Webinar Wednesday: March 4th, 2015 with Mary Butler

Webinar Wednesday: March 4th, 2015 with Mary Butler

by Andrew R

March 4th, 2015: Partnering Anthropology and Evaluation:What do we gain? A presentation by Mary Butler

 

Mary_Butler_website_headshot

Abstract

This webinar will look at how evaluation and anthropology can be mapped onto each other to create Evaluation Anthropology, an approach to value questions that is stronger than either approach alone for evaluations of programs that are culturally embedded. We will look at how evaluation and anthropology reinforce one another, building methods and theories in Evaluation Anthropology and how our training as anthropologists supports out work as evaluators.

1.What is Evaluation Anthropology and how do we use it?

2.The contribution of evaluation

3.The contribution of evaluation

4.Building Theory: The role of science

5.Building Methods: The role of ethnography

6.Pitfalls: Common problems with client assumptions

7.Evaluation Planning: One way to do it.

8.Mixed Methods: Synthesis of Qualitative and Quantitative Data

9.What qualifies anthropologists to do Evaluation Anthropology

10.What skills do I need to add.

Bio

Mary Odell Butler is an anthropologist-evaluator with 35 years of experience in research design, management, and supervision of evaluations and other research projects and 12 years of university teaching experience at the graduate and undergraduate levels.She has special expertise in program evaluation, evaluation research, and case study methods and have conducted numerous projects for CDC, the Health Resources and Services Administration (HRSA), the Environmental Protection Agency (EPA), the National Institutes of Health (NIH), and private foundations.

She is employed by Westat as a Senior Analyst supporting work in public health program evaluation.She is retired from twenty years as a Research Leader and Office Director at the Battelle Centers for Public Health Research and Evaluation.She is an adjunct Professor of Anthropology at the University of Maryland and at the University of North Texas. In this capacity she teaches graduate courses in evaluation.Among her publications is Evaluation: A Culture Systems Approach, in press for release in summer 2015 and Creating Evaluation Anthropology: Introducing and Emerging Sub-Field(NAPA Bulletin 24, 2005)

Registration is now open here and be sure to add it to your calendar! As usual the password is anthro.

BERDINTASUNAREN ALDE KORRIKA EGINGO DUTE 4.000 EMAKUMEK, MARTXOAREN 1EAN

http://irutxulo.hitza.eus/2015/02/23/berdintasunaren-alde-korrika-egingo-dute-4-000-emakumek-martxoaren-1ean/

Donostiako Atletikok antolatu du lehen aldiz Lilatoia, betiko filosofia mantentzeko helburuarekin

 

Lilatoiaren antolatzaileak eta babesleak, eta udaleko arduradunetako batzuk, gaurko agerraldian. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Lilatoia, berdintasunaren aldeko lasterketa, datorren igandean izango da, martxoaren 1ean, 11:00etan. Lasterketaren arduradunak aldatu dituzte, baina betiko espirituarekin jarraituko dutela argi utzi dute gaurko prentsaurrekoan. Hala, lehen aldiz, Donostiako Atletikok antolatu du lasterketa, Lilaton Taldearen lekukoa hartuz, eta lehen aldiz, izen ematean gehienezko partaidetza jarri behar izan dute. Honenbestez, XXVI. Lilatoian, guztira, 4.000 emakume ibiliko dira igandean hiriaren erdialdeko kaleetan 5 kilometroko ibilbidea eginez; horietako 3.870 korrika, eta gainontzeko 130 lagunak patinen gainean.

“Emakumeen eskubideen alorrean, pauso asko eman dira, hainbat feministek eta emakume taldeek egindako lanari esker. Hala ere, oraindik urrun gaude gizon eta emakumeen arteko berdintasun errealetik. Kirolean, bereziki, sariak eta soltadak baxuagoak dira, komunikabideetan oihartzun gutxiago ematen zaie eta erakundeen aldeko babesa txikia da”, azaldu du Naiara Sampedro berdintasun zinegotziak. Azken batean, Lilatoia lehia baino gehiago talde sentimenduaren parte dela aipatu du Sampedrok: “Politena helmugara elkarrekin iristea da”. Josu Ruiz Kirol zinegotziak azaldu du, lanean ari direla herri probetan emakumeen partaidetza igotzen laguntzeko, emakume zein gizonek bidea elkarrekin egin behar dutela uste baitu. Edonola, igandeko proba goraipatu du Ruizek: “Emakumeari merezi duen protagonismoa ematen dio”.

(gehiago…)

Soinu-xurgatzaile berdeak

http://www.berria.eus/paperekoa/1909/014/001/2015-02-22/soinu_xurgatzaile_berdeak.htm

EHUko ikerketa lan baten arabera, lorategi bertikalek soinua ongi xurga dezakete, eta eraikinak termikoki ere babesten dituzte. Kutsadurari aurre egiteko borrokan, beste pauso bat eman dute.
Lorategi bertikal bat —«baso bertikala» zela esan zuten aurkeztu zutenean—, Gasteizen, Europa jauregiko kanpoko aldean.
Lorategi bertikal bat —«baso bertikala» zela esan zuten aurkeztu zutenean—, Gasteizen, Europa jauregiko kanpoko aldean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Gizakiak sortu duen munstro gosetia gizakia bera ari da irensten. Aurre egiteko hamaika neurri hartu diren arren, kutsadura makina bat buruhausteren iturri da oraindik. Soineko ezberdinak janzten ditu munstroak, hala nola CO2, gas toxikoak, argia edota zarata izenekoak. Ezagunak dira, ordea, naturak munstroari aurre egiteko erabiltzen dituen baliabideak. Zuhaitzek, adibidez, airea garbitzen laguntzen dute, atmosferako CO2a xurgatzen baitute. Halere, ez da betetzen duten funtzio bakarra; EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Enedi ikerketa taldeak egindako azterlan baten arabera, lorategi bertikaletako landareek soinua ere ongi xurga dezakete.

Urtetik urtera, gero eta leku handiagoa hartzen ari dira lorategi bertikalak herrietako eta hirietako eraikinen paisaian. Oro har, karrikak atontzeko ipintzen dituzte; halere, horien lana uste baino emankorragoa izan daiteke. Zaloa Azkorra nekazaritza ingeniaria da, eta EHUk egin duen ikerketan parte hartu du. Zera dio: «Lan honi esker ikusi dugu landare horiek oso ezaugarri onak dituztela etxebizitza batean, bai akustikoki, baita termikoki ere». Azterketa egin ahal izateko, landareak loreontzi berezi batzuetan ipini dituzte, eta, mosaiko baten antzera, laukiz lauki, horma berde bat eraiki dute.

Alor akustikoa neurtzea izan da ikerketaren xedeetako bat. Horretarako, bi azterketa egin dituzte; batetik, isolatze probak egin dituzte, eta, bestetik, soinuaren xurgatze gaitasuna neurtu dute. «Oso onak dira frekuentzia baxu zein altuetan soinua ezabatzeko. Horiek horrela, oinezkoen kale batean ipiniz gero, kale horretan bizi diren bizilagunek sumatuko lukete landareen eragina», azaldu du. «Isolatzaile moduan, berriz, ez dira hain onak, eraikinetan erabiltzen diren beste materialekin alderatuz, isolatze maila oso baxua delako».

Ildo berean, landareen alderdi termikoa aztertu dute: «Eraikina fresko mantendu nahi denean, beroa ezin da pasatu; izan ere, harresi baten antzera jokatzen dute, landareek eskuragarri duten ura lurrunduz kanporatzen baitute eguzkiaren beroa atmosferara. Udan, adibidez, adreiluzko horma baten kanpo azalera 50 gradura irits daiteke eguerdian; landarez eginiko horma batek, berriz, 30 graduan manten dezake hormaren kanpo gainazala». Horretarako ezinbestekoa dute uraren beharra; hau da, landareak ongi ureztatu behar dira, beren lana —fotosintesia— behar bezala egin dezaten. «Ez badituzu ongi ureztatzen ez dira termikoki hain onak izango».

(gehiago…)

Boterea lortzeko bidean

http://www.berria.eus/paperekoa/2139/016/001/2015-02-22/boterea_lortzeko_bidean.htm

Martxoaren 8rako deia egin du Bilgune Feministak, «lidergo feminista» aldarrikatuz.

Gune feminista iraunkor bat eratzeko egitasmoa, aurrera

Andreak, atzo, Donostiako Easo plazan bat eginda.
Andreak, atzo, Donostiako Easo plazan bat eginda. ANDONI CANELLADA / ARP
«Boterearen jabe izan behar dugu». Bilgune Feministak deituta, hainbat andrazko elkartu ziren atzo Donostiako Easo plazan, eta martxoaren 8rako deia egin zuten «lidergo feministan» urratsak egitea ezinbestekoa dela ohartaraziz. Gero eta indartsuago ikusten dute feminismoa, eta abagunea baliatu nahi dute mugarri bat jartzeko. Eta bidea martxan da. Iragan abenduaren 13an Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feminista egin zen Ondarroan (Bizkaia), eta, han, argi geratu zen gune feminista iraunkor bat eratzeko asmoa. Horren gaineko konpromisoa berretsi zuten atzo batu ziren andrazkoek. Are gehiago, jakinarazi zuten aliantzak eta estrategia komunak bilatzeko prozesua martxan dela.

«Baimenik eta barkamenik eskatu gabe, euskal feministok bagoaz!», azaldu zuen Bilgune Feministako ordezkari Saioa Iraolak batu ziren andrazkoen izenean. Eta garbi dute lehen helmuga: «Mugimendu feministaren aitorpen politikoa lortu behar dugu».

Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetza-hitzarmen iraunkorra sinatu dute

http://www.aranzadi.eus/actualidad/fundacion-cristina-enea-y-la-sociedad-de-ciencias-aranzadi-suscriben-un-convenio-de-colaboracion-permanente?lang=eu

Hitzarmenak, 2015eko otsailean sinatua, kolaborazioa-esparru iraunkorra ematen die bi erakundeei, bioaniztasunaren eta naturaren eremuetan sentsibilizazioa eta dibulgazioa elkarrekin indartzeko eta sustatzeko helburuarekin.

Aranzadi Zientzia Elkarteko presidente Francisco Etxeberriak, eta Cristina Enea Fundazioko zuzendari Jose Mª Hernandezek sinatu duten dokumentuak jasotzen duen bezala, hitzarmen honek bilatzen du “zientziaren edo/eta zientziaren didaktikaren esparruan egiten diren ikerkeketetan lan jarioa eta kolaborazioa erraztea, bi erakundeen arteko partehartze-proiektuen bidez”. Era berean lurraldearen natur-ondarearen ezagutza hobetzeko egitasmoak garatu nahi dira, hainbat esparrutako elkarlanaren bidez, besteak beste eremu-ikerketa, datu-analisiak…

Hitzarmen honek izaera egonkorra eskaintzen dizkie azken urteotan bi erakundeen artean garatu diren lan puntualei. Horrela, Cristina Enea Fundazioak Aranzadi Zientzia Elkarteko sail ezberdinekin kolaboratu izan du irteerak, gaikako-asteak, ikastaroak, tailer didaktikoak, erakusketak edota proiekzioak antolatzeko garaian besteak beste, herpetologia, ornitologia, geologia edota mikologia bezalako esparruetan sakonduz.

Lankidetza-hitzarmen egonkor honen testuinguruan egitasmo eta proiektu berriak sortuko dira, natur-ingurunea hobetzeko aukera eskainiko dutenak, bai eta herritarren eskuetan informazio hori jartzeko dibulgazio-tresnak hobetzeko aukera eskaini ere, bi erakundeek komunean dituzten interesak baitira.

Aranzadik XIII. Arkeologia Jardunaldiak teknologia berrien eskutik aurkeztu ditu

http://www.aranzadi.eus/arqueologia/aranzadi-presenta-sus-xiii-jornadas-de-arqueologia-a-traves-de-las-nuevas-tecnologias?lang=eu

Aranzadi Zientzia Elkarteak XIII. Arkeologia Jardunaldiak aurkeztu ditu gaur Donostiako San Telmo Museoan. Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol zuzendariak, Susana Soto San Telmo Museoko zuzendariak eta Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkariak Euskal Herrian burutzen diren lan arkeologikoak ezagutaraztea helburu duen ekimenaren berri eman dute.

Jardunaldiak asteazkena, otsailak 25ean, 19:30etan hasiko dira San Telmo Museoan eta lau egunetan zehar Ikerbasque, EHU, AGIRI Arkeologia Kultur Taldea eta Aranzadiko adituek hiru hitzaldi eta familientzako tailerra eskainiko dituzte.

Jardunaldi hauen helburua,  iraganean, duela milaka urte hain zuzen ere, gure arbasoen bizimodua ulertzen lagunduko dizkiguten ikerketak dira eta. Horretarako, hiru gai nagusi jorratuko dira:

Otsailak 25. Brontze Aroa San Adriango tunelean (Aizkorri). 2008az geroztik,  pasadizo enblematiko honek interes handia piztu du arkeologo eta historialarien artean, bertan 3.500 urte inguruko aztarnak aurkitu baitira.

Otsailak 26. Monumentu megalitikoen zaharberritzea. Azken urteetan megalitoak berreraikitzeko proiektu desberdinak aurrera eraman dira: Arribiribilleta, Sorginaren Txabola eta Hezurtegiaren Gaintxoa. Horretarako, teknika berrienak erabili izan dira eta arkitektoek, zaharberritzaileek, eta topografoek, besteen artean, elkarrekin lan egin dute, diziplina anitz bateratuz.

Otsailak 27. Euskal Herriko cromlech piriniar eta harrespilei buruzko azken berriak. 1500 bat estruktura identifikatu dira oro har gure geografian zehar, Telesforo de Aranzadik mairubaratzakzeritzonak. Monumentu hauen klasifikazioaren aitzindaria omendu nahi da hitzaldi honen bitartez:Jacques Blot arkeologo lapurtarra. Euskal Herrian, Iparraldean bereziki, hileta-monumentu hauen sailkapena sortu zuen Blot-ek.

Jardunaldiei amaiera emateko, larunbatean, hilak 28, 17:00etan familientzako tailer prehistorikoak eskainiko dira.

Jacques Blot

Megalitoak, Gipuzkoako megalitoak ezagutu eta kokatzeko aplikazioa

Jardunaldien ildoa jarraituz, Aranzadik eta Akting enpresa donostiarrak Gipuzkoako monumentu megalitikoak ezagutzeko smartphone eta tabletentzako aplikazioa garatu dute, geokokapenaz baliatuta informazio zehatza eskaintzen duena. Megalitoak 300 elementuen fitxa osatuta eskaintzen du, informazio teknikoa (deskribapena, bertan egindako ikerketak, bibliografia, planoak…), argazkiak eta koordenadaz horniturik daudenak. Erabiltzaileak inguruan dituen harrikutxa, cromlech, dolmen, monolito eta tumuluak deskubritu ditzake une oro.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol sailaren babesarekin garatu da eta eskuragarri dago, doan, Play Storen.

Jardunaldien liburuxka hemen ikus dezakezu

Gipuzkoako monumentu megalitikoen eta aztarnategien bilatzailea

http://www.aranzadi.eus/carta-megalitica?lang=eu

 

Gipuzkoako monumentu megalitikoen bilatzaile kartografikoa duzu hau, Aranzadik garatua 250 aztarnategi baino gehiagoz osatutako bere datu-baseari esker. Mapak Gipuzkoako Erdi Aroko gazteluak edukitzen ditu, eta herri-gotorleku eta beste hainbat aurkikuntza edukiko ditu laster.

Harremana:
historiaurrea@aranzadi.eus

Bilatzailea


  • Estazio megalitiko guztiak
    Aizkorri
    Altzania
    Andatza
    Aralar
    Aratz-Altsasu
    Ataun-Burunda
    Belabieta
    Brinkola-Zegama
    Elgea-Artia
    Elosua-Plazentzia
    Ernio
    Erroizpe-Uli
    Igeldo
    Igoin-Akola
    Iruarrieta
    Izarraitz
    Jaizkibel
    Kalamua
    Kurutzeberri
    Meaga
    Murumendi
    Oiartzun
    Onyi-Mandoegi
    Orkatzategi
    Otsabio-Zarate
    Pagoeta
    Satui-Arrolamendi
    Txoritokieta
    Udala-Intxorta
    Urkita

  • Aztarnategi eta Ondare higiezin mota guztiak
    Erdi aroko gaztelua
    Harkutxa
    Harrespila
    Trikuharri
    Tumulua
    Zutarri

  • Sekuentzia kulturala guztiak
    ERDI AROA, ARO MODERNOA ETA ARO GARAIKIDEA
    Behe Erdi Aroa
    Zehaztugabeko Erdi Aroa
    NEOLITIKOA ETA METAL AROA
    Brontze Aroa
    Burdin Aroa
    Kalkolitoa
    Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
    ZEHAZTU GABE
    Zehaztu gabe

  • Eskualde eta udalerri guztiak
    BIDASOA BEHEREA
    Hondarribia
    DEBA BEHEREA
    Deba-Zestoa
    Elgoibar
    Elgoibar-Soraluze
    Soraluze-Placencia
    DEBA GARAIA
    Antzuola
    Aretxabaleta
    Arrasate
    Bergara
    Bergara-Elgoibar
    Bergara-Soraluze
    Eskoriatza
    Eskoriatza-Barrundia
    Leintz-Gatzaga
    Oñati
    Oñati-Donemiliaga
    DONOSTIALDEA
    Andoain
    Astigarraga
    Astigarraga-Errenteria
    Donostia-Hernani
    Donostia-San Sebastián
    Hernani
    Hernani-Arano
    Hernani-Urnieta
    Urnieta
    Usurbil
    GOIERRI
    Ataun
    Ataun-Altsasu
    Ataun-Bakaikoa-Iturmendi
    Ataun-Idiazabal
    Ataun-Urdiain
    Ataun-Urdiain-Altsasu
    Beasain
    Idiazabal
    Idiazabal-Altsasu
    Idiazabal-Segura
    Zaldibia
    Zegama
    Zerain
    OARSOALDEA
    Errenteria
    Oiartzun
    PARTZUERGOAK
    Enirio-Aralar Mankomunit.
    Gip. Partzoneria-Altsasu
    Partzuergo Orokorra
    TOLOSALDEA
    Aduna-Andoain
    Albiztur
    Alkiza
    Altzo
    Amasa-Villabona
    Amezketa
    Asteasu
    Berastegi
    Elduain
    Elduain-Hernani
    Elduain-Urnieta
    Gaztelu
    Gaztelu-Tolosa
    Lizartza
    Zizurkil
    UROLA ERDIALDEA
    Azkoitia
    Azkoitia-Bergara
    Beizama
    Errezil
    UROLA GARAIA
    Ezkio-Itsaso
    Legazpi
    Legazpi-Oñati
    Zumarraga
    UROLA KOSTALDEA
    Aia
    Aia-Asteasu
    Getaria
    Orio

How our microbes make us who we are

Rob Knight is a pioneer in studying human microbes, the community of tiny single-cell organisms living inside our bodies that have a huge — and largely unexplored — role in our health. “The three pounds of microbes that you carry around with you might be more important than every single gene you carry around in your genome,” he says. Find out why.

Lesbianen ahotsa

http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/lesbianen-ahotsa

Emakume lesbianei ahotsa eman nahi izan diegu. Josebe Irurriozek, Josune Ortizek eta Ana Txurrukak bizi izan dituzten oztopo, diskriminazio eta bizipenak ezagutu ditugu. Euren buruari eta munduari lesbiana direla aitortzeak ekarri dien askatasun eta zoriontasunaz ere hausnartu dute.

Egilea: Hamaika Telebista

Data: 2015-02-23

Donostia 2016: hegemonia eta simulazioa

http://www.argia.eus/albistea/donostia-2016-hegemonia-eta-simulazioa

Kultur hiriburua: Denborak esango digu egitasmoaren hegemonia kultural berria eta simulazioa arrakastatsuak izan zirenetz.

Donostiako Europako kultur hiriburutzaz gauza asko hasi dira entzuten eta esaten, eta ez da zaila irudikatzea zer eragin izango duen hirian eta hiritarren bizitzan. Nolanahi ere, ez dugu esperantza galdu behar, laster hasiko baitira heltzen adituen azalpenak, mezuak eta leloak geure hiritar energia eta animoa mobilizatzeko asmoarekin. Zailtasunak zailtasun eta polemikak polemika ikusezina den makinaria martxan dago jadanik eta aurkeztuko diren amaigabeko ekintzetako zerrendak ezkutatuko digu estrategikoa dena: hiri espazioan kultur hegemoniaren mesedetan egindako apustua. Edo beste era batera esanda, hegemonia sinbolikoaren aldeko apustua.

Ezin da ukatu parte hartuko duten hiritar, artista, aktibista eta kultur sortzaileen fede ona. Eta are gutxiago instituzioen betebeharra eta engaiamendua euskal kulturaren alde. Nolanahi ere, ekintza global honengatik egindako apustua beste helburu batzuekin jaio zen, plazaratzen ez diren helburuekin hain zuzen ere. Hirigintza liberalak eta bere teorikoek erabaki zutenetik kultura eta ezagutza kapitalismo globaleko merkatu-zoko berriak izango zirela, martxan jarritako estrategiak saiatu dira hiria berrantolatzen, hots hirian espazio publikoaren ideologia materializatzen. Bertzalde, politikaren ekonomizazioak eta ekonomiak berak lehentasuna hartu izanak argi frogatzen du kapitalaren domeinu praktiko eta sinbolikoa. Hiri espazioa berrantolatzean, herritarren bizimoduak aldatzen dira eredu ekonomiko eta politiko baten alde. Kultur adierazpen monopolioak eta biopolitikak osatzen dute egungo gobernantzaren modeloa.

Hori da azken finean Donostiako hiriburutzarekin bilatutakoa: merkantziak eta gorputzak mugiaraztea simulazio erraldoi batean, baina simulazioko mekanismoak ikusezin bilakatuz. Zeintzuk dira mekanismo biopolitiko horiek? Adostasuna eta kulturaren merkantilizazioa, alde batetik, eta hiri kulturarekiko paternalismo politikoa bestaldetik. Kultura autonomoaren adierazpenak desagerrarazteko eta hirian sortzen diren eremu antipolitikoak eta erresistentziak isilarazteko hiritarrengan jarri dute jomuga: hiritarrentzat eskaintza kultural osoa sortzea, hiria modu baketsuan kontsumitzeko. Horrela hiriko erakusleiho erraldoiean kale eta leku guztiek erakutsiko dute posiblea dela eliteen amets teknopolitikoa: herritarren nahiak zuzentzea modu demokratikoan.

Gobernu teknokratiko mota honek adostasunaren truke ematen duena soberan ezagutzen da: ikuskizuna. Baina nori zuzenduta? Gozatu ahal duten hiritarrei, hau da, hiri berria edo berritua disfrutatu ahal dutenak beren kontsumo gaitasunari esker. Hiritarra turista eta turista hiritar paradigmatikoa. At geratuko direnak, ikusezinak, pobreak, emakumeak eta beste batzuk ikuskizunetik baztertuak izanen dira. (gehiago…)