Sarearen korapiloak

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20150218/sarearen-korapiloak

Bi bizitza izatera igaro gara: lurtarra bata, digitala bestea. Hala ere, ahaztu egiten zaigu identitate digitala fisikoa beste zaindu behar dugula, eta, ondorioz, bizi dugun aro digitalaren aurretik planteatzen ez genituen arazoak ari zaizkigu agertzen. Sarean izan ditzakegun arriskuei buruz hitz egin digute alor hau gertutik ezagutzen duten profesionalek.

Internet_apertura

Sarearen korapiloak.

Internet eta sare sozialek gure bizimodua aldatu egin dutela begi bistakoa da. Goizean jaiki eta Whatsapp-i edo Facebook-eko profilari begirada bat ematea gosaria egitearen pareko bilakatu da askorentzat. Dela lanerako, komunikatzeko edo aisiarako, asko gara Internet egunero darabilgunak. Zalantzarik gabe, ugariak dira Internetek eskaintzen dizkigun aukerak, baina mehatxuak ere bai. Sarearen arriskuei buruz hitz egitean, are gehiago larritzen gara adin txikikoak tartean badaude. Datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hamar gurasotatik zortzi seme-alaben Interneten erabilerarekin oso edo nahiko arduratuta daude, eta kezka berdintsua dute irakaskuntzan ari diren profesionalek ere.

Adin txikikoak estu lotuta daude sarera; horrekin jaio dira eta horrekin hazten eta hezten ari dira. Onerako eta txarrerako, natibo digitalak dira gaur egungo gaztetxoak, eta horietako asko konektatuta daude uneoro. Erraz maneiatzen dute Internet, eta gero eta sarbide errazagoak eta ugariagoak dauzkate bertara. Bere garaian «kontrolatuta izateko» gurasoek oparitzen zizkieten mobiltzarrak historia dira, eta mugikor azkarrak darabiltzate orain esku artean. Whatsappen bidez partekatzen dituzte mezu, argazki eta bideoak; baina, aplikazio horrez gain, beste asko ere trebetasun handiz darabiltzate: Facebook, Instagram, Snapchat, Twenty, eta abar. Hitz egiten ez ezik, beste edozertan xahutzen dute beren hileroko kuota. Eta noski, Internet zenbat eta gehiago erabili, gero eta nabarmenagoak dira mundura irekitako leiho honen bi ertzak: aukerak eta arriskuak.

(gehiago…)

#BilioiBatBesarkada indarkeria matxistaren aurka

http://www.naiz.eus/es/blogs/berriola/posts/bilioibatbesarkada-indarkeria-matxistaren-aurka

Hernaniko Institutuko batxilerreko lehen mailako ikasleek sortutako taldea da ‘Liletak’ eta Euskal Herrira ekarri du mundu mailan ‘V day’ izenez edo ‘One billion rising’ izenburupean garatu den ekimena. ‘San Valentin’ egunez 2012an abiatutako ekimena da mundu mailakoa eta aurten ere izugarrizko sona izan du, mundu osoan parekidetasunaren alde egindako ekimenekin (hemen ikusgai aurtengo ekimena). Dinamika honen sustatzaileek nabarmendu dute 7 bilioi (ingelesez bilioia, gure mila milioien pare) biztanle direla munduan, hiru emakumetik bat bortxatu edo kolpatuko dutela bere bizitzan, beraz hortik ‘one billion rising’ mundu mailan eta ‘bilioi bat besarkada’ Hernanikoen ekimenean.

Postontzira igorritako oharrean diote «besarkaden argazki bilketa masibo eta herrikoiari» ekin diotela, «tratu txarrak jasaten dituen emakume bakoitzarentzat argazki bat lortzea helburu». Sarean aritu dira argazkiak jasotzen, Twitter, Instagram eta Facebook bidez #BilioiBatBesarkada traolarekin eta baita epostaz ere liletakhernani@gmail.com-en bidez.

‘V day’ delakoarekin bat eginez amaitu behar zuten ekimena, baina arrakastak eraginda edo sarean besarkadak jasotzen jarraitzen dute HEMEN AZKENAK

«Suizidioa ez da erabaki libre bat, askok hala uste arren»

http://www.berria.eus/paperekoa/1845/032/001/2015-02-18/suizidioa_ez_da_erabaki_libre_bat_askok_hala_uste_arren.htm

Bere buruaz beste egiten dutenen senide eta lagunen inguruan estigma handia dela uste du Borrasek, eta horrek zaildu egiten duela dolu prozesua: «Epaitua sentitzen zara».
«Suizidioaz gutxi hitz egiten da, eta askotan gaizki eta ezjakintasunez». Cecilia Borras (Bartzelona, 1966) argi mintzatu da urteetan suizidioaren inguruan izandako tabuen inguruan. Bere buruaz beste egin dutenen senideei eta lagunei laguntzeko DSAS elkarteko burua da Borras. Ondo ezagutzen du zer den hori, semeak bere buruaz beste egin baitzuen. Bidegin elkarteak gonbidatuta, Donostian izan da bere bizipenak kontatzen.

(gehiago…)

La Directa: bestelako kazetaritza bestelako mundu baten alde

http://www.argia.eus/albistea/la-directa-bestelako-kazetaritza-bestelako-mundu-baten-alde

(Irudia: La Directa).

Ezohiko proiektua da enpresa handiek finantzatzen dituzten medioen sektorean. 2006. urtean sortu zen hedabidea eta zortzi urte geroago hasi da Kataluniako herritar askoren ahotan egoten. Urtarrilean 400.000 bisita izan ditu webgunean. Zuzendaririk gabeko proiektua da La Directa eta kazetariak ere ez dira profesionalki hedabide honi esker bizi.

Astekari moduan hasi bazen ere, gaur egun hamabost egunean behin publikatzen da paperean. Hala ere, egunerokotasuna jorratzen duen hedabidea da interneten.

130.000 bisitari izan zituen webguneak Eguberri aurreko hilabetean eta urtarrilean, 400.000ra arte hazi da kopuru hori.

Bisitari kopuruaren gorakada nabarmena Ciutat Morta dokumentalaren oihartzunaren ondorioa da. Dokumentalak hitz egiten duen 4F kasuaren inguruko informazio asko jorratu du La Directak. Aurretik egindako lanaren emaitzak orain ari da jasotzen audientzietan .

2010ean Illacrua aldizkariarekin bat egin zuen eta elkarte bat da momentu honetan. 150 kolaboratzaile ditu eta 9 pertsonak jasotzen dute dirusaria (300 eta 450 euro bitarte hilabetean) beraien jardunagatik. 2.000 harpide inguru ditu eta horiei esker aurrekontuaren %75 inguru osatzen dute.

Gainera, beren printzipioengatik, ez dute onartzen IBEX35eko enpresen publizitaterik.

“Gu, jatorri anitz, herri bat” dokumentalaren trailerra

“Los titos en el colegio”