of sociology. Given that, it would be difficult for a cultural anthropologist to survive any kind of legal cross-examination in a court room. Court cases are decided on facts, anthropology doesn’t even define culture.

They can, however, conduct a survey and so they might be called on to discuss what the public believes. For that reason the annual meeting of the Society for Applied Anthropology (SfAA) in Pittsburgh will have Leila Rodriguez, a University of Cincinnati assistant professor of anthropology, discussing her experience as an expert witness in a case.

“I think the legal system’s understanding of culture is very different from how anthropologists define culture,” explains Rodriguez. “The legal system often is looking for something with clear limits around it – the black-and-white answer – when most of our answers as anthropologists are gray.”

Rodriguez adds that some of the very ethical pillars of the profession can come into question, depending on what’s expected of anthropologists as expert witnesses. “If I’m collecting data in a survey or interview, the respondent has a clear understanding of why I want the data and how I’m going to protect that person’s privacy. That cannot be guaranteed for someone who’s involved in a legal case.”

Rodriguez will present on her own experience after she was hired by the defense as an expert witness in the case of a Mexican immigrant, accused by his ex-wife, a white American, of sexually abusing his stepdaughter. For her testimony, Rodriguez conducted surveys surrounding cultural beliefs of bed-sharing behavior between adults and children, focusing on opinions of Mexican and white-American individuals.

“The attorney indicated that if my findings served the defendant, then she would use them in court, but it turned out I had mixed results,” says Rodriguez. “Mexicans were more diffuse in their beliefs whereas the white Americans‘ beliefs were strict. With that finding, it suggests beliefs that might be very central to one culture may not be very important to another culture. Ultimately, I didn’t need to testify because the defendant took a plea deal.”

Rodriguez says her paper also focuses on different approaches that anthropologists take to their research and how that can affect testimony in the courtroom. “In cultural anthropology, there’s the strict – as close to scientific methodology – camp, and then there are the critical or interpretive anthropologists who have their own way of collecting data. The approaches are very different,” explains Rodriguez. “If we differ in our approaches to collecting data, how does that stand up in court?”

Rodriguez adds that in the U.S. and western Europe, anthropologists are most commonly called to testify in asylum cases – someone from another country is seeking asylum and needs to prove why they need to escape their home country. In the U.S., she says anthropological testimony is often used as a defense. “So we need to learn how to navigate that, to give the legal system an understanding that culture exists, that there are cultural differences that shape human behavior and the way we see the world. But at the same time, we need to not fall into these deterministic definitions: ‘It’s my culture, so I couldn’t help what I did.'”

REIS

http://www.reis.cis.es/REIS/html/presentacion.html

La Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS) es una publicación trimestral del Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS), siendo parte fundamental de su actividad editorial. Comenzó a editarse en 1978, y su objeto es procurar la difusión de estudios de naturaleza académica que contribuyan al mejor conocimiento de la sociedad española. Por su trayectoria histórica y el alto nivel de calidad exigido a las contribuciones se ha convertido en una revista de referencia para cualquier estudioso o investigador de las Ciencias Sociales.

La revista abarca un amplio abanico de temas inscritos en el ámbito de la Sociología y Ciencia Política en general, de los cuales se pueden destacar:

  • Demografía
  • Antropología
  • Instituciones políticas
  • Opinión pública
  • Estructura y Cambio Social
  • Teoría Política
  • Teoría Sociológica
  • Psicología Social
  • Metodología

Cada número se estructura en los siguientes apartados:

    • Artículos
    • Notas de Investigación
    • Ensayos bibliográficos
    • Críticas de libros

 

Ficha de la revista


  • Nombre: Revista Española de Investigaciones Sociológicas
  • Editor: Centro de Investigaciones Sociológicas
  • Director: Félix Requena Santos
  • ISSN-Edición impresa: 0210-5233
  • ISSN-Edición electrónica: 1988-5903
  • ISSN-L: 0210-5233
  • Periodicidad: Trimestral
  • Lengua: Bilingüe (Español e Inglés)
  • Materia: Ciencias Políticas y Sociología

Sociología del cuerpo: Una aproximación a la vigorexia como hecho social

http://ssociologos.com/2015/02/22/sociologia-del-cuerpo-una-aproximacion-la-vigorexia-como-hecho-social/

El presente artículo conlleva un nivel analítico del cuerpo en relación con las representaciones (modelos de interpretación sobre el cuerpo moderno).

La búsqueda de la perfección física no es nueva, procede desde tiempos remotos como la antigua Grecia; en la cual se buscaba la simetría, la proporción y la armonía de cuerpo humano para alcanzar la perfección. (Nieto, 2015).

Este culto a la belleza y a la perfección, se ha incrementado significativamente en los últimos 15 años convirtiéndose en una obsesión para algunos,  dejando de lado el eje central de la belleza; la salud, y traspasando la frontera hacia el otro extremo, la enfermedad o dicho de otra forma, la vigorexia.

Vigorexia (gehiago…)

PROGRAMA ESCUELA AL CINE

http://www.ccplm.cl/sitio/2014/fichas-educativas-de-la-cineteca-nacional/

El Programa Escuela al Cine es una iniciativa de la Cineteca Nacional, financiada por el Consejo de la Cultura y las Artes, que buscar llevar el aprendizaje del cine, como arte y oficio, a las salas de clases chilenas a través de la creación de cineclubes escolares en colegios de las más diversas localidades del país.

Foto interior.fw (gehiago…)

Portal de tesis Latinoamericanas

http://www.tesislatinoamericanas.info/

Búsqueda Ayuda
Búsqueda avanzada