Saturrarango kartzelan egon ziren emakumeen zerrenda publikatu du Euskal Memoria Fundazioak

http://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20150209/saturrarango-kartzelan-espetxeratuta-egon-ziren-emakumeen-zerrenda-egin-du-publiko-euskal-memoria-fundazioak

1.500 izen baino gehiago jasotzen ditu Euskal Memoria Fundazioak Saturrarango emakumeen espetxean egon ziren pertsonen harira publiko egin duen zerrendak.

NAIZ|DONOSTIA|09/02/2015
Saturraran

2008an Saturrarango espetxean hil ziren 177 pertsonen izenekin plaka bat jarri zuten Mutrikun. (Imanol OTEGI/ARGAZKI PRESS)

1938 eta 1945 urteen artean Mutrikuko Saturraran kartzelan espetxeratuta egon ziren pertsonen zerrenda publikatu du Euskal Memoria Fundazioak bere webgunean. Bertan 1.583 izen aurki daitezke.

Herriz-herri eta eskualdez-eskualde eginiko bilduma herritarraren emaitza da argitara eman duten zerrenda.

Aipatu zerrenda argitara eman aurretik, baieztatu daitezkeen 3.273 tortura kasu ere zabaldu zituzten bere webgunean, baita Ezkabako gotorlekuan preso egon eta bertan bizia galdu zuten pertsonen zerrenda ere –69 gutxienez–.

‘Arbel beltza’ erakusketa

http://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20150131/francok-ikasle-eta-irakasleak-baliatu-zituen-totalitarismoa-sustraitzeko

Doktrinamendu eta izuaren bidez, frankismoak Erlijioa eta Aberria (espainiarra) oinarri zituen hezkuntza eredua txertatu zuen. Euskal Herrian jazarpena are handiagoa izan zen: lurraldetasunarekin eta euskararekin zerikusia zuen guztia desagerrarazi beharra zegoen. Donostian, «Arbel beltza» erakusketak hori guztia jaso du.

Oihane Larretxea de la Granja|GAUR8
Pd12_arbelxx

Arbelak beltzez tindatu zirenekoa

Euskal eskolaren eraldaketan, agintariak gehiago kezkatu ziren irakasleak eta ikasleak «garbitzeaz» eta doktrinatzeaz, hezkuntza sistema bat eraikitzeaz baino.

Emakumeen egoerak atzerapauso handia izan zuen. ‘Etxea’ irakasgaian, etxeko ekonomia, sukaldaritza eta josten erakusten zitzaien. Ezkontza eta amatasuna, bere betebeharrak.

Gipuzkoako gobernadoreak hala esan zien irakasleei: «Zuen izenak ezabatuko ditugu eta mapetan Euskadi izeneko amarrua adierazten duenik badago, atzerriratu egingo dugu»

Egunero, 17:00etan, eskola eteten zen, Arrosario Santua errezatzeko. Ricardo Ugartek dioenez, ‘Cara al sol’ kantatzera behartzen zituzten, bandera nazia igotzen zuten bitartean

Elbira Zipitriak bere etxean ematen zituen eskola klandestinoak. Poliziak atea jotzen zuenean, ikasleak ohe azpian ezkutatzen zituen. Lekuz maiz aldatzen zuten, agenteak despistatzeko

«Gose handia zegoen –dio Ugartek–. Oroitzen naiz mutiko batek jan berri zuen sagarraren zuztarra lurrera bota eta, lasterka, beste batek lurretik jaso zuela, zuztarra jateko».

Nazio Batuek, 1948. urteko abenduan, hezkuntza funtsezko askatasuntzat jo zuten, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean. «Hezkuntzaren helburua giza nortasuna guztiz garatzea izango da eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea; herrialde, arraza eta erlijio guztien arteko elkar-ulertze, jasankortasun eta adiskidetasunaren alde egingo du», zioen onartutako testuak.

Adierazpen hau onartu zenerako, urteak ziren Estatu espainiarrean izu, errepresio eta doktrinamenduaren bidez, frankismoak bere hezkuntza sistema propioa indarrean jarri zuela. «La letra con sangre entra» [Letra odolez sartzen da] printzipioari jarraituz, besteak beste, sistemak bitan banatzen zituen neskak eta mutilak, onak batetik, eta gaiztoak bestetik, eta, hala, ikasle gaiztoei maiz zigor fisikoak ezartzen zizkien.

(gehiago…)

Kulturgintza berpizteko pilulak

http://www.berria.eus/paperekoa/1753/032/001/2015-02-10/kulturgintza_berpizteko_pilulak.htm

Hirurehun sortzaile, kudeatzaile, kazetari eta hartzaileren ekarpenak oinarri hartuta, Euskal Herriko kulturgintza bultzatzeko 31 proposamen zehatz egin ditu Guk gEUre Kulturaz plataformak
Guk gEUre Kulturaz plataformako elkarteetako kideek aurkeztu zituzten neurriak, atzo, Bilbon.
Guk gEUre Kulturaz plataformako elkarteetako kideek aurkeztu zituzten neurriak, atzo, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

2015-02-10 / Iñigo Astiz

«Nahi dugu parte hartu kultur politikan, bai eta kulturarako estrategikoa zer den erabakitzen den foroetan ere. Eta nahi ditugu foro zabalak, guztiok parte har dezagun». Kulturgintza arriskuan igarri, eta kulturgintza osoari ireki zion atea iaz Guk gEUre Kulturaz plataformak. Kultur esparru osoa kontuan hartzen zuten bi saio antolatu zituzten Durangoko San Agustin gunean (Bizkaia), eta hirurehun pertsona baino gehiagoren ekarpenak bildu. Berdin sortzaile, programatzaile, kudeatzaile, hartzaile, kazetari ala profesional izan. Ekarpen haiek guztiak jaso, antolatu, xehe-xehe egin, eta 31 neurri proposatzen dituen dokumentu bat kaleratu dute: Premiazko neurrien egitasmoa. 31 pilula: hedabideetan euskal kultur ekoizpenentzako kuotak ezartzea, BEZari aurre egiteko hobariak ezartzea, herriz herri kultur bilguneak sortzea… Gizarte osoari egin diote kulturgintzaren norakoan eztabaidatzeko gonbita, baina aipamen zehatza ere egin dute. Kulturaren Euskal Kontseiluari helaraziko diote testua, zeina etzi bilduko den.

(gehiago…)