‘Es responsabilidad de todos actuar contra la violencia sexista’

http://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/m-8-en-donostia-1

Feminismo
AIPAMENAK

El Ayuntamiento de Donostia y las asociaciones de mujeres y movimientos feministas reivindicarán el 8 de marzo una ciudad sin agresiones sexistas a través de un programa que han elaborado de forma conjunta.

El lema de este año será ‘Es responsabilidad de todos actuar contra la violencia sexista’. Las actividades tienen como objetivo el empoderamiento de las mujeres, denunciar la violencia sexista, reapropiarse del espacio público, transformar los estereotipos y roles de género, entre otros.

En ese sentido, el Ayuntamiento aprobará una declaración institucional con motivo de ese día. La lectura pública del texto se realizará el 7 de marzo, a las 12:30 horas, en el ayuntamiento. Además, el mismo día 8 de marzo se colocará una pancarta en la fachada de la casa consistorial.

HISTORIA OFIZIALAREN BIDEZIDORRETAN AHAZTUTAKO PROTAGONISTAK

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-07-06-00/hemeroteca_articles/historia-ofizialaren-bidezidorretan-ahaztutako-protagonistak

Gure historiatik erori diren hainbat emakumeren biografiak berreskuratzeko ahalegina da honakoa. Hari askotatik tira egin behar izan dugu, emakumeak historia ofizialaren sustraietan kateatuta ez dauden seinale. Andereñoak, argazkilariak ala iraultzaileak, bizitzea nagusiki ekitea dela erakusten duten emakumeak denak.

Pd12_emakumeak

kukuxumusuAtzera begira jarri gara, hizki larriz idazten den historiara, alegia. Martxoaren 8aren aitzakiarekin betaurrekoak ipini eta gure iragana miopiarik gabe ikusteko ahalegina egin nahi izan dugu. Ez da lan erraza izan emakumeak historia artxiboetan aurkitzea, samurra ez den bezala historia liburuetan eta kale izendegietan andreak topatzea.

Hari askotatik tira egin behar izan dugu, emakumeak historia ofizialaren sustraietan kateatuta ez dauden seinale. Lola Valverde Lamsfus Euskal Herriko Unibertsitateko historia katedraduna izan dugu emakume hauek herri oroimenetik berreskuratzeko lanetan bidaide.

Historialaria ofizioz eta feminista izatez, etengabe ahalegindu da Valverde emakumeen ekarpena biltzen. Ez du gogoan zehazki noiz hasi zen, baina, 60ko hamarkadan Simone de Beauvoir idazlearen itzalpean izango zen susmoa du, orduan piztutako lehen mugimendu feministaren baitan, alegia.

Historia arakatu eta handik eroritako emakumeak berreskuratzeko dezenteko ikerketa lana egin da ordutik. Lan hori guztia, baina, emakumeen bizkar gainean erori delakoan da Valverde; «oso gizon gutxi arduratu dira honekin», gaineratu du. «Lehen historia bakarrik gizonezkoek egiten zuten –azaldu du Valverdek–. Hasteko historiagileak gizonak zirelako, eta, bestetik, historia politikoari bakarrik erreparatzen zitzaiolako; halako pasarteetan, emakumeak egonez gero, erreginak ziren bakar-bakarrik».

Historiak bestelako pasarteei tartea eskaintzen hastearekin batera agertu ziren lehen emakumeak. Hala eta guztiz ere, feminismoak historia ulertzeko modua ere eraldatu duelakoan da donostiarra. «Generoaren filosofia lantzen eta garatzen joan den heinean, zientziatzat jo eta seriotasunez lan egin denean, eta, noski, unibertsitateetan emakumeak sartzen joan garenean gertatu da benetako aldaketa», dio ziurtasunez.

Ikerketetan aurrera egin bada ere, bidezidorretan aurkitutako emakumeek ez dute testu liburu eta izendegietara salto egin. Ez bederen, Valverderen iritziz, beharko luketen moduan. «Ikertu behar da, noski, berreskuratu… baina bertan aurkitzen dugun jakinduriak gizartera pasa behar du eta horretan ez da behar bezala lan egiten», dio penatuta.

Euskal Herriko Unibertsitatean klaseak ematen igaro du bizitza Valverdek, eta, oraintsu erretiroa hartu duen arren, pozez hartzen ditu gurea bezalako eskaerak. Historian katedradun den donostiarrak ez du magian sinesten, baina artxiboa beretzat «leku magikoa» dela onartu digu aho txikiarekin. «Gauza baten atzetik joan eta espero ez zenuen beste zerbait topatzen duzunean, hori bai poza! Oso une ederrak igaro ditut artxiboan. Baratze baten parekoa da artxiboa, beti dago zer hartu», dio barrez.

Eusko Ikaskuntza eta Kukuxumuxuren arteko elkarlana akuilu, 2011n Euskal Herriko historiako 44 emakume hautatu eta euren irudiekin elastiko ederra egin zuten, emakumeen ekarpena soinean eraman eta ikustarazteko. Gehiago izan zitezkeela argi du Valverdek, baina, hiru baldintza kontuan hartuta egin zuen hautaketa hura: Euskal Herriko herrialde guztietako emakumeak izatea, garai guztietakoak eta klase sozial guztietakoak.

GAUR8k zerrenda hartako zortzi emakume hautatu eta euren biografietan sakondu nahi izan du Valverde beraren ezinbesteko laguntzarekin. Bizimodu ezberdina izan zuten batzuek eta besteek, garaiko zailtasunek ilundutako bideak, baina bizitzea nagusiki ekitea dela erakusten dute guztiek.

(gehiago…)

Irakatsi egin behar da ikasteko

http://bizkaia.hitza.info/2015/03/06/irakatsi-egin-behar-da-ikasteko/

Denok gara pertsona; hala jaiotzen gara, eta igualak gara ezberdintasunean. Oinarrizko ideia hori irakatsi behar zaie umeei txikitatik. Horretarako, eskoletan irakasgai jakin bat behar dela uste dugu”. Beatriz Aldamak eta eskolakideek euren ideia hori Europako Batasunak lege bihurtzea nahi dute, eta hasi dira horretarako pausoak ematen. Lanbide Heziketako ikasleak dira Bilboko Botikazar institutuan. Gizarte Integrazioa ikasten dute. Daborduko jaso dute erantzuna Bruselatik: “Proposamena aztertzen ari da batzorde bat”.

Bizikidetza unitateetako arreta delakoa irakasten die Javi de Miguelek. “Beste hainbat gairen artean, genero indarkeria eta berdintasuna lantzen ditugu. Eta, urtero, azaroaren 25aren inguruan, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, proiektu bat pentsatzeko eskatzen diet”. Taldeka egiteko lana izaten da. Aldamarenak gogoeta hau egin zuen: “Taldekide batek esan zuen erakunde publikoek egiten dituzten kanpainek ez dutela askotarako balio. Egun jakin baterako dirutza xahutzen da, baina gazteek ez dute kontzientziarik hartzen. Kolore morearen anekdotan geratzen dira”. Gainera, iruditzen zaie berandu hasten dela horretan. “Umeagotan irakatsi behar zaie berdintasuna zer den. Oso zaila da hamabost edo hamasei urtegaz ordura arte ikasi dutena aldatzea”. Horrela, bada, Europako Parlamentuaren webgunera sartu eta mezua idatzi zuten. Hezkuntza feminista, berdintasunerako giltza ipini diote izena. “Gertuko politikariek ez digute konfiantza handirik sortzen. Pentsatu genuen benetan zerbait egin zezaketenengana jo behar genuela. Eta halaxe egin dugu”. (gehiago…)

Antxon Agirre Sorondo etnografoaren lana saritu du Eusko Ikaskuntzak

http://www.berria.eus/albisteak/108741/antxon_agirre_sorondo_etnografoaren_lana_saritu_du_eusko_ikaskuntzak.htm

Historialaria iazko urtarrilean hil zen. Haren senideek jaso dute saria.

Ehunka ikerkea monografiko egin zituen Antxon Agirre Sorondo etnografo eta historialariak: besteak beste, errotagintza, industria aurreko hidraulika, albaitaritza eta erlijio herrikoia izan zituen ikergai. Lan hori guztia eskertu nahi izan du gaur Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona sariarekin.

Agirre Sorondok Euskal Herriko herri kultura izan zuen bere ikerketen oinarri, eta horri eskaini zion bere lana. Bere liburuen artean daude Estelas discoidales de Gipuzkoa. Origen y significadoLa casa consistorial de BergaraAntzuolako larru ontzeaHernani y los hernaniarrasEl rito funerario en Euskal HerriaAstigarraga: Historia de una historia, Los siglos de Orio: Orio oro horiEtnografia del Enclave de Treviño (I eta II), Supersticiones populares vascas….

Liburuetan ez ezik, aldizkarietan ere argitaratu zituen artikulu eta ikerketa lanak; hala nola, Cuadernos de Etnologia y Etnografia de NavarraRevista Internacional de Estudios VascosOhituraDantzariak eta Munibe-n.

Remegio Mendiburuk egindako brontzezko eskultura eman diete Agirreren senideei.

Prospekzio soziologikoak. Eusko Jaurlaritza

https://www.euskadi.eus/r48-subpros/eu

Prospekzio Soziologikoen Kabinetea Azterlan Kabinetearen Zuzendaritzaren barruko zerbitzu bat da, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren barrukoa. Kabinetearen helburu nagusia da euskal gizarteko errealitatearen egoerari eta bilakaerari buruzko informazio eguneratua izatea.

Udala, Aranzadi eta Beloagaren arteko hitzarmena

http://www.oiartzuarrak.org/Beloagabizirik/albisteak/20150301/Udala_Aranzadi_eta_Beloagaren_arteko_hitzarmena

Joan den ostegunean, otsailak 26, hitzarmena sinatu genuen Oiartzungo Udalak, Aranzadik eta Beloaga Bizirik Elkarteak, Beloaga Gaztelua eraberritzeko dagoen proiektua bultzatzeko.
Aurten ere, badirudi diru pizar bat lortuko dugula Udala eta Diputazioari esker, kontsolidazioarekin jarraitzeko. Ea uda aldean auzolana antolatzen dugun gaztelua itxurosoago uzteko.
Dena dela, proiektuak dituen gastu handienak hobekuntza, irisgarritasuan eta seinaletika arlokoak dira, hau da, dorreko plataforma, eskailerak, panelak… Baina horretarako laguntzak Europatik iristen dira, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu behar zaizkio. Beraz, gauzak ongi badoaz, aurten eskatuko ditugu, lanak hurrengo hiru urteetan egiteko baldintzetan, alegia, 2016, 17 eta 18an. Ez da erraza izaten, baina ea dena epe horietan betetzen den.

Hernani ezagutu

http://www.hernaniturismoa.com/eus/bizi/proposamenak/90-bisita-gidatua-hirigunean

BIsita gidatua hirigunean

Erdi Aroko Hernani ezagutu nahi? Gidaren azalpenak garai hartara eramango zaituzte: armarriak, dorretxeak, garaiko gizartearen bitxikeriak…

hirira sartzeko arkua

– Euskal Herriko interes historiko-artistikodun guneetako bat.
– Ordu eta laurden inguruko bisita gidatua.
– Umeekin ere egiteko modukoa.
– Gidaren azalpenak taldearen ezaugarriei egokituta.
– Taldeak: gutxienez 3-4 pertsona, gehienez 20.
– Irteera: Hernaniko turismo informazio puntua.
– Erreserba egitea derrigorrezkoa.
– Erreserbak eta informazio gehiago: turismoa@hernani.net edo 943 33 70 28 telefonoan.
– Doan.

Zatoz ezagutzera!

OTSAILEKO, MARTXOKO eta APIRILEKO astebukaeretan (Txotx garaia)

 

UZTAILEAN ETA ABUZTUAN Eguna zuek proposatu eta gu egokitzen saiatuko gara.

III Jornada sobre mujeres en el entorno rural

http://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/iii-jornada-mujeres-en-el-entorno-rural-1

Berriro

Con motivo del Día Internacional de la Mujer, se desarrollará el 8 de marzo en el Caserío Museo Igartubeiti una jornada sobre las mujeres en el entorno rural.

La jornada comenzará a las 11:00 horas con un taller familiar, ‘La kutxa, el secreto de las mujeres’. A las 12:00 horas será el turno del concierto del grupo Amaren Alabak en el lagar del caserío, y a las 13:00 horas tendrá lugar la comida y la proyección de dos documentales: ‘Berriro Igo Nauzu’, una aproximación a la evolución del caserío realizado por Morgan Crea con guión y voz de Kirmen Uribe, y ‘La dona montañesa’, que narra el día a día de las mujeres de Benasque.

ORDUA

11:00 horas.

KOKAPENA
Ezkio bidea
Caserío Igartubeiti
Ezkio-Itsaso

‘Arrakala, zirrikitu bat haitzean’ dokumentala

http://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/arrakala-zirrikitu-bat-haitzean-dokumentala

Arrakala

¿Qué es la heteroregla? ¿Cómo se construye en la sociedad en la que vivimos? ¿Cómo afecta en nuestras vidas y en nuestras relaciones?

No nos sentimos cómodos en ésa roca rígida que nos han vendido como algo normal, y para responder a las preguntas que surgen, hemos puesto el proyecto Arrakala en marcha.

Observando que entendiendo Euskal Herria como región, no había ninguna audiovisual que trabajara dicho tema, mediante la colaboración de ‘Topatu gazte proiektu komunikatiboa’ y Bilgune Feminista, además de una red de personas, estamos creando una caja de herramientas que se refleja en un documental a modo de soporte principal.

El objetivo es acelerar las hendidura de esa roca, y para ello queremos tratar los temas relativos a la heteroregla como lo son las situaciones de convivencia familiar, las opciones de deseo, identidad y el efecto que genera el sistema sexo/género en todo esto. Fuera del discurso teórico y basándonos en la práctica, el fin es conocer experiencuas y vivencias que se situen fuera de la heteroregla. Al mismo tiempo, también queremos conocer las hendiduras que hasta el momento han origindao en la roca tanto el movimiento feminista así como el movimiento LGTBQ.
Pero éste no es sino el comienzo de otra hendidura. Hay y somos hendiduras. Porque queremos poner patas arriba la roca, sin miedo a terremotos. Desde el borde de la hendidura vamos a agrietar el mundo.

La proyección se enmarca dentro de las actividades del Día Internacional de la Mujer. Después se  celebrará una tertulia con Jone Arrazola y Larraitz Arando. Después, lunch.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Santa Cruz, 20
Sala Zaraia
Aretxabaleta

IDEMtitateak | Gizonak gizon eredu tradizionaletik ihesi

http://hamaika.eus/tb/bideo/79345

Emakumeei rol jakin batzuk ezarri zaizkien bezala,  badira ere, ezarritako rol eta espazioetatik ihes egin nahi duten gizonak ere, bestelako gizon eta aitatasun ereduak planteatuz. Hiru protagonista gaurko saioan: hiru gizon, hiru bizipen eta ikuspegi. Iñaki Kasares (Gizon Ekimena), Xabier Odriozola (Antropologoa) eta Gari Iturberekin (irakaslea) hitz egingo dugu.