Zine_Plaza. Deialdi jarraia

http://www.tabakalera.eu/proiektuak/zine-plaza-deialdi-jarraia/?utm_source=Tabakalera+EU&utm_campaign=34aad593bc-Tabakalera_Buletina_2015_01_27&utm_medium=email&utm_term=0_6b67be8129-34aad593bc-180701405

Zer: Zine_Plaza, gai sozialak lantzen dituzten ikus-entzunezkoak programatzeko planteatzen den lekua da. Tabakaleran komunitatearen garapena indartzen duten proposamenak kontutan hartzea beharrezkoa ikusten dugu eta horretarako interes soziokulturalak azpimarratzen dituzten filmak aukeratuko dira. Horretarako, bi hilabetetik behin ospatuko den programa bat eratu dugu, non material mota hauek ikusiko dira.

Nork: Edozein egile, banakakoa edo talde, ikus-entzunezko ekoizpen bat aurkeztu nahi duenak. Lanak proposatutako gaiaren barruan kokatu beharko da.

Nola: Zure proposamena aurkeztu formulario honetan zure edo ordezkatzen duzuen kolektiboaren eta proposatu nahi duzun lanaren datuak (sinopsia, fitxa teknikoa, jasotako kritikak, proiekzio saioak…) azalduz.

Noiz: Zine_Plaza bi hilabetetik behin ospatzen da eta deialdia jarraia da. Zure proposamena urtean zehar edozein momentutan bidali dezakezu eta jasotzen dugunetik bi hilabetera zurekin harremanetan jarriko gara. Egileekin batera, Tabakaleratik proiekzio data jarriko dugu.

Aukeraketa: Batzordea bi hilabetero bilduko da aurkeztu diren proposamenen artean aukeraketa egiteko. Tabakalerako hezkuntza eta ikus-entzunezko arloetako pertsonek osatuko dute batzorde hau. Euskal Herri mailan egindako ekoizpenek lehentasuna izango dute.

Diru­poltsa: Tabakalerak 200 euroko diru­poltsa bat eskainiko du eragile, talde, elkarte edo egile bakoitzarentzat. Diru hau proiekzio­ eskubide gisa.

Ardurak: Aukeratu den proiektu­ arduradunak bere/haien proposamenarekin erlazionatuta dagoen pertsona edo talde bat gonbidatzera konprometitzen da. Gonbidatu hau/hauek, egilearekin batera, pelikula ikuskatu ondoren ospatuko den solasaldian parte hartzeko ardura dute.

Tabakalerak saioaren zabalkuntza egingo du ohizko kanalen bidez.

Proposamena bidali

Leave a Comment

*