Ezagutza eta boterea

http://www.tabakalera.eu/programa/jornada-saber-y-poder-2/?utm_source=Tabakalera+EU&utm_campaign=8a559875cd-Tabakalera_Buletina_2014_01_13&utm_medium=email&utm_term=0_6b67be8129-8a559875cd-180701405

Ezagutza eta botereak harreman estua daukate- Ezagutza kokatzen duten inguruneetan sortzen da, neutralitatea edo objektibitatea bezalako kontzeptuek ingurune horietan interesak, aurrejuzkuak edo ezagutzaren produkzioa zeharkatzen duten elementuak daudela ahanzterazten digute. Ezagutzen jerarkizazioa, teknokratizazioa, ezagutza legitimo eta legitimitaterik gabekoen arteko banaketa, ezagutza akademiko eta herrikoiaren artean gertatzen den bezala, ezagutza eta boterearen arteko harreman hori egituratzen duen eta kontuan eduki beharreko beste elementu bat da. Modernitateak diziplinen hierarkia ezarri du, ahots legitimoak osatutako taldea osatu du (zientzialari, aditu, gizon, zuri) eta legitimitaterik ez dutenekin beste bat (alfabetatu gabeak, txiroak…).

(gehiago…)

Eskoletan ilunpean dagoen ikasgaia

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2444/sexu-heziketa

Gure eskoletan sexu heziketa oso mugatuta dago. Ordu kopurua mugatua da, instituzioen parte-hartzea ere bai eta legeriak ere ez du laguntzen mugak gainditzen, alderantziz. Sexologoek ahal dutena egiten dute, baina garbi dute zer egin nahi duten: haurrak sexuetan hezi.

Oñatiko Txantxiku Ikastolako LHko 4. mailako haurrak sexu heziketa lantzen.

Oñatiko Txantxiku Ikastolako LHko 4. mailako haurrak sexu heziketa lantzen.

Gaixotasunen eta tratu txarren prebentzioan oinarritzen dira edukiak. Ondorioz, sexuaren inguruko mezu ezkorra helarazten zaie haur eta gazteei: arriskutsua dela, kontuz ibiltzeko…

Suedian 7 eta 10 urte bitartean hasten dira sexu eskolak jasotzen eta derrigorrezko zikloak amaitu bitartean eskaintza zabaldu egiten da. Hainbat ikasgaitan txertatuta dute, ez soilik biologiari edo osasunari lotuta

Mugaz alde batean zein bestean, sexu heziketa mugaz inguratuta dago. Frantziako Estatuan eta, beraz, Ipar Euskal Herrian, sexu heziketa eskola curriculumaren parte da 1973tik. Baina, orotara, ikasleek 30-40 orduko prestakuntza jasotzen dute derrigorrezko hezkuntza osoan. 2013ko irailean gobernu zentralak les ABCD de l’égalité (Berdintasunaren ABCD) programa abiarazi zuen eskolan genero estereotipoak ahultzeko asmoz. Dena den, ez dirudi iritzi publikoa sexu prestakuntza indartzearen alde dagoenik. Duela zazpi urte Parisen ZiziSexuel erakusketa zabaldu zuten lehenengoz, haurrei zuzendutako sexuari buruzko ekimen didaktiko interesgarria. Ia Europa osoa ibili du erakusketak eta berriki Parisera itzuli denean duela zazpi urte baino polemika handiagoa sortu du; hasieran zenbait elkarte katolikok eta kontserbadorek 8.000 sinadura jaso zituzten erakusketaren aurka eta itzuleran 40.000ra iritsi dira.

Eta hala ere, sexu heziketaren egoera hobea da Hego Euskal Herrikoarekin alderatuta, ofizialki behintzat. Espainiako Estatuan sexu heziketa 1990ean azaldu zen lehenengoz (LOGSE), Osasun Hezkuntza zehar lerroko ikasgaiaren baitan. 2006an LOEk  ikasleek gizarte bizitzarako gaitasunak jasotzea proposatzen zuen, baina ez zituen  sexu heziketari buruzko eduki espezifikoak jasotzen Herritartasunerako Hezkuntzan planteatutakoez harago. 2010eko sexu eta ugalketa osasunari buruzko lege organikoak dioenez, botere publikoek  informazio eta heziketa afektibo-sexuala bermatuko dute hezkuntza sistemaren eduki formal guztietan. Baina legearen alderdi hori ez da garatu eta orain LOMCEk sexu heziketaren arrasto urri guztiak ezabatzen ditu hezkuntza curriculumetik.

(gehiago…)