Isiltasunera kondenatuak

http://www.euskonews.com/0684zbk/gaia68401eu.html

Nire jaiotzeari buruzko gora beheren berri jakitea nahiko normala iruditu zait beti, behar bada inoiz inork ez didalako ukatu aukera hau, alderantziz. Mundu honetako etorrerari zegokion guztia, nire familian, gustukoa genuen behin eta berriz errepikatzea, zenbait detaile eta sentsibilitatez jantzia, elikadura pertsonalaren oinarri ezinbestekoa izanaz gaur arte.

HaundituErregistro zibila.
(Ezkerreko lerroak autoreak ezabatu ditu).
Irudian klikatu haunditzeko.

Egun, Euskal Herrian, historiaren ildotik ahotz-aho dabil jaio berrien lapurretari lotuta dauden zenbait gertakizun, behartutako isiltasunera bideratuak izanik asko, beldurraren eraginaz, pertsona hauek eskubiderik izango ez balute bezala jakiteko zer gertatu zen, beraiek gai ez zirenean oraindik, nagusiek hartutako erabakiaz jakiteko. Gure gizartean zenbaitzuk, pairatzen ari dira sufrimendu mota hau, nahi luketen baino gehiago. Marjinazio soziala sentitzen dute, zenbait kasutan boterearen erabilera bere eskuetan dutenek, inposatutako isiltasuna justifikatzen ikasi dutelako.

Garai bateko umeak, egun nagusiak dira, baina isiltasunera kondenatuak sentitzen dira jurisprudentzia aldetik (Gipuzkoan, 213 jarritako salaketatik, 192 artxibatuak izan dira, hau da %90) naiz eta zehaztasun nabarmenekin aurkeztutako salaketak izan. Era honetara, orain arte bizitutako linboan jarraitzeko bideratuak dira behin eta berriz, hau da, biologikoki erbesteratuak.

Adopzio irregularrak daude tartean, adopzio bati dagokion prozesu legala osatugabekoak baina legalak bezala agertzen direnak, gertaera hauen izen egokia, haur jabekuntza eta haur zesioa hobeki dagokienez, konpentsazio ekonomikoa ere tartean egoten baita. Zehaztasun hauek, aurkikuntza pertsonalak izan dira batzuentzat, oinarri biologikoen bila zebiltzan une berean eta gaur arte kontsolatzeko aukerarik ez dute izan. Tematia den jokaera instituzional honetatik, datuen babesaren aitzakia dela medio, atera beharrean gaude. Garai batean gertaera hauetan, alde batearen babesa zaintzeagatik egindakoak, ez du babesten egun, sustrai biologikoak ezagutzeko, urgentzia bizia duten zenbait pertsonek. Egoerak ez dira berdinak eta erantzunak ezin daitezke berdinak izan, hau da, betiko ezezkoa hemen ezer gertatu ez balitz bezala. Memoria historikoak irtenbide jatorra aurkitzea arazo honi, jokaera egokia izango litzateke. Tratu txar honek sortutako zauriak gure herriko zenbait emakume eta gizonengan, hobeki bideratu beharrean gaude.

Erregistro zibilera edo gotzaindegira joaten naizen bakoitzean, aldaketaren bat aurkitu nahian legea aldatu denez, betiko erantzuna jasotzen dut: ziurtagirietako oinarrizko alde nagusiak bete gabe jarraitzen dute, ama eta aita gabeko umea agertzen da, baina ezkerreko bazterrean, adopzioa deituriko lerroetan zenbait zehaztasun idatziak daude, legalak bezala agertzen direnak. Nire galdera da, noiz arte dokumentazio baztertzaile hau, jasan behar dute garai bateko haur hauek?, noiz arte guraso gabeko seme-alabak jarraitu behar dute izaten?, benetan lotsagarria iruditzen zait instituzioen aldetik bizitzen duguna egoera hauetan. (gehiago…)

KulturMapp

https://play.google.com/store/apps/details?id=org.euskomedia.android.Geoloc

La empatía, clave en antropología social

http://antropologiasocialumh.com/la-empatia-clave-en-antropologia-social/

¿Qué es la empatía? La identificación mental y afectiva de un sujeto con el estado de ánimo de otro, según la RAE, que surge como acicate principal del comportamiento prosocial, en opinión de Eduardo Punset. Se trata de la capacidad cognitiva de percibir lo que otro ser puede sentir, de interpretar sus necesidades; la habilidad social que nos ayuda a relacionarnos y convivir…

Es una cualidad imprescindible del antropólgo/a. Conforma el método antropológicocon otros valores como la observación, la escucha activa y el análisis.

“La empatía es necesaria en el trabajo de campo en la investigación etnográficapara establecer relaciones de confianza con las personas sujeto de estudio,” afirma el director del Máster en Antropología Social Práctica, Jordi Ferrús.

¿Y cómo potenciarla? No hay reglas. La práctica cotidiana en nuestro entorno es la clave para desarrollarla.

5 películas etnográficas imprescindibles

http://antropologiasocialumh.com/5-peliculas-etnograficas-imprescindibles/

Latas de la película "El tiempo de los gitanos." Foto de VANCENITB

La antropología es la primera ciencia social en usar la cámara para la investigación y el cine como instrumento para la comunicación, según el impulsor de la antropología visual Jay Ruby.

El documental antropológico etnográfico surgió de la necesidad de documentar culturas en vías de extinción en el siglo XIX. Félix-Louis Regnault efectuó los primeros registros al grabar a una mujer wolof haciendo cerámica.

La antropología visual vincula el cine a la enseñanza y defiende el uso de las películas como material de apoyo en los estudios etnográficos para transmitir el conocimiento antropológico y dar a conocer a un público amplio la riqueza de lapluralidad cultural.

A continuación os presentamos cinco películas de ficción y documentales de interés antropológico imprescindibles:

1. First Contact (Australia, 1983)

De Bob Connolly y Robin Anderson, recoge el primer contacto con un grupo nativo del altiplano de Papúa Nueva Guinea en 1930. Filmada por un grupo de mineros de oro australianos en 1932 en 35 mm, los cineastas encontraron el material en 1960. Ilustra la forma en que se produce el encuentro cultural y el choque entre las distintas formas de intercambio económico durante los años treinta en la zona.

2. The Nuer (EE.UU, 1970)

Es una cinta de Robert Gardner y Hilary Harris sobre una sociedad africana asentada en Sudán dedicada a la ganadería. Sirvió para acompañar la monografía del antropólogo Evans-Pritchard, que estudió al grupo en profundidad entre 1930 y 1956.

3. El tiempo de los gitanos (Yugoslavia, 1988)

El director de cine Emir Kusturica cuenta la historia de un joven gitano que trabaja para la mafia. Es un buen recurso para profundizar sobre las minorías étnicas marginadas.

4. Nanuk, el esquimal (EE.UU, 1922)

Dirigida por Robert Flaherty, se considera el primer documental de la historia del cine. Ilustra la vida de una familia inuit que habita la bahía Hudson en Canadá. En la cinta encontramos el método de la observación participante, puesto que el director convivió con la comunidad esquimal durante dos años.

5. Tire dié (Argentina, 1960)

Primer documental argentino en abordar los problemas cotidianos de la población más vulnerable. Dirigido por Fernando Birri, muestra a jóvenes del barrio de Santa Fe que, a falta de otros medios de subsistencia, optan por pedir dinero en los trenes. Se denuncia la situación de abandono social a que es sometida la población.

5 trabajos que puedes ejercer desde la antropología social

http://antropologiasocialumh.com/5-trabajos-que-puedes-ejercer-desde-la-antropologia-social/#more-459

Intervención con grupo sociales, actividad profesional de la antropología social

La práctica profesional de la antropología social suele asociarse a la docencia e investigación. Sin embargo, su ejercicio puede desarrollarse en ámbitos no académicos. De hecho, la demanda de antropólogos/as en el ámbito laboral cada vez es mayor y más diversificada. A continuación recopilamos algunas oportunidades profesionales de la antropología social:

1. Mediador/a intercultural. La diversidad cultural y los procesos migratorios han contribuido a la aparición de nuevos modelos sociales de convivencia con los que podemos intervenir como antropólogos/as a través de la mediación intercultural. Este trabajo consiste en desarrollar estrategias de prevención y resolución de conflictos sociales o institucionales derivados de la diversidad étnica, cultural, lingüística o religiosa en/para ayuntamientos, centros educativos, sanitarios y/o penitenciarios, y ONG, entre otros.

2. Gestión del patrimonio etnológico. Como especialistas en patrimonio etnológico, podemos investigar, documentar y llevar a cabo acciones de conservación, catalogación y puesta en valor del patrimonio etnográfico, así como elaborar planes de desarrollo de turismo cultural en administraciones públicas, asociaciones, museos y empresas.

3. Promoción y gestión cultural. Conectar el hecho cultural con la sociedad es el reto que plantea el trabajo de promoción y gestión cultural tanto en el ámbito público como en el privado. Carente de reconocimiento social suficiente, según las voces expertas, esta figura desempeña, entre otras, funciones de análisis, planificación, asesoramiento y formación.

4. Desarrollo y cooperación. Las agencias de cooperación internacional y ONG demandan profesionales con formación en antropología social para ser analistas de las condiciones sociales y culturales para el desarrollo, agentes de ayuda y desarrollo, expertos/as en sociedades indígenas así como evaluadores de proyectos de desarrollo. Podríamos, por ejemplo, trabajar con Médicos Sin Fronteras en Liberia en un contexto de ébola.

5. Consultoría. ¿Qué mejor disciplina que la etnología para justificar el reconocimiento de la Denominación de Origen a un producto agroalimentario cuya producción esté vinculada a su tierra de origen? Tenemos preparación para asesorar a administraciones, empresas de servicios sociales y/o culturales, ONG, asociaciones, entre otras entidades, sobre pautas culturales de alimentación, relaciones laborales, programas y campañas sanitarias, intervención en reducción de riesgos y nuevos modelos familiares, políticas de igualdad y violencia de género, diseño, gestión y ejecución de planes de intervención con grupos sociales marginados, etc.

Printzesa bizardunen harribitxia

http://www.argia.eus/blogak/estitxu-eizagirre/2015/02/24/printzesa-bizardunen-harribitxia/

Gaueko entziklopedia koxkorra-k umore ona jartzen du etxean. Jolasgurea zabaltzen. Ume-klabean aritzera tentatzen.

Horrelako lanak etxero sartu behar lirake. Osasun publikoagatik. Airean gelditu da galdera, Kultura publikoak nola elikatu behar lituzkeen herritarrak txikitatik, zer bermatu behar lukeen. Kultura kalitate humanoa lantzeko bide ere bada eta. (gehiago…)

Informazioaren kudeaketa gardena jendartearen demokratizaziorako bide

http://www.argia.eus/albistea/informazioaren-kudeaketa-gardena-jendartearen-demokratizaziorako-bide

Ilustrazioa: Joseba Larratxe

Hedabideak:  Sare sozialen garaian ere, boterea etengabe saiatuko da informazioaren monopolioa mantentzen. Espainiako Gobernuaren “Hiritarren Segurtasunerako Legea” da horren erakusgarri.

Informazioaren kudeaketa boterea da. Argiako kazetari Gorka Bereziartuak irailean Boligrafo Gorria blogean egindako sarrera batean aipatzen zuen: “gure administrazio publikoetako maizterrei utzi diegu sinisten gangsterrak direla: talde itxietan funtzionatzen dute, badakizkite beste inork ez dakizkien gauzak, lantxo zikinak egiten dituzte, elkar babesten dute eta euren ohorezko kodean dago, barkutik jaisteko ordua iristen denean, omertá zin egitea. (…) Jokoan dagoena know how politiko horren gainean eraikitako guztia delako, hau da, hauteskundeak, alderdiak eta norabide politikoa bezain garrantzitsua den gauzak egiteko modua”.

Arrautza ustelak baino kirats handiagoa botatzen duen erregimen zaharrak dar-dar egin du. Ondorioz, puri-purian jarri dira elementu demokratizatzaileak. Esango nuke ia urgentzia ere bilakatu direla prozesu demokratizatzaileak. Izan ere, horrek dirudi azken urteetako mugimenduak eta teoriak begiratuta, ezkerraren alternatiba politikoa: demokraziaren erradikalizazioa eraldaketarako bide gisa.

Informazioaren kudeaketa boterea da, eta klase politiko zein ekonomikoek hori baliatzen dute euren botereari eusteko. Beraz, gardentasunean sakontzeak, parte hartzeko eta elkarrekintzarako mekanismoak ezartzeak elementu demokratizatzaileak dira bi arrazoigatik: batetik, herritarren ahalduntzea edo emantzipazioa posible egiten du. Bestetik horrek adierazpen askatasunean sakontzea dakar, pertsona ahaldunduak publikoan berba egiteko boterea eta konfiantza eskuratzen duelako.

Norabide horretan, aipatzekoak dira internetek eta teknologia berriek nola bultzatu duten herritarron eskura egongo diren proiektu komunikatibo berriak sortzea, euren nagusi ustelen mende jarduten duten komunikabide korporazioen aurrean. Informazioaren demokratizazioan eta ikuspegien aniztasunean sakontzeak, pitzadurak eragin ditzake mezu uniforme narkotizatzaileetan.

Alta, kanalen biderkatzea ikuspegi poliedriko batetik begiratu behar da bi arrazoigatik: informazio kanalak zabaltzeak ekar ditzakeen arriskuengatik batetik eta informazio kanal berrien aurrean estatuak garatzen ari diren ekintza errepresiboengatik bestetik. (gehiago…)

Mundu osoko euskara ikasleak Korrikarako giroa berotzen ari dira

http://www.argia.eus/albistea/mundu-osoko-euskaldunak-korrikarako-giroa-berotzen-ari-dira

Alemanian euskaraz ikasten ari da Louisa.

Nazioartean euskaraz ikasten ari diren herritarrek bideoak sareratu dituzte. AEK-k eta Etxepare Institutuakantolatu dute lehiaketa eta irabazleek Barnetegi batean egonaldia irabazi dute.

Korrikaren 18. edizioa martxoaren 19an hasiko da Urepelen eta 2.000 kilometrotik gora egin ostean Bilbon amaituko da martxoaren 29an. Kilometroak erosiz herritarrek jarritako dirua AEKrentzat izango da helduen euskalduntze alfabetatzean jarraitzeko.

Segidan ikusgai euskaldun hauek egindako bideoak.

Boiseko unibertsitatean euskara ikasten ari den eta Boiseko ikastolan lan egiten duen Kelseyren bideoa:

Txekiar errepublikan euskara ikasten ari den Katerinaren bideoa:

 

(gehiago…)

Etxebizitza alternatibak: Errezilgo Auzoetxea

Etxebizitza alternatibak: Errezilgo Auzoetxea

Herria biziberritu, gazteei etxebizitza alternatiba bat eskaini eta bestelako aisialdi eredu bat indartzeko helburuekin jarri dute martxan auzoetxearen proiektua Errezilen. Herritar guztiei begira eginiko egitasmoa da, baina batez ere emakumeen parte hartzea indartu nahi dute. Ekintza guztiak kudeatu eta aurrera eramatearen truke, bertan bizi dira bi gazte, egiten duten lan sozialaren truke.

Egilea: Azpeitiko Gaztetxea

Data: 2015-02-24

Bake giro eskasa oraindik ere

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2450/bizikidetza

Iraganeko bizipenen aitortza garaian bizi gara, edo halaxe nahi behintzat. Antxeta irratiak eta Lokarrik antolatutako Bidasoako jardunaldiak horren lekuko. Lehen ekitaldia Hondarribian izan da, hil honen 5ean. Bizikidetza sendoa izanen bada, jendarteak –klase politikoa buruan buru– ikaskizun dezente gainditu beharko duela adierazi zuten hizlariek.

Ezkerretik eskuinera: Aitziber Blanco (moderatzailea), Cristina Sagarzazu, Belen Zabala, Fermin Urtizberea eta Jose Miguel Gómez Elosegui.

Ezkerretik eskuinera: Aitziber Blanco (moderatzailea), Cristina Sagarzazu, Belen Zabala, Fermin Urtizberea eta Jose Miguel Gómez Elosegui. (Jon Urbe/Argazki Press)

“Nik ez dut Montxori buruz hitz egiten, eta gaur ez dut egingo ere (…). Nire etxean ez da gorrotoa sartu…”

“Jazarria eta iraindua izan naiz, niri gertatuak neronek asmatuak izatea aurpegiratu izan didate”

“Biolentziaren efektuak oso kutsakorrak dira. Gizartea ez du inork tutelatu behar, eta are gutxiago ETAk”

“Nire osaba hil zuen guardia zibilak ez zuen kartzela zapaldu ere egin. Haren aita-ama zeharo jota hil ziren”

Elkarbizitza sustatu aldeko hiru ekimen izan dira otsailean, Hondarribia, Hendaia eta Irunen. Cristina Sagarzazu, Belen Zabala, Fermin Urtizberea eta Jose Miguel Gómez Elosegui, Lokarriko Aitziber Blanco moderatzailearen alboan eseri ziren Hondarribiko Itsas Etxean. Haien parean 200 lagun inguru, adi-adi eta isilean. Hona moderatzailearen zenbait hitz: “Bizikidetzaren bidea ez da samurra, baina gizartearen esku dago. Elkar ‘entzutea’ eta ‘ezagutzea’, horiexek gakoetako batzuk”.

Jose Miguel Gómez Elosegui

J. M. Gomez Eloseguik hartu zuen hitza abiaburuan, ETAk 1997an hil zuen Francisco Javier Gómezen anaiak: “42 urte nituen anaia hil zutenean. Bi hilabete pasa arte ez nuen nire barne amorrua libratzerik izan, ondoren, zazpi hilabeteko terapia bati esker nire burua altxatu nuen. Hilketak areago bakezaleagoa izaten lagundu zidan”.

F. J. Gómez Elosegui Martutene espetxeko psikologoa zen. ELAko kidea, euskal nazionalismoaren ingurukoa. Anaia nola hil zuten kontatu zuen, hunkitua baina lasai. Hiltzailearen datuak eman zituen, baita familiak nola bizi zuen kontatu ere, euren amaren esaldi hau barne: “Herri honek ez du konponbiderik”. Jose Miguel baikorra da izatez, baina biolentziaren efektuak oso kutsakorrak direla azpimarratu zuen. Gizartea ez du inork tutelatu behar, eta are gutxiago ETAk. Bizikidetza sendotzeko denbora luzea beharko da, alde bateko zein besteko atentatu guztien argipena. “Ez dago indarkeria justifika dezakeen  xede politikorik”, gehitu zuen.

Fermin Urtizberea

Fermin Urtizberea hiru egunez bahitua izan zuen GANE talde parapoliziak 1988an (Grupo Antiterrorista Nacional Español). Guardia Zibilak 1976an atxilotu zuen lehen aldiz. Poliziaren eta talde parapolizialen aldetik –hamabost urtez– jasandako jazarpen lazgarriak kontatu zituen, lehen aldiz publikoki kontatu ere. Ezker abertzaleko zinegotzia izan zen Hondarribian. Atxilotua eta jipoitua izateaz gain, isunak ordainarazi zizkioten bi bider: 20.000 eta 15.000 pezetakoak. Baserrian bizi zen, eta jazarpen bortitzek kalera bizitzera behartu zuten. Lagunen etxeetan bizi izan zen, aldian-aldian tokiz aldatuz. Bidasoa aldean ETAren atentatu bat zenean, Urtizberea poliziaren jomuga izaten zen. Kartzela ezagutu arren –hiru hilabete pasa zituen Martutenen–, une latzenak aldian aldiko bahiketak eta jazarpenak izan omen ziren. Ezagutu du ustezko poliziaren pistola parean izatea eta bala bat albotik pasatzen sentitzea: “Ez dut hiltzeko beldurrik izan. Akusatu zizkidaten ekintza guztien errugabea naiz. Gatazkan biktima asko dago, baina nire ideologiaren aldeko kasuei ez zaie besteei bezala begiratu, areago, ni iraindua izan naiz, niri gertatuak neronek asmatuak izatea aurpegiratu didate”, esan zuen.

Belen Zabala

Josu Zabala hondarribiarraren iloba da Belen Zabala. Etxean Jesus Mari deitzen omen diote osabari. Sei anaia-arrebetako gazteena zen. 1976ko irailaren 8an hil zuen Guardia Zibilak, herriko jaietan, amnistiaren aldeko aste gogoangarrietako batean. Hil zutenean Adolfo Suarez zen Espainiako presidentea. Alkateak senperrenak egin zituen Estatuko indar armatuak herritik kanpo gera zitezen, tokiko agintariekin nahiz Madrilgo instantzietako nagusiekin saiatu ere. Alferrik, halere. Guardia Zibilak herria hartu zuen eta haietako batek bi tiroz hil zuen Zabala, inolako “begiespenik” gabe. Autopsiak baieztatu zuenez, tiroak bertatik bertara eginak izan ziren. Mobilizazio ugari eta protesta gogorrak izan ziren biharamunean: apezpikuek, enpresariek, lantegietako nagusiek, herritarrek eta langileek egundoko erantzuna eman zuten. Josu ZabalaLaminaciones de Lesaca enpresako langilea zen, delineante ofizioz. Belen Zabalak honela kontatu zuen: “Bertako egunkari batek osaba Jesus Mari ‘Un joven de Irún de 22 años y de profesión delincuente’ idatzi zuen. Orduko erregimena nolakoa prentsa halakoa. Familiak urteak eta urteak eman zituen tamainako iraina ezabatzen. Ahalegin hura ere alferrikakoa. Belenek dioenez, herriaren eta herri elkarteen atxikimendua handia izan da, botereen eta instituzioen aldetikoa, berriz, “existitu ere ez”. Belenek osabaren aita-ama gogoratu zituen, zeharo jota hil ziren, penaz biak ala biak. Alde bateko biktima batzuek egia fermuki exijitzen dutela gogoratu zuen, baina bere iritziz, biktima guztiak ez dira berdin gogoratuak ez lagunduak. Josu Zabala hil zuen guardia zibilak ez zuen kartzela zapaldu ere egin, urte hartako amnistiari esker.

Cristina Sagarzazu

ETAk 1996ko martxoaren 4an hil zuen Montxo Doral ertzaina. Haren alarguna Cristina Sagarzazu ez da inoiz bizitza publikotik at bizi izan: “Nik ez dut Montxori buruz hitz egiten, eta gaur ere ez dut egingo”, esan zuen hizketan hastean. Jardun laburrena berea izan zen, sendoa horregatik. 36 urte zituen senarra hil zutenean, baita bi seme-alaba ere. “Nire etxean ez da gorrotoa sartuko”. Horra bere maximetako bat. Ez da hori jendaurrean adierazi duen lehen aldia, ezta bere senarra –bera bezala– abertzalea eta independentista zela. Sagarzazuk hedabideak salatu zituen: “Hildakoen bizkarretik egin ohi duten maneiua doilorra da”. Hori larrutan jasan izan zuen berak. Senarraren hilotza artean bero zegola hedabide baten deia jaso zuen, zuzeneko irratsaio batean sartzeko gonbidatuz: “Ezetz esan nien. Haatik, telefonoaren bestaldetik hitz hauek entzun behar izan nituen: ‘Sabin Etxeko aginduen zain al zaude hitz egin ahal izateko?’”. Berarekin eseri ziren gainerako solaskideen antzera, Sagarzazuk “biktima” hitza ez du gustuko: “Montxo ETAk hil zuen, modu doilorrez hil ere. Ez dut inoiz ahaztuko, baina ez dut ahazten ere hildakoen lepotik hainbatek atera duten probetxua, probetxu ankerra. Sentsibilitatea oso eskasa da alde guztietatik. Errespetu hitza ahoan bai, baina ‘mordaza’ ezarri digute. Eta hori erraz onartu du gizarteak”, adierazi zuen Sagarzazuk.

Egia, justizia eta erreparazioa

Horratx hiru hitz potolo. Zein baina zein maiseatuagoak, “biktima” hitza ere halaxe izaki, solaskide bakoitzarentzat. Norberak hitzari bere ñabardurak egin zizkion, halere. Aretoan zeudenen galderei erantzun zieten lau hizlariek azkenik. Galdera anitz, eta erantzunak ere bai. Laurek bat egiten dute diagnostiko zenbaitetan. Adibidez: “Isiltasuna da gizarte honen gaitza, gaitz handia. Zauriak sendatu behar dira, baina horretarako asko hitz egin behar da. Elkar aditzen eta hizketan egoki jarduten ikasi behar dugu denok”.

Pasadizoek ondo baino hobeto islatu zuten pertsona hauek bizi izan dituzten une latzak. Horiek baina ez dira kontuak edo ipuinak bailiran ulertu behar. Baldin eta egia, justizia eta erreparazioa guztiontzat izanen bada, hitzak edukiz bete behar dira. Eta artean, denbora luzea beharko da. Hitzak hitz, honako aburu hauetan laurek bat egiten dute: hiru hamarkadetan gertatutako bortxa lazgarriaren ondoren, ikaskizun eta eginkizun handiak ditu jendarteak. Egindako mina, alde guztietan egindako mina, egileek beraiek onartu behar dute, batzuek zuzenean egindakoa eta bestetzuek zeharka. Higiene demokratikoa oso eskasa da, zeharo eskasa oraindik ere. Eta, zeregin horretan, lehenik eta behin, alderdi politikoek erakutsi behar dute kultura demokratikoa. Agintariek, alegia.