“Comète. Ihesbide sarea” erakusketa ikusgai San Telmon

http://www.santelmomuseoa.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&id=5316&Itemid=30&lang=eu&idn=35387

Comète. Ihesbide sarea aurkezpena
  • Astelehena, 2015(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an

Bihartik aurrera, martxoak 17, Cométe. Ihesbide sarea erakusketa zabalik izango da San Telmo Museoan. Erakusketa, ikus-entzunezko proiektua interaktiboa da eta, II. Mundu Gerraren amaieraren 70. urteurrenarekin batera, Comète sarean parte hartu zuten herritarrak, bizirik dirautenak eta familiartekoak, gogora ekartzea du helburu.

Elkarte zibil hau, Bruselan sortu zen 1940 urte amaieran. Erresistentziarako erakunde zibil franko-belgikarra izan zen, eta helburua II. Mundu Gerran naziak atzetik zituzten soldadu aliatuak gatazka eremutik ateratzea zen. Iheslariak Gibraltarrera salbu eramatea zuten xede, enbaxaden eta estatuko zerbitzu aliatuen laguntzarekin. Europa okupatua zeharkatu eta gero, Euskal Herria zen igarobide, Bidasoatik nagusiki. Bidaiako puntu erabakigarri honetan euskal talde batek, mugaren bi aldetan, era aktiboan parte hartu zuten.

1941 eta 1944. urteen artean, Cométe erakundeak 800 iheslari inguru atzerriratu zituen.  Bestalde, 3.000 pertsona anonimok parte hartu zuten sare honetan (1.700 agente eta kolaboratzaile) eta, horietatik, 700 inguru atxilotu zituzten eta 290 bat fusilatu edo deportazioan hil ziren.

San Telmo Museoak, Bakearen Etxeak eta DSS2016k antolatu eta Morgancrea estudioak ekoitzitako ikus-entzunezko erakusketa da. Laborategi Aretoan dago ikusgai eta, bertan, ezkutuko sare honi buruzko 30 elkarrizketa eta dokumentazio berria ikusi ahalko da, martxoaren 17tik, maiatzaren 31 arte, doako sarrerarekin.

Korrika en La Habana, Edimburgo, Lima, Cancún, Marsella…

http://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/korrika-en-la-diaspora

Shanghai, Sydney, México DF, Boise, Nueva York…
Korrikaona
AIPAMENAK

Korrika 19 no recorrerá solo Euskal Herria, sino que también visitará muchos lugares de la diáspora. De este modo, en esta edición la carrera llegará por primera vez hasta La Habana, Edimburgo, Lima, Cancún y Marsella, entre otros lugares.

Además, habrá actividades en ciudades habituales: Madrid, Barcelona, Valencia, Shanghai, Sydney, México DF, Boise, Nueva York, Santiago de Chile, Buenos Aires, La Plata, Necochea, Berlín, Belfast…

Las euskal etxeak de Québec y París, por su parte, realizarán un vídeo de todas las Korrikas de la diáspora, para lo que piden a los centros vascos que organicen actos que les envíen vídeos de sus Korrikas.

(gehiago…)

Lau idazle gerlan

http://www.berria.eus/albisteak/108999/lau_idazle_gerlan.htm

Orain dela 61 urte hasi zen Aljeriako gerlaren lekuko zuzen izan ziren Txomin Peillen, Jean-Louis Davant, Piarres Aintziart eta Xipri Arbelbide idazleak; gerlak eraginak «purgatu» eta egiari bere bidea egiten laguntzeko dute erabili literatura. Laurak bildu ditu BERRIAk.

Aljeriako gerlak (1954-1962) Aljeria independente egin zuen, eta 10.000 lagun hil. Rachid Taha artista aljeriarraren hitzak berriz hartuz, oraindik «Aljeria zintzurretik ezin irentsia dauka Frantziak». Garaian zerbitzu militarra segitzera behartuak ziren Frantziako Estatuko gizon gazte guztiak. Ipar Euskal Herritik 20.000 gazte joan zirela Aljeriara kalkulatua du Xipri Arbelbidek.

Eta horien erdian, lau idazle euskaldun. Laurek idatzi dute horretaz. Belaunaldi izoztu baten ordezkari, nolabait. Hala deitzen du beren belaunaldia Jean Louis Davantek. Gerlak belaunaldi oso bat «izoztu» duela dio. Aski ezezkorra da. Politikan ez duela deus eman, haren iduriko: «Belaunaldi horrek ez du jaso behar den ikasgai politikoa. Asko sartu dira gerlari ohien mugimenduan, mentalitatean. Frantziar nazionalismoaren errekuperazio bat izan da». Besteak, berriz, baikorrago daude, euskal abertzaletasunaren hastapen haietan, gutxiengo horretan Aljeriakoak zenbait oraindik gehiago konbentzitu zituelakoan edo. Hasteko, laurek argi, Euskal Herriaren historia ulertzeko, gerla hartan gertatua, gazteek jasana eta jasanarazia ulertu behar dela. «Guk 20.000 euskaldunek bizi izan dutena dugu aipatu. Ez da erraten ahal ez dela Euskal Herria hori», azaldu du Xipri Arbelbidek. Eta Piarres Aintziartek borobildu: «20.000 soldaduek ez dute aipatu, guk aipatu dugu. Euskal Herriarentzat idatzi dugu». Hori eta gehiago izan dute solasgai lau idazleek, Arbelbidek, Davantek, Aintziartek eta Txomin Peillenek. BERRIAk elkartu ditu, Kanalduderen laguntzarekin. (gehiago…)

«Pilotakadaka hartzen gaituzte, eta balekin ere tiro egin izan dute»

http://www.berria.eus/paperekoa/1909/046/001/2015-03-15/pilotakadaka_hartzen_gaituzte_eta_balekin_ere_tiro_egin_izan_dute.htm

Dimitri Azebaze. Euskal Herrira legez kanpo etorritako kamerundarra

Paperik gabe heldu zen Dimitri Azebaze Euskal Herrira. Bost urtez egon zen lanik gabe edo legez kanpo beharrean. Gerora ipuin kontalari, tailer interkulturalak eskaintzen eta automobilgintzan aritu da.

2015-03-15 / Iker Tubia

  • Hamar urte dira Dimitri Azebaze (Duala, Kamerun, 1978) Iruñerrira ailegatu zela, baina bidaia haren oinazea gogoan du oraindik. Hegoaldea eta iparraldea banatzen duen hesia saltatu behar izan zuen, eta ondorengo bizipenak ez ziren samurragoak izan. Legez kanpo lanean aritu behar izan zuen, eta, horregatik, 1.000 eurotik gorako isuna jaso zuen. Berriozarren (Nafarroa) bizi da. Oraindik ere begiak bustitzen zaizkio garai horiek gogora ekartzean.
Duela hamar urte ailegatu zinen Iruñera; nola?

Ceutatik ailegatu nintzen 2005eko otsailaren 11n. Iruñera, ekainean; bi hilabetez etorkinen zentro itxietan izan ninduten, hegoaldean etorkinentzako duten kartzelan. Hainbat hilabete egon nintzen han, eta hona ekarri ninduten deportatzeko, baina ez zuten egin, eta eskale utzi ninduten. Bost urtez gora eta behera ibili nintzen, bizimodua handik edo hemendik ateratzen, baina ez zegoen aukerarik. Legez kanpo lan egin behar izan nuen utzitako dokumentazioarekin. Nire bizitzako garai zail bat izan zen, esperientzia txarra. Kartzela batean bezala bizi nintzen, ez zegoen ateratzerik, gauzak modu legalean egiterik, ezta familiako kideei dirua bidaltzerik ere. Dokumentaziorik gabe aurrera egitea oso zaila zen.

(gehiago…)

“Emakumeok ez gara herriaren parte, gu gara herria”

http://elearazi.eus/2015/03/08/emakumeok-ez-gara-herriaren-parte-gu-gara-herria-jule-goikoetxeari-elkarrizketa/

Jule Goikoetxeari elkarrizketa

Elkarrizketaren egilea: Maria Colera Intxausti

Elkarrizketa katalanez hemen.

Zure interbentzio eta idatzietan euskal estatu feministaren sorrera eskatzen duzu. Zertan datza estatu feminista hori?

Nik gehien jorratu dudana da estatugintza, estatugintza feminista, estatu feminista baino. Zer zentzutan? Estatua definitu daiteke era estatiko batean edo prozesu bezala, eta nik nahiago dut prozesu bezala ulertu. Eta zertan datza estatugintza feminista? Politika publikoak egiterakoan, diskurtso ofizialak artikulatzerakoan, zer den zer erabakitzerakoan —alegia, zer izango den enplegua, zer lana, nolako politika publikoak egingo diren, lana kobratuko den, edo enplegua bakarrik, edo ezer ez, zer sartuko den merkatuaren logikan eta zer ez, are gehiago, euskal estatu feminista horretan emakumezkoak edo gizonezkoak egongo ote diren, espazio publikoa nola okupatuko dugun, zer puntutaraino izango den etxea eremu publikoa edo pribatua…—, gai horiek guztiak ikuspuntu feministatik zehaztean, hain zuzen. Hori da estatugintza egitea ikuspuntu feminista batetik.

Eta hor ikuspuntu desberdinak daude, noski, ez baitago feminismo bakarra, borroka ideologikoa dago ikuspegi desberdinen artean, baina oro har estatugintza feminista hori da: galdera horiek guztiak mahai gainean jarriz eraikitzea estatua.

Eta praktikara eramanez, nola erantzuten dituzu galdera horiek, adibidez zer da espazio publikoa, zer pribatua, zer ekonomia feminista…?

Zergatik etxeak izan behar du pribatua? Zer zentzutan? Zer esan nahi du pribatu horrek? Ezetz esatea, hori ez dela pribatua, eraldatzailea da, eta ikuspuntu feministatik esan behar dugu ez dugula esanahi hori onartzen, ez dugula onartzen jarduera ekonomikoak eremu pribatukoak izatea. Zeren, berez ez dago eremu pribatu bat publikoarekiko independentea. Alegia, eremu pribatua estatutik egiten da, horregatik, estatugintza feministak errotik eraldatzen du estatua non sartu daitekeen eta non ez. Izan ere, estatu liberalek askotan esaten dute legeak denontzat berdinak izan behar direla, baina estatua ezin dela eremu pribatuan sartu. Zer da eremu pribatua, baina? Hori da gakoa.

Eta, esaten genuen moduan, biolentzia hemen familian dago batez ere, ez da estatua hemen biolentoa dena. Estatuak birsortu egiten du biolentzia, baina gizartean dago biolentzia hori. Horregatik behar dugu estatua, hain zuzen ere, biolentzia hori deseraikitzen hasteko eta beste era batera gauzatzeko beti gauzatu behar den biolentzia hori. Beti egongo baita biolentzia prozesu horretan, kontua da nola hartu estatuaren aparataje hori guztia zure helburuak erdiesteko.

Eta, orduan, zentzu horretan, estatuaren aparataje hori aldatu ezean, independentziak ez die erantzungo emakumeen beharrei, ezta?

Gauza askok erantzuten diete emakumeen beharrei. Ongizate-estatuak, adibidez, emakumeen behar askori erantzuten die: Ni nire amona baino askoz hobeto bizi naiz, eta nire birramona baino ikaragarri hobeto, eta hori ongizate-estatuari lotuta dago. Zer gertatzen da? Ongizate-estatua estatu liberala dela, demokratizatu den estatu liberal bat. (gehiago…)

Etxerako lan gehiago ikasleei, datorren ikasturtetik aurrera?

http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2015/03/16/etxerako-lan-gehiago-ikasleei-datorren-ikasturtetik-aurrera/

Hurrengo ikasturtetik aurrera EAEko eskoletan irakatsiko den curriculuma prest du Eusko Jaurlaritzak. Edukiez gain, konpetentziak lantzen dituzte ikasgeletan, eta kontuan hartuta LOMCEk dakartzan kanpo-ebaluazioek markaturikoa ere barneratu beharko dutela ikasleek, eskola-ordu berdinetan hainbeste gai eman beharrak eragin dezake etxerako lan gehiago bidaltzea irakasleek.

"Haur osoak nahi ditugu, erlaxatzeko eta ume izateko ere denbora izango dutenak".

Izan ere, materia guztia emateko ikastorduak nahikoa ez direla izan ohi da etxerako lanak bidaltzeko irakasleen argudio nagusietakoa. Sarri irakasleak ez direnez euren artean koordinatzen, azkenerako ikasgai ugaritako ariketa eskerga darama haurrak etxean egiteko, txikitatik gainera. Eta etxean ez bada, “soluzio” azkar bilakatu diren eskolaz kanpoko akademiaren batean egingo ditu, haur edo gazteari denbora kenduz hain hezigarria den aisialdirako, bestelako jarduera eta aktibitateez gozatzeko, lagun eta senideekin ordu gehiago igarotzeko, ariketa fisikoa egiteko… (gehiago…)

Eskola-jantokietan elikadura osasuntsu eta gertukoa aldarrikatu dute gurasoek

http://www.argia.eus/albistea/elikadura-osasuntsua-eta-gertukoa-bermatuko-dituen-eskola-jantokia-aldarrikatu-dute

Eskola-jantokien kudeaketa catering enpresa handien menpe dago EAEko ikastetxe publikoetan, araudiak hala sustatuta. Ikastetxeak berak bere jantokia kudeatu ahal izatea eta horren bidez elikadura osasuntsua, gertukoa eta bidezkoa bermatzea aldarrikatu dute gurasoek.

Lau urtetik behin, ikastetxe publikoetako 2 eta 16 urte bitarteko ikasleen 92.000 menu gestionatzeko lehiaketa publikoa deitzen du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Jartzen diren baldintzek aukerak asko murrizten dituztela, enpresa txikiei eta tokian tokiko ereduei bidea ixten dietela eta ondorioz jantokietako gestioa zazpi enpresen esku dagoela salatu du EHIGE gurasoen elkarteak.

Ikastetxe kontzertatuetan ez bezala, eskola publikoko gurasoek “ezin dute aukeratu zer jango duten euren seme-alabek, ezta jakien jatorria ere”, kritikatu dute. (gehiago…)

Korrika mundu osora zabaltzeko artikulu bat itzultzen laguntza behar dugu

http://www.argia.eus/blogak/argia/2015/03/16/azalduko-diogu-munduari-zer-den-korrika/

Korrikako azken edizioko une bat. (Arg: AEK)

Korrika ostegunean hasiko da, hizkuntza baten alde munduan egiten den ekimenik indartsuena, guk dakigula.

ARGIA komunikazio proiektu txikia izan arren, munduari Euskal Herriko berri zuzenean ematen hasteko ingelesezko bertsioa jarri genuen abian iaz, Gure Esku Dagoren gizakatea egin zenean. Ordutik ahal dugun neurrian, artikuluak idazten eta itzultzen goaz. Nazioarteko hedabide batzuek gure artikuluak berrargitaratu dituzte, audientzia berriengana heltzeko aukera emanez. Open Democracy eta Occupy.com guneak dira bi adibide.

Orain beste pauso bat eman nahi dugu komunitatearen laguntzarekin.

Artikulu bat idatzi dugu Korrika zer den azalduz, azpian dituzue loturak. Orain, ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzen ahaleginduko gara, ondoren, hizkuntza horietan lan egiten duten hedabideetara bidaltzeko. Gu ARGIAtik hainbat hizkuntza lotzen saiatuko gara, baina lagunduko diguzu itzulpenen bat egiten edo lotzen? Baiezkoa bada, utzi iruzkina azalduz zein hizkuntzatara itzuliko zenukeen esanez (email helbidea ongi jarri mesedez, zurekin harremanetan jartzeko)

Hainbat pertsonak hizkuntza bererea itzulpenak egin ez ditzaten, lanean hasi aurretik, irakurri iruzkinetan ea beste inork hartu duen hizkuntza hori.

Itzulpenak egiteko oinarrizko testu dokumentuak [hemen euskaraz] eta [hemen gaztelaniaz].

Artikulua amaitzean, bidali larbelaitz [abildua] argia.eus-era. Gu arduratuko gara sarera igotzeaz. Gero, lanak lau haizetara zabaltzea denon lana izango da! (gehiago…)

Herri Unibertsitateak abian dira, bestelako hezkuntza eredua oinarri

http://www.argia.eus/albistea/herri-unibertsitateak-abian-dira-bestelako-hezkuntza-eredua-oinarri

Gaur hasi eta asteazkena bitarte hiru egunez, NUP, Leioa, Bilbo, Donostia eta Gasteizko campusetan Herri Unibertsitateak eginen dituzte ikasleek. Egun indarrean dagoen hezkuntza gero eta merkantilizatuagoa eta elitistagoa bihurtzen ari dela salatzeko, Hego Euskal Herriko kaleak hartu zituzten 13.000 ikaslek joan den otsailaren 26an. Hori dela eta, pedagogia askatzailea oinarri duen hezkuntza eredu berria praktikara eraman nahi dute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan otsailaren 26ko mobilizazioen ondoren hasi ziren Herri Unibertsitatearen prestaketarekin. Ikasle Asanbladako kideak fakultateka banatu ziren gaur martxan jarriko duten egitaraua osatze aldera. Ikasleek espero baino hitzaldi gutxiago atera badira ere, nahiko egitarau osatua lortu dutela azpimarratu digute. Aipatzekoa da, ikasleen inplikazioa ez ezik, irakasle dexente Herri Unibertsitatearen dinamikan inplikatzea lortu dutela.

Leioako campusean bigarren urtez antolatu dute Herri Unibertsitatea. Joan den urtean 400 ikasle batu ziren. Aurten, Herri Unibertsitatearen prestakuntzan 100 ikasle inguruk hartu dute parte. Fakultate ezberdinetako ikasleak urtarrilaren amaieran lantaldeetan biltzen hasi ziren. Era berean, campus mailako sustapen talde orokorra osatu eta behar zehatzak asetzeko lantaldeak osatu zituzten: azpiegitura lantaldea, komunikazio lantaldea eta egitarau lantaldea, besteak beste. (gehiago…)

Boletín 2014: En Torno a la Formación de Antropólogos: Desafíos y Debates

http://www.academia.edu/8299062/Bolet%C3%ADn_2014_En_Torno_a_la_Formaci%C3%B3n_de_Antrop%C3%B3logos_Desaf%C3%ADos_y_Debates