Zakila eta alua ez dira tabuak Suediako haurren sexu heziketan

http://www.argia.eus/albistea/zakila-eta-alua-ez-dira-tabuak-suediako-haurren-sexu-heziketan

Gure gorputza hobeto ezagutzeko, 3 eta 6 urte arteko umeei zuzendutako saioa du Suediako telebista publikoak. Kapituluetako bat sexu-organoei eskaini diete eta marrazki bizidunetako alu eta zakilekin bideo dibertigarria egin dute umeentzat, sarean arrakastatsu zabaldu dena.

“Hemen dator zakila, azkar asko”, “bagina aparta da”, “zakila eta bagina, ze bikote ederra” gisako esaldiek osatzen dute bideoaren kantua.

Gurasoren bati gaizki iruditu zaion arren, eta genero estereotipoak indartzea kritikatu badiote ere (hala nola aluaren betile luzeengatik) oro har harrera ona izan du bideoak, sexu-organoez umeei modu naturalean hitz egiten diela iritzita.

11 urteetatik lantzen dute ikastetxeetan

Marrazki bizidunek Interneten sortutako ikusminetik harago, sexu heziketak leku garrantzitsua du gizarte suediarrean. Ikastetxeetan derrigorrezko ikasgaia da 1956. urtetik, 11 urterekin (lehenago ez bada) hasten dira lantzen eskolan eta institutura arte ematen dute. Sexu heziketa hainbat ikasgaitan dute txertatuta, ez soilik biologiari edo osasunari lotuta.

Gurean aldiz, sexu heziketa oso mugatua da ikastetxeetan, Eskoletan ilunpean dagoen ikasgaia erreportajean ikusi genuenez.

Ordu kopurua mugatua da, legez ez da bultzatzen, eta edukiak gaixotasunen eta tratu txarren prebentzioan oinarritzen dira. “Ondorioz, sexuaren inguruko mezu ezkorra helarazten zaie haur eta gazteei: arriskutua dela, kontuz ibiltzeko…”, kexu da Olatz Berastegi sexologoa.

Circuito: Maidan

http://www.tabakalera.eu/programa/circuito-maidan/?utm_source=Tabakalera+EU&utm_campaign=34aad593bc-Tabakalera_Buletina_2015_01_27&utm_medium=email&utm_term=0_6b67be8129-34aad593bc-180701405

Zer gertatu zen Kiev-eko plaza nagusian, Maidan (Independentzia) enparantzan 2013ko eta 2014ko negu hotzetan? Zer gertatu zen Ukrainan urtearen amaiera eta hasiera egun haietan? Zer dugu gogoan ziklo aldaketaz, iraultza baten hasieraz, sarraski bati buruz, garai baten amaieraz mintzo ziren albiste nahasiez? Zergatik aipatu zen ekialdeko 15M zela? Nork idatzi zuen orduan eta nork dihardu gaur egun orduko hartaz, historia idazten? Zein da zine dokumentalaren zeregina, irudi eta soinuak artxibatzearen funtzioa, historia eta memoria eraikitzeko unean?

Sergei Loznitsa zuzendari bieloerrusiarrak Maidan plazan ipini zuen bere kamara eta ingurua behatzeari ekin zion: abestiak, ereserkiak, begiradak, itxaroteak, jendetza, gau gogorrak, oihuak, aldarriak… Zine dokumentala espazio eta garai baten erregistro gisa. Eta tentsioak gora egiten duenean, plaza husten hasiko dira eta liskarrak gerra taktikak erabiliz. Kamara ere bertan da pakean manifestazioa egiten ari den milioi erdi pertsonei buruzko dokumentala, hondamendiaren dokumentala bihurtzeko. Zeren hemen hildakoak eta bizi direnak hilak eta biziak dira. Eta guduaren ondoren, amaiera. Eta amaieraren ondotik, galderak, harridura, nahasmena: Zer gertatzen ari da gaur egun Ukrainan? Nor gogoratzen da gaur Ukrainaz?
Iratxe Fresneda Delgado irakasle, ikertzaile eta kazetariak proiekzioa hasi aurretik hitzaurrea egingo du. Bertan, hemen plazaratuta galderak zinema, historia, iraultza, Sergei Loznitsa, Maidan eta Ukrainiaren inguruko beste batzuekin osatuko di

MAIDAN, Sergei Loznitsa, 2014, Herbehereak-Ukraina . 130′. JBA (castellano)

Maidan

Zuzendaria: Sergei Loznitsa

Gidoia: Sergei Loznitsa

Ekoizpena: Sergei Loznitsa

Argazkia: Serhiy Stefan Stetsenko, Sergei Loznitsa, Mykhailo Yelchev

Soinua: Vladimir Golovnitski

Muntaia: Danielius Kokanauskis, Sergei Loznitsa

Zine_Plaza. Deialdi jarraia

http://www.tabakalera.eu/proiektuak/zine-plaza-deialdi-jarraia/?utm_source=Tabakalera+EU&utm_campaign=34aad593bc-Tabakalera_Buletina_2015_01_27&utm_medium=email&utm_term=0_6b67be8129-34aad593bc-180701405

Zer: Zine_Plaza, gai sozialak lantzen dituzten ikus-entzunezkoak programatzeko planteatzen den lekua da. Tabakaleran komunitatearen garapena indartzen duten proposamenak kontutan hartzea beharrezkoa ikusten dugu eta horretarako interes soziokulturalak azpimarratzen dituzten filmak aukeratuko dira. Horretarako, bi hilabetetik behin ospatuko den programa bat eratu dugu, non material mota hauek ikusiko dira.

Nork: Edozein egile, banakakoa edo talde, ikus-entzunezko ekoizpen bat aurkeztu nahi duenak. Lanak proposatutako gaiaren barruan kokatu beharko da.

Nola: Zure proposamena aurkeztu formulario honetan zure edo ordezkatzen duzuen kolektiboaren eta proposatu nahi duzun lanaren datuak (sinopsia, fitxa teknikoa, jasotako kritikak, proiekzio saioak…) azalduz.

Noiz: Zine_Plaza bi hilabetetik behin ospatzen da eta deialdia jarraia da. Zure proposamena urtean zehar edozein momentutan bidali dezakezu eta jasotzen dugunetik bi hilabetera zurekin harremanetan jarriko gara. Egileekin batera, Tabakaleratik proiekzio data jarriko dugu.

Aukeraketa: Batzordea bi hilabetero bilduko da aurkeztu diren proposamenen artean aukeraketa egiteko. Tabakalerako hezkuntza eta ikus-entzunezko arloetako pertsonek osatuko dute batzorde hau. Euskal Herri mailan egindako ekoizpenek lehentasuna izango dute.

Diru­poltsa: Tabakalerak 200 euroko diru­poltsa bat eskainiko du eragile, talde, elkarte edo egile bakoitzarentzat. Diru hau proiekzio­ eskubide gisa.

Ardurak: Aukeratu den proiektu­ arduradunak bere/haien proposamenarekin erlazionatuta dagoen pertsona edo talde bat gonbidatzera konprometitzen da. Gonbidatu hau/hauek, egilearekin batera, pelikula ikuskatu ondoren ospatuko den solasaldian parte hartzeko ardura dute.

Tabakalerak saioaren zabalkuntza egingo du ohizko kanalen bidez.

Proposamena bidali

Historia, festa eta emakumea

http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/historia-festa-eta-emakumea

Historia eta festaren arteko loturak nola baldintzatu du emakumeen parte-hartzea festetan? Donostiako Danborradan ala Irungo alardean, aurrerapausoak eman dira, baina emakumeak rol jakin batzuetara ere bideratu dira. Xabier Kerexeta historialariarekin eta Inma Landa Irungo Alarde publikoko jeneralarekin gaia aztertu dute IDEMtitateak saioan.

PlaZ! hautagaitza: “%0,1 berdintasunerako eta %15 mugikortasunerako?”

http://www.argia.eus/albistea/plaz-hautagaitza-berria-donostian-01-berdintasunerako-eta-15-mugikortasunerako

PlaZ! taldeak hautagaitza feminista Donostian aurkeztu zueneko agerraldia. Argazkia: Juan Carlos Ruiz /Argazki Press

PlaZ! hautagaitza feminista sortu berri da Donostian. Udalean zinegotzi kargua edo berdintasun teknikaria jarrita soilik feminismoaren ikuspegiak ezin direla behar bezala garatu argi dute hautagaiek. Udal bizitzan, gizakien bizitza erdigunean jarri behar dela aldarrikatzen dute.

Bestelako elkarteekin elkarlanean

Feminismoaren ikuspegi diferenteekin egin nahi dute bat PlaZ!eko kideek eta gizartean lanean ari diren bestelako elkarteekin ere bai, hala nola, Kaleratzeak Stop, etorkin taldeak, bestelako behartsuak eta dibertsitate funtzionala duten taldeak. Josebe Iturriozen ustez, taldeok lehentasunak aldatzeaz ari dira hizketan, eta pertsonak erdigunean jartzeaz: “Guk urte asko daramatzagu hori esaten. Uste dugu talde horiek ideia feminista asko hartu dituztela nahiz eta ez diren hala balira bezala ageri”.

(gehiago…)

Jatorrizko hizkuntzen III.kongresuaz

http://www.argia.eus/blogak/olatz-sanchez/2015/01/23/jatorrizko-hizkuntzen-iii-kongresuaz/

Mapa pueblos indigenas

Urtarrilean zehar Jatorrizko hizkuntzen III. kongresua ospatu da Santiagon, Txilen. Jarduera ugariz betetako bi egun izan dira, sargoritsu eta biziak. Aurten Euskadi eta Peru izan dira herri gonbidatuak. Bi egunetan, goiz eta arratsaldez, hamaika proiektu eta motxila bete kezka aurkeztu dituzte jatorrizko herrietako hiztunek, hizkuntzalariek eta hizkuntza biziberritze proiektuetan murgildurik dauden eragileek.

Kongresuan lan taldeak antolatu ziren gaiaren arabera. Gaiaz mintzatzeko adituak eta boluntarioak aurkeztu ziren, ondoren, eztabaida mahaiak bideratzeko.

(gehiago…)

Ekonomia sozial eraldatzaileko jarduera bati nola ekin

http://www.argia.eus/albistea/ekonomia-sozial-eraldatzaileko-enpresa-bat-nola-jarri

Emaús Gizarte Fundazioak eta EHNE Bizkaiak “Ideia bati bizia emanez” eskuliburua kaleratu berri dute. Ekonomia solidarioko, ekonomia feministako eta elikadura burujabetzako esperientzia zehatzak ditu oinarri eta lagungarri izango zaie batez ere agroelikadura sektorean proiektu ekonomiko bat martxan jarri nahi dutenei.

Ekonomia solidarioaren eta ekonomia feministaren ikuspegia hasieratik kontuan hartuta, molde kapitalistaz kanpoko jarduera ekonomikoak martxan jartzeko metodologia eskaintzen du eskuliburuak. Aste honetan ari dira aurkezpenak egiten (hitzorduak Emausen webgunean) eta hauetan parte hartzen ari da  Maíra Cavalcanti Rocha, NESOLeko (Ekonomia Solidarioko Sao Paulo Unibertsitateko Taldea, Brasil) kidea eta eskuliburuan esperientziak teoriarekin uztartu dituena.

Jada martxan diren esperientziak oinarri

Besteak beste baserritarrak, bertako produktuak eta bidezko merkataritzakoak zerbitzatzen dituen Bidezko Bidean taberna, barazkien eraldaketa eta ontziratzea egiten duten Laneko kooperatiba eta jantokian bertako produktuak zerbitzatzen dituen Andramendi ikastolaren jarduerak dakartza eskuliburuak. Guztira Euskal Herriko 15 ekimen, Espainiako Estatuko 2 eta Brasilgo 3.

Kontuan hartu beharrekoak, ekonomia eta bizitza

Eskuliburuak urratsez urrats azaltzen digu buruan dugun ideia hori jarduera bihurtzeko egin beharreko bidea, urrats bakoitzean “Sustraitzeko galderak” planteatuz eta “Bertatik bertarako esperientziak” eskainiz adibide. Kudeaketa bideragarri egiteko ohiko aldagaiak ageri dira, esaterako zenbakiek eta orduek bat egiten ote duten. Bada, ordea, ekonomia kapitalistan planteatzen ez den aldagairik ere. Esaterako, bizitzaren iraunkortasuna: bideragarritasun ekonomikoa, soziala eta pertsonala. Edo pertsonak: autokudeaketa eta taldeko lana. Edo erabakiak nola hartu hasieratik planteatzea. Komunitatearekin loturak –bertakoak eta mundukoak– ere azaltzen ditu eta emakume eta “gizonen arteko desberdintasuna, eredu aldaketa” gaia planteatu ere bai.

Eskuliburua lizentzia librepean duzue eskura: Ideia bati bizia emanez.

Anthropology Report

Annual Review of Anthropology and Climate Change

This is a guest review by Sean Seary, a Hartwick College graduate interested in understanding human interactions with biological and social environments, and how anthropology can use that knowledge to mitigate the impacts of globalization and global climate change. Seary wrote this review as part of a January 2015 internship to help curate an issue of Open Anthropology on anthropology and climate change.What climate change articles and book reviews from the AAA/Wiley-Blackwell vault would you like to see ungated? Let us know via

[OROIGARRIA I RECORDATORIO] maTIKo! Mapaketa tailerra I Taller de mapeo

maTIKo!
Mapaketa kolektiboa egiteko tresna digitalen tailerra
maTIKo!
Taller de herramientas digitales para un mapeo colectivo

Eman izana hemen I Apúntate aquí
Uribarri barrutiko auzoetan mapaketa kolektiboa egiteko tailerra urtarrilaren 29an (ostegun honetan) Auzo Factory Irazabal-Matiko-n hasten dela gogoratzen dizugu.

Tailerra 6 saioetan banatuta dago ondorengo datetan: Urtarrilak 29, 30 eta 31 eta Otsailak 5, 6 eta 7.

Urriaren 29ko eta Otsailaren 5eko saioak hitzaldi formatukoak izango dira eta nahi duen guztiak hurbildu daitezke entzutera aldez aurretik izena eman gabe.

AZKEN PLAZAK TAILER OSORAKO
info+ hemen

Izen ematea
–Izen emate-elektronikoa hemen
–Astelehenetik ostiralera 9:00tik 15:00era 944 205 362 telefono zenbakian .
–Astelehenetik ostiralera 9:00tik 15:00era Auzo Factory Irazabal Matikon, Matiko Kalea, 6, Bilbo.

#maTIKomapa

Te recordamos que este jueves 29 de Enero comienza en Auzo Factory Irazabal-Matiko (Bilbao) un taller de mapeo colectivo para elaborar un mapa digital en torno a intereses comunes en los barrios del Distrito de Uribarri.

El taller se desarrollará en 6 sesiones entre los días 29, 30 y 31 de Enero y 5, 6 y 7 de Febrero.

Las sesiones del 29 de Enero y 5 del Febrero, en formato charla, serán abiertas a cualquier persona que quiera acudir, sin necesidad de inscribirse.

¡ÚLTIMAS PLAZAS PARA TODO EL TALLER!
+info aquí

Inscripciones
Inscripción electrónica aquí
–Inscripción telefónica, de lunes a viernes entre las 9:00 y las 15:00. 944 205 362
–Acudiendo de lunes a viernes entre las 9:00 y las 15:00 a Auzo Factory Irazabal-Matiko  Calle Matiko, 6. Bilbao.

#maTIKomapa

Eman izana hemen I Apúntate aquí