Berdin eragiten al dio antidepresibo berak gizonari eta emakumeari?

http://www.argia.eus/blogak/onintza-irureta/2015/02/20/berdin-eragiten-al-dio-antidepresibo-berak-gizonari-eta-emakumeari/

Emakumeek ez dute parte hartu entsegu klinikoetan atzo arte. Argazkia: es.scott.net.

Gizonen eta emakumeen sistema hormonalak, anatomiak eta metabolismoak ez dira berdinak, eta sendagaiek desberdin eragiten die batari eta besteari. Hala ere, entsegu klinikoetan botikak ia erabat gizonekin probatzen dituzte, emakumeen sistema hormonala nahasgarritzat hartzen delako.

Sendagai berriak sortzerakoan, sexu bataren eta bestearen artean egon daitezkeen diferentziak ez dira luzaz kontuan hartu. Orain dela hogei bat urtera arte emakumeek entsegu klinikoetan parte hartzea debekatuta zuten.

Dirudienez, hainbat sendagaik eragin gogorragoa du emakumeengan, eta albo ondorioak jasateko probabilitatea %50 eta %75 artean igo daiteke. Adibide bat ematearren, Amerikako Estatu Batuetan, 1997 eta 2001 urteen artean, Sendagai eta Elikagai Agentziak merkatutik kendutako hamar botikatik zortzi gizonentzat baino emakumeentzat arriskutsuago zirela azaldu zen.

Analgesiko opiazeoak eraginkorragoak dira emakumeengan, agian ziklo menstrualen gorabeherak dituen estrogenoak mina modulatzen duelako.

Antidepresibo batzuek ere, eragin indartsuagoa dute emakumeengan. Arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke: odolak finkatze gaitasun gutxiago dauka; emakumearen urdaila gizonarena baino garratzagoa da; litekeena da emakumeak gorputzean duen gantzagatik antidepresiboak organismoan denbora gehiagoz gordetzea.

Dena dela, neurri handi batean, aipatu ditugun desberdintasunak hipotesiak baino ez dira, ikerketa oso gutxi egin baita.

CARRASCOLIENDAS: hirietan identitate kolektiboa sortzeak duen garrantziaz.

http://www.argia.eus/blogak/kimetz-arana/2015/02/20/carrascoliendas-hirietan-identitate-kolektiboa-sortzeak-duen-garrantziaz/

Carrascoliendas edo carnestolendas da gure herriko inauteria. Herriko zaharrek kontatu zigutenez oilar beltz bat altzoan hartuta, carrascoliendas kantatuz eskean aritzen ziren etxez etxe lehenagoko garaietan haur eta gazteak gure herrian. Ohitura hau 1930.hamarkada arte Bizkaiko Meatzaldeko herrietan, Barakaldon zein Kadagua ibarrean ospatzen zuten, ordutik ordea ohitura honek indarra galdu zuen, frankismoan debekatuta desagertu zen arte.

Zaharrengandik kantua ikasiz, haien bizipenak jasoz eta oroitzapenetatik abiatuz berreskuratu genituen Carrascoliendas berriak duela 5 urte. Dantza bat sortu genuen, kantua mantendu, eta musikariz lagundurik traktore gainean auzoz auzo ibili. Ez dago gerra aurreko baserririk orain gure herrian, etxeak pisu bihurtu dira eta 600 biztanleko herria 12.000koa da gaur egunean. Horrela industrigune artean, langile auzoetako kale zein plazetan ibiliko gara larunbatean. Ez gara etxez etxe eskean arituko baina urteroko moduan bizilagun eta auzo elkarteek kalera aterako dituzte jan edanak. Euri zein eguzki, kantu, dantza eta kontu elkarrekin une polit bat pasatu, neguari aurre egin eta udaberriko indarrak esna daitezen eskatzeko.

(gehiago…)

“Andre kalea” izena berreskuratuko du Hernanik

http://www.argia.eus/albistea/asteburu-morea-hernanin

Hernaniko udalak “Andre kalea” izena itzuliko dio ofizialki larunbatean herriko kaxkoko kale nagusietako bati. Etxetik aulkiak jaitsi eta elkarrekin kalean lan eta jolas egiten zuten haiei leku egingo die izendegiak.

12:00etan hasiko da ekitaldia orain arte “Kardaberaz” idatzita eraman duen kalean. Balkoitik ariko dira kantari herriko bertsolariak eta Joxepa Matea Zubeldiaren bertsoak ere kantatuko dituzte (ARGIAk kaleratutako “Bidea urratu duten bertsoak” liburuxkatik). Batukadaren erritmora pintxo poteak hartuko du kalea.

Beti deitu izan zaio hala

Udal artxibategiko dokumentuen arabera, 1896an Gipuzkoako Foru Aldundiak udalei gomendatu zien kaleetako errotulazioak euskaraz eta erdaraz emateko. Horren aurrean Hernaniko udalak erabaki zuen bi izendapen ofizial ematea kale honi: Andre-kalia euskaraz eta Urumea erdaraz. 1900 Urumea soilik deitzea erabaki zen eta 1927an Padre Cardaveraz. Azkenik, 1988an Kardaberaz kalea jarri zitzaion. Baina herriko helduenei oraindik “Andre kalia” entzungo diezu.

Zergatik Andre kale?

Herriko bizitza kaleka antolatzen zela esan liteke: Kale Nagusian denda dotoreak zeuden eta ongi jantzitako jendea ibiltzen zen bertan. Andre kalea, aldiz, emakumeek lan egiten zuten kalea zen. Hernaniko etxeen berezitasuna da bi kaleetara ematen dutela portalek, eta horrek pentsatzera garamatza eremu publikoa eta pribatua bereizteko-lotzeko funtzioa zutela. Emakumeek etxetik aulkiak jaitsi eta kalean elkarrekin lan egiten zutela esaten da. Lan horien artean bat Leokako labaderoan lixiba egitea zen, etxekoen arropa eta diru truke aberatsena joz. Lanean bakarrik ez, karta jokoan ere aritzen omen ziren emakumeak Andre kalean.

Generoaren baitan sailkatutako eguneroko jarduera publikoa eta pribatua kaleen antolaketarako irizpidea izan zitekeen, beraz. Kale Nagusia gizonena, Andre kalea emakumeena, eta Atzieta kalea abereena.

(gehiago…)

Lanzamos #LaLigaArcoIris, una campaña con cordones que abanderen la exclusión de la homofobia en el fútbol

http://www.felgtb.org/temas/cultura/noticias/i/7429/392/lanzamos-laligaarcoiris-una-campana-con-cordones-que-abanderen-la-exclusion-de-la-homofobia-en-el-futbol

La Federación Estatal de Lesbianas, Gais, Transexuales y Bisexuales, FELGTB, está promoviendo de cara al próximo 19 de febrero, Día contra la LGTBfobia en el Deporte, una campaña que contará con la complicidad de equipos de fútbol y futbolistas con el fin de establecer los estadios, los vestuarios y las gradas como espacios libres de violencia o discriminación contra la diversidad sexual.

El fútbol es  en sí mismo un medio de comunicación de masas que puede servir de altavoz para reivindicar la libertad y la igualdad, el respeto, la integración y en definitiva los valores que promulga el preámbulo de la Ley del Deporte aprobada en 2007. Es por ello que la FELGTB se ha centrado en el fútbol para promocionar el apoyo explícito de sus equipos y jugadores a lesbianas, gais, transexuales y bisexuales, vistiendo sus botas durante un partido con cordones con la bandera arcoíris.

FELGTB y muchas de sus entidades están contactando con todos los equipos de Primera y Segunda División para que animen a sus futbolistas a que participen en la campaña y se pongan los cordones en la jornada del 22-23 de febrero.  Además, hoy viernes 6 a las 12 horas se promoverá el hashtag #LaLigaArcoIris para involucrar a las aficiones a unirse a la petición.

La campaña ya tuvo lugar en Reino Unido a iniciativa de Stonewall UK con la complicidad de varios equipos de la Premier liderados por el Arsenal. La FELGTB suministrará los cordones a los equipos y deportistas interesados en combatir la lacra de la discriminación.

“Paco Jémez, el entrenador del Rayo Vallecano, dijo hace dos años que el mundo del fútbol no está preparado para aceptar que un futbolista salga del armario. Claramente no se puede pedir a un chaval que oculte su orientación o se retire, lo que tiene que cambiar es el entorno y en eso hemos venido trabajando. Los jugadores pueden usar algo tan sencillo como unos cordones arcoíris para decir que ellos apuestan por la diversidad, y poco a poco iremos viendo cómo la homofobia se destierra de los estadios para que la igualdad gane la batalla”, ha comentado Rubén López, responsable de Deportes de FELGTB.

Erakundeak jendaurrean euskaraz: erresistentziak gaindituz, erre gabe

http://www.argia.eus/multimedia/solasaldia/erakundeak-jendaurrean-euskaraz-erresistentziak-gaindituz-erre-gabe

Pablo Suberbiolaren (Soziolinguistika Klusterra) eta Joxean Amondarainen (Gipuzkoako Foru Aldundia) hitzaldia.

 

Egilea: Soziolinguistika Klusterra

Data: 2015-02-19

The little problem I had renting a house

Fifty-three years ago, James A. White Sr. joined the US Air Force. But as an African American man, he had to go to shocking lengths to find a place for his young family to live nearby. He tells this powerful story about the lived experience of “everyday racism” — and how it echoes today in the way he’s had to teach his grandchildren to interact with police.

Los inmigrantes invisibles en las estadísticas

http://www.diariovasco.com/sociedad/201502/19/inmigrantes-invisibles-estadisticas-20150219002528.html

  • Los registros oficiales dejan de incluirlos al lograr la nacionalidad

  • Ikuspegi hace una fotografía más «real» del fenómeno migratorio en Euskadi y eleva de 141.316 a 181.717 las personas de origen extranjero

(gehiago…)

How Often People in Various Countries Shower

Ikerbasqueko ikertzaileek 20 milioi inguruko fondoak erakartzea lortu zuten 2014an

https://www.irekia.euskadi.net/eu/news/24707-personal-investigador-ikerbasque-lograron-2014-atraer-fondos-por-valor-casi-millones-euros

Video Ikerbasqueko ikertzaileek 20 milioi inguruko fondoak erakartzea lortu zuten 2014an
  • Ikerbasquek  137 ikertzaile senior eta 44 ikertzaile gazte ekarri ditu Euskadira 31 herrialde baino gehiagotik. Hauek guztiak nazioarteko esperientzia bildu ondoren Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lanean dihardute
  • 2007. urtetik Ikerbasqueko ikertzaileek 80 milio euro inguru ekarri dute Euskadira eta 415 lanpostu sortzea ahalbideratu dute
  • IKERBASQUEko ikertzaileek kanpoko finantzaketa duten 305 proiektutan parte hartzen dute, eta horietako hamarrek zientzia-bikaintasuna sustatzen duen ERC erakunde europarraren laguntzak lortu dituzte
  • 2014an lortutako emaitzen haritik, IKERBASQUE munduko osoko talentu zientifikoen erakargunetzat kontsolidatu dela esan daiteke 

IKERBASQUEk argi utzi zuen 2014an, 2007an eratu zenez geroztik Zientziarako Euskal Fundazioak ikerketa zientifikoaren alde egindako apustuaren errentagarritasuna: Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko mundu osoan erakarri dituen ikertzaileek ia 20 milioi euroko guztizko balioa duten fondoak lortu dituzte kanpoko finantzaketa duten proiektuetarako. Honela, lehiakortasunaren alorrean lortutako epe luzeko etekinarekin batera, frogatuta geratu da ikerkuntzan inbertitzeak berehalako itzulkinak lor ditzakeela sosetan Euskadirentzat.

Zehazkiago esanda, IKERBASQUEko ikertzaileek lortutako fondoen guztizko zenbatekoa 19.905.298 eurokoa izan da. Kanpoko finantzaketaz baliatu ziren 305 proiekturen artean, hamarrek ERCren bekak lortu zituzten. ERC (European Research Council, Europako Ikerkuntza Kontseilua) dugu kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, zientzia-bikaintasunean oinarritutako proiektuen sustapenari dagokionez. Era berean, Ikerbasqueko ikertzaileek 4 spin-off berri sortu dituzte. Spin-off-ek jakintza eta ikerkuntza enpresa mundura eramatea ahalbideratzen dute, prozesu produktiboetan aplikazioak lortzeko asmoz.

2014ren amaieran, IKERBASQUEk kontratu mugagabea sinatua zuen 137 ikertzailerekin, eta hauen guztien artean, 848 artikulu kaleratu zituzten indexatutako argitalpenetan, hots, nazioarteko kualifikazio maila handiko hedabideetan. Batez beste, Zientziarako Euskal Fundazioak kontratatutako aditu bakoitzak 177.131 euroko fondoak lortu zituen iaz ikerketa zientifikorako beketatik edo bestelako laguntzetatik.

IKERBASQUEk Euskadin ikerketa-lanak egiteko erakarri dituen pertsonak 31 herrialdetakoak dira, gehienak zientzia esperimentalen eta matematikaren alorrekoak (%48). %19 gizarte zientzietako edo humanitateetako adituak dira, %8 teknologia alorrekoak eta %7 medikuntza eta bizitza zientzien alorrekoak. Jatorriari dagokionez, gehienak espainiarrak dira (90), baina badira italiarrak (15), alemaniarrak (13), britainiarrak (7), EEBBetakoak (7), errusiarrak (6), kanadiarrak (5) ukrainiarrak (4) eta Europa, Amerika eta Asiako beste 23 herrialdetakoak ere. Gizonak dira nagusiki (%80), 45 urte inguruko batez besteko adinarekin.

Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorriak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.

Nabarmentzeko moduko lanak

Azken urtean IKERBASQUEko ikertzaileek garatutako lan eta argitalpenen artean, honako hauek nabarmen daitezke:

  • Unibertsoaren mugaldean, izarren leherketa batek zulo beltzen sorrerari buruzko aztarnak ematen dizkigu, Duela 11. 000 urte gertatutako leherketa baten ondorioz lortutako datuek zulo beltzen sorreraren azalpena ahalbieratu dute. Javier Gorosabelek, Astrofisikaria eta UPV/EHU-ko (IAA/CSIC) Zientzia Planetarioen taldearen arduradunetako bat, Nature aldizkarian argitaratutako lan honetan hartu zuen parte.
  • Irudi plataforma berri bat garatu du minbiziaren aurka nahi erara burrukatzeko. CSIC – UPV/EHU Biofisikarako Unitatean ari den Banafshe Larijanik,  irudi plataforma bat garatu du arrisku handiko gaixo onkologikoak hobeto identifikatu eta terapia espezifikoak diseinatzeko aukera emango duena. Ikerketa hau Erresuma Batuko eta Frantziako ikertzaileekin batera eraman zuen aurrera.
  • Neardentalen desagerpenaren kronologia. Errusiatik Espainiara arteko 40 aztarnategi arkeologikoko materialen zehaztasun handiko datazioak ezagutzera eman dute, neandertalak orain dela 40.000 urte inguru desagertu zirela Europatik. Baina gizaki modernoengandik berehalako ordezkatze bat burutu beharrean, prozesuak mosaiko biologiko eta kultural bat du oinarrian, hainbat mila urte iraun zuenak. UPV/EHUko Historiaurrea taldeko kidea den Maria Jose Iriarte nazioarteko ikerlari taldeko kidea da  eta ikerketaren emaitzak  The timing and spatiotemporal patterning of Neanderthal disappearance’ Nature aldizkarian argitaratu ziren.

Helburuko zentroa

Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 104 ikertzaile unibertsitateetan (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea) lan egiten hasi dira. Gainerako 77k ikerketa zentroetan lanean dihardute, unibertsitate munduari lotutako BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko bikaintasunezko bederatzi ikerketa-zentroak tarteko direla.

Hauxe da gaur egun indarrean dauden BERCen zerrenda osoa:

  • Achucarro – Basque Center for Neuroscience (Zamudio)
  • Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Zamudio)
  • Polymat – Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia)
  • DIPC – Donostia International Physics Center (Donostia)
  • Materials Physics Center (Donostia)
  • Bizkaiko Biofisika Fundazioa (Leioa)
  • BC3 – Basque Centre of Climate Change (Bilbo)
  • BCAM – Basque Center for Applied Mathematics (Bilbo)
  • BCBL – Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia)

IKERBASQUEk kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten bederatzi bikaintasunezko zentro eta hiru unibertsitate (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon) horiei Ikerketa Korporatiboko Zentroak (IKZ) gaineratu behar zaizkie: Biomagune (biomaterialeak), Microgune (mikroteknologia), Biogune (biozientziak) eta Nanogune (nanozientzia), bai eta osasungintza alorreko Biodonostia eta Biocruces ikerketa zentroak, CEIT-IK4 ikerketa teknikoetarako zentroa, -Tecnalia barne daudenikerketa-zentroak, Biof fundazioa (Osasun Sailaren menpekoa) eta Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa). Guztira, Euskadiko 23 unibertsitate eta ikerketa zentro profitatzen dira nazioarteko ikertzaileen erakarpenaz.

2014an lortutako emaitza hauen haritik, segurtasun osoz esan daiteke IKERBASQUE munduko osoko talentu zientifikoen erakargunetzat kontsolidatu dela. Fundazioaren Ebaluazio Batzordea Euskal Zientzia Sistematik kanpo dago, eta 31 herrialdetako 181 ikertzailek osatzen dute, ospe handiko zazpi katedradun eta ikertzaileren koordinaziopean. Eta Fundazioaren ScienceCareers web atariak zientziarekin zerikusia duten Euskadiko 65 erakunde baino gehiagoren enplegu eskaintzak biltzen ditu.

IKERBASQUEri buruz

IKERBASQUE, Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimen baten emaitza da, duela zenbait urtez geroztik autonomia erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek zientzia-ikerketaren alde egindako apustua sendotzea helburu duena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Planean jasota dagoen moduan. Euskadi I+G+b alorreko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin honetan, talentua erakartzea da Ikerbasqueren jardunaren oinarrizko ardatza.

‘Ongi etorri!’ bideoa plazaratu du Udalak

http://txintxarri.eus/albisteak/ongi-etorri-bideoa-aurkeztu-du-udalak-12030/

Lasarte-Oriako Udalak 300 herritar eta elkarte biltzen dituen lana sareratu du. Manuel Lekuonan egin zen bideoaren aurkezpen ekitaldia atzo iluntzean eta bertan izan ziren bost minutuko luzera duen grabazioko protagonistetako asko, kultura anitzekoak, Pablo Barrio alkatearekin batera. Bideoa ikusteaz gain, izan zen dantza eta oroigarrientzat tarterik ere. Udalak sareratutako bideoa ikusi nahi duenak txintxarri.eus atarian du aukera, edota udalaren beraren webgunean bertan ere bai.

Txintxarri 2015/02/21 12:35

Bost minutuko bideoa Eztiphotoko kideek grabatu dute, Makulu Kenek musika egin du, kantaren letra Earra! bertso eskolak eta Kukukak dantza pausoak jarri dizkio koreografiari.

Atzo, musika horren erritmora egin zuten dantzan herriaren parte diren hainbat kulturetako kideek, oholtzan, denek elkarrekin. Kolore eta kultura nahasketa dotorea izan zen eta ikusleek txalo-zaparrada luze batekin eskertu zuten dantzarien lana.

Ondoren, grabaketan parte-hartu duten talde guztiei argazki moduko oroigarri bat eman zien Pablo Barrio alkateak eta denek batera ‘herri-argazkia’ atera zuten Manuel Lekuonako auditorioko oholtzaren gainean. Eguna amaitzeko afari-merienda egin zuten kultur-etxeko kafetegian.

Bideoa ikusgai dago Udalaren http://albisteak.lasarte-oria.eus/ atarian edota orrialde honen azpikaldean.

Aniztasuna lantzen
Udalak emandako datuen arabera, Lasarte-Oria da Gipuzkoako herririk anitzena, bertako herritarren %44a Euskal Herritik kanpo jaiotakoa da.

Bideoko protagonistak lasarteoriatarrak dira, askotarikoak: “Herri anitza eta bizia gara, urte osoan zehar herriko plaza betetzen duten ekitaldi ugari antolatzen dituzten ia 100 elkarte edo taldek osa-tzen dute gure udalerria eta munduko txoko guztietako kulturak biltzen gara Gipuzkoako alde honetan”, adierazi du Udalak.

“Azken urteotan elkar ezagutzan, elkarren errealitatearen aitortzan eta elkarbizitzaren inguruan aritu gara lanean”, dio Udalaren oharrak. Pablo Barrio alkateak ere hartu zuen hitza Manuel Lekuonara bertaratu ziren lagunei ongi-etorria emateko eta bideoan “aktiboki” partu izana eskertzeko: “Hauek dira azken urte hauetan ikasi ditugun bi hitz garrantzitsuenak, ‘ongi etorri’. Askotan hitz gutxirekin gauza asko eman ohi dugu aditzera. Hitzek intrintsekoa duten esanahia emozioekin nahasten baita askotan. Beraz, ongi etorri guztioi, lasarteoriatarrak. Hona, aretora etorri zaretenoi, eta baita neure moduan herri eder honetara iritsi garenoi ere. Bizitzak alde batera edo bestera gidatzen gaitu bizi garen heinean eta gure txikitasunean guztiok Lasarte-Oriako pusketatxo bat gara une honetan. Era guztietako forma, pentsaera, afizio, usain eta koloreak ditugun piezak gara. Orain, munduari nolakoak garen erakutsi nahi diogu lan honen bitartez”, adierazi zuen Pablo Barrio alkateak bideoaren aurkezpen ekitaldian.