Alde handia zientzialarien eta herritarren artean, zientzia-gaiei buruzko iritzietan

http://aldizkaria.elhuyar.org/albisteak/alde-handia-zientzialarien-eta-herritarren-artean-/

alde-handia-zientzialarien-eta-herritarren-artean-

Ikasle-talde bat, Argonne Laborategiak ezagutzen.Arg. Argonne Laborategia CC-BY 2.0

Zientzialariek eta herritarrek eta zientzia-gaiei buruz duten iritziak ez datoz bat, Estatu Batuetan egindako inkesta baten arabera. Pew Ikerketa Zentroak egin du ikerketa, AAAS zientzia-elkartearekin batera, eta agerian utzi dute alde handia dagoela batzuen eta besteen ikuspuntuen artean.

Hamahiru gairi buruz galdetu diete, eta aldea bereziki handia da genetikoki eraldatutako elikagaiak jatearen inguruan: galdetutako zientzialarien % 88k uste du elikagai transgenikoak jatea segurua dela, eta, aldiz, herritarren % 37k baino ez du uste gauza bera.

Alde nabarmena dago baita ikerketetan animaliak erabiltzeaz edo pestizidekin hazitako elikagaien segurtasunaz duten iritzietan: lehenengoaren kasuan, zientzialarien % 89 eta herritarren % 47 dira aldekoak; eta pestiziden auzian, zientzialarien % 68k uste du janari hori segurua dela, baina herritarren artean % 28 soilik datoz bat haiekin.

Klima-aldaketan gizakiok dugun ardurak ere banatzen ditu batzuk eta besteak: zientzialarien % 87k uste du batez ere gure jardueraren ondorio dela, baina herritarren erdia ez dago ados horrekin.

Dena dela, aldea ez da beti norabide berekoa; batzuetan, herritarrek zientzialariek baino babes handiagoa eman diote ideia bati. Hori gertatu da, esaterako, itsasoan petrolio-zundaketak egiteari buruz duten iritziarekin (herritarrak % 20ko diferentziarekin dira zientzialariak baino aldekoagoak) eta astronautak espazio-egitasmoen etorkizunerakoak ezinbestekoak ote diren esatean (%12ko aldearekin).

Hala eta guztiz ere, denek uste dute zientzian eta teknologian inbertitzea onuragarria dela herrialdearen aurrerapenerako eta gizarterako, nahiz eta aurreko galdeketan (2009an) baino ezkorragoak azaldu diren.

Neskek gizenago ikusten dute beren burua mutilek baino

 

UPV/EHUn egindako ikerketa baten arabera, alderdi erabakigarriak dira sexua eta adina gure pisuaz dugun pertzepzioaren distortsioan
Den baino gizenago ikusi ohi du bere burua nerabe eta gazte askok. Den baino gizenago ikusi ohi du bere burua nerabe eta gazte askok. / UPV/EHU

Lorea Kortabarria (Arrasate, 1984) psikologoak elikadura-asaldurei buruz egin duen ikerlanak erakusten duenez, ispiluaren aurrean, desberdin ikusten dute bere burua nerabe batek eta gazte batek, neska batek eta mutiko batek. Den baino gizenagoa sentitzen da jende asko, emakumezkoak batez ere. Izan ere, beren pisuaren pertzepzio errealagoa dute mutilek neskek baino.

EHU/UPVk zabaldu duen prentsa oharrak dioenez, neskak hobeto elikatzen dira mutilak, baina pertzepzio okerragoa dute beren pisuaz, gizenago ikusten dute beren burua. Hala ere, geroz eta alde txikiagoa izango da aurrerantzean mutilen eta nesken artean, geroz eta mutil gehiagok jasango baitituzte elikadura-asaldurak, norberaren irudiaren inguruko presioa gero eta handiagoa baita.

Zehaztu gabekoen atzetik, anorexia eta bulimia dira elikadurarekin lotutako asaldura ezagunenak eta ohikoenak. Horiek ikertzen jardun da Kortabarria, hain juxtu ere, ‘Variables asociadas a los trastornos de conducta alimentaria’ tesirako, eta hau azpimarratzen du ondorio nagusi gisara: “Neskek, oro har, mutilek baino gutxiago pisatzen dute, baina diren baino gizenago ikusten dutenez beren burua, gutxiago pisatu nahi lukete; elikadura-ohiturak, berriz, mutilek baino osasuntsuagoak dituzte”. Bestalde, dieta gehiago egiten dute neskek, eta ez dira mutilak bezain gustura sentitzen beren gorputzarekiko, ikertzaileak adierazi duenez.

Mutilek, berriz, “diren baino garaiago izan nahi lukete, eta gorputz-masaren indize (GMI) handiagoa eduki. Autoestimua, bestalde, neskek baino handiagoa daukate”, gaineratu du Kortabarriak. Zoriontasun-mailari dagokionez, berriz, ez dago alderik sexuen artean, ikerketa horren arabera. Depresioa, bestalde, da aldagai prediktibo gisara erabili ikerketa horretan.

(gehiago…)

Maitasun erromantikoaren mitoak

http://www.argia.eus/blogak/onintza-irureta/2015/02/13/maitasun-erromantikoaren-mitoak/

Argazkia: bitakora.arrosasarea.org

Bikotekiderik gabe ez zara inor; jeloskortasuna maitasunaren adierazle bikaina da; bikoteko maitasuna bermatzeko dena eman behar da… Mezu sinesgaitzak dirudite, baina egunerokoan horien zantzuak atzematea erraza da.

Otsailaren 14 San Valentin eguna da, munduko bazter ugaritan bikote maiteminduek elkarri maitasuna adierazteko egun komertzial paregabea. Ondorengo esaldietan ez dituzu opariak egiteko gomendioak aurkituko, maitasun erromantikoaren mitoak baizik. Norbaitek esan dezake mito horiek gaindituta ditugula oro har. Alabaina, denbora tarte txikian Nafarroan eta Espainiako Estatuan gazteen artean inkesta egin dute eta emaitzek erakutsi dute mito horiek bizi-bizirik daudela.

(gehiago…)