Bilaketa sistema berria erabilgarri

http://www.argia.eus/blogak/argia/2015/03/26/bilaketa-sistema-berria-erabilgarri/

ARGIAko webgunean bilatzailea berritu dugu. Gure milaka edukietan informazioa errazago bilatu eta aurkitu ahal izango du erabiltzaileak hemendik aurrera. Ondorengo itxura izango du hemendik aurrera bilaketa orriak. Egin klik hemen edo Argia.eus-eko azalean, goian eskuineko eremuan bilatu zerbait.

Bilaketa orria diseinuz eraberritu dugu eta funtzionalitate berriak gehitu.

Bilaketa egin ostean, hainbat modu daude emaitza fintzeko bilatzen denaren arabera.

Goian: Dataren arabera. Bi data jar daitezke bilaketa epe bat finkatzeko.

Ezker zutabean: Kanalak erakusten ditu eta horietako bat hautatuz gero, kanal horretan bilatutako hitz gakoa daukaten artikuluak erakusten ditu.

Egileka ere filtratu daiteke bilaketa.

Eta multimedia elementuren bat bilatuz gero, horiek ere erakusten ditu.

Eskuin zutabean, astekariko edukiak zuzenean kontsultatzeko aukera ematen du.

Ondorengo kapturan ikus daiteke adibidez “Eskozia” bilatu eta ezker zutabean Xabier Letonaren artikuluak erakusteko eskatuz gero erakusten duena. Atzera egiteko, gogoratu goian “tick”-a kentzea iragazleari.

letona3

 

 

 

 

 

 

Nabigatzailetik bilaketa zuzena

Firefox nabigatzaileetan Argiako bilatzailea gehitu dezakezu bilaketa zuzenean egiteko.

bilaketak2