‘Kultur Maratila’

http://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/kultur-maratila

Maratila
AIPAMENAK

Kultur Leioak eta Artedramak elkarlanean, ‘Kultur Maratila’ euskal sorkuntzez osatutako programa antolatu dute. Otsailaren 26tik martxoaren 1era bitartean, Kultur Leioan, bost antzezlan ikusteko aukera egongo da.

ATX Teatroaren ‘Arren ganbara eta emeen sotoa’ lanak egitaraua irekiko du 26an, 20:30ean. 27an, ‘Amodioaren ziega’ antzezlanaren estreinaldia aurkeztuko du Lauka Teatroak.

Bestetik, 28an, bi hitzordu izango dira: ‘Zer duzu Amy?’, 20:00etan, eta ‘Gosariak’, 22:00etan. Bukatzeko, martxoaren 1ean, Borobil teatroak ‘Jokoz kanpo’ lana aurkeztuko du arratsaldeko 19:00etan.

ORDUA

26: 20:30. 27: 20:30. 28: 20:00 eta 22:00. 1: 19:00.

KOKAPENA
Jose Ramon Aketxe plaza 11
Kultur Leioa
Leioa