Circuito: Maidan

http://www.tabakalera.eu/programa/circuito-maidan/?utm_source=Tabakalera+EU&utm_campaign=34aad593bc-Tabakalera_Buletina_2015_01_27&utm_medium=email&utm_term=0_6b67be8129-34aad593bc-180701405

Zer gertatu zen Kiev-eko plaza nagusian, Maidan (Independentzia) enparantzan 2013ko eta 2014ko negu hotzetan? Zer gertatu zen Ukrainan urtearen amaiera eta hasiera egun haietan? Zer dugu gogoan ziklo aldaketaz, iraultza baten hasieraz, sarraski bati buruz, garai baten amaieraz mintzo ziren albiste nahasiez? Zergatik aipatu zen ekialdeko 15M zela? Nork idatzi zuen orduan eta nork dihardu gaur egun orduko hartaz, historia idazten? Zein da zine dokumentalaren zeregina, irudi eta soinuak artxibatzearen funtzioa, historia eta memoria eraikitzeko unean?

Sergei Loznitsa zuzendari bieloerrusiarrak Maidan plazan ipini zuen bere kamara eta ingurua behatzeari ekin zion: abestiak, ereserkiak, begiradak, itxaroteak, jendetza, gau gogorrak, oihuak, aldarriak… Zine dokumentala espazio eta garai baten erregistro gisa. Eta tentsioak gora egiten duenean, plaza husten hasiko dira eta liskarrak gerra taktikak erabiliz. Kamara ere bertan da pakean manifestazioa egiten ari den milioi erdi pertsonei buruzko dokumentala, hondamendiaren dokumentala bihurtzeko. Zeren hemen hildakoak eta bizi direnak hilak eta biziak dira. Eta guduaren ondoren, amaiera. Eta amaieraren ondotik, galderak, harridura, nahasmena: Zer gertatzen ari da gaur egun Ukrainan? Nor gogoratzen da gaur Ukrainaz?
Iratxe Fresneda Delgado irakasle, ikertzaile eta kazetariak proiekzioa hasi aurretik hitzaurrea egingo du. Bertan, hemen plazaratuta galderak zinema, historia, iraultza, Sergei Loznitsa, Maidan eta Ukrainiaren inguruko beste batzuekin osatuko di

MAIDAN, Sergei Loznitsa, 2014, Herbehereak-Ukraina . 130′. JBA (castellano)

Maidan

Zuzendaria: Sergei Loznitsa

Gidoia: Sergei Loznitsa

Ekoizpena: Sergei Loznitsa

Argazkia: Serhiy Stefan Stetsenko, Sergei Loznitsa, Mykhailo Yelchev

Soinua: Vladimir Golovnitski

Muntaia: Danielius Kokanauskis, Sergei Loznitsa

Leave a Comment

*