maTIKo! Mapaketa kolektiboa egiteko tresna digitalen tailerra
http://www.eventbrite.es/e/entradas-matiko-taller-de-herramientas-digitales-para-un-mapeo-colectivo-i-mapaketa-kolektiboa-egiteko-14975585379
|
|
http://www.eventbrite.es/e/entradas-matiko-taller-de-herramientas-digitales-para-un-mapeo-colectivo-i-mapaketa-kolektiboa-egiteko-14975585379
|
|
http://www.ueu.eus/ikergazte/
UEUn azken urteotan arloz arlokako ikertzaileak bildu izan ditugu, sare espezializatuak josiz. Oraingo honetan aldiz, ikertzaile “gazteak” biltzea dugu helburu, ibilbide zientifikoaren lehen urratsetan ari direnak, euren lan, erronka eta asmoak hizpide, euskal komunitate zientifikoaren harrobi direnak.Tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresu hau.
Otsailaren 15era bitarte KOMUNIKAZIOAK BIDALTZEKO EPEA ZABALIK IZANGO DUGU. Ikusi oinarriak HEMEN.
Hau izango da kongresuaren webgunea.
Hau gure komunikazio bidea: ikergazte@ueu.eus
http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/751/Lurraldea%2Beta%2BHizkuntza.%2BErronkak%2B%2526%2BTresnak.%2BII.%2BJardunaldiak.
Eskuratu hemen jardunaldiaren egitaraua.
UEUrekin elkarlanean antolatzaile:
2015-01-08 /
http://www.argia.eus/blogak/maddi-imaz/
Pentsamenduekin solasaldi sakonean erori naiz, aniztasuna izan dut neure buruan murgilduta. Gizartea oroitu dut ondoren, aldi berean “muga” hitza etorri delarik nire burura. Zergatik lotu muga aniztasunarekin? “Galdera polita baina gogorra” eta solasaldian jarraitu dut.
Gaur egungo gizartea alderatuz gero, pentsatzen dugu modernoak garela eta aniztasuna guztiz onartzen dugula, baina ez, onarpena ez da soilik “onartzen dut” esan eta barre egin edota “nik ez dut horrelako seme-alabarik nahi” esatea, onarpena haratago doa. Tristea bada ere, ezberdintasunak mugak ezartzen ditu gizarte “moderno” honetan. Nik, argi eta garbi ikusi dut transexualitatearen kasuan. Hau trastorno genetiko bat delarik, sufritzen duen pertsonaren azalean jartzea besterik ez zait tokatzen. Lehenik eta behin zeure buruak onartu beharra dauka, eta nola onartu gizon jaio eta emakume edo emakume jaio edo gizon sentitzen zarela inork azaldu ez dizunean horrelako gertakariak badaudela? Edo gizarteak horrela jaio direnei mugak ezartzen dizkiela ikustean? Gorputzean izugarrizko beldurra azaleratzen da, zu bakarrik gizartearen aurka, nola egin?
Aziz Abu Sarah is a Palestinian activist with an unusual approach to peace-keeping: Be a tourist. The TED Fellow shows how simple interactions with people in different cultures can erode decades of hate. He starts with Palestinians visiting Israelis and moves beyond …
Elisabeth Noelle-Neumann alemaniarrak 1974an egindako tesian azaldu zuen jendeak nekezago ematen duela bere iritzia gai polemikoen gainean, gehiengoaren iritziarekin bat egiten ez duenean. Horri isiltasunaren espirala deritzo. Teoria Facebook eta Twitter baino askoz lehenagokoa da, bina, balio ote du sare sozialetan ere?
Alemaniarraren tesiak azaltzen du gehiengoari jarraitzeak segurtasuna ematen duela eta kontra egiteak aldiz, gutxiespena edo ukazioa. Horregatik, gehiengoarekin bat ez datozenak euren iritziak ezkutatzeko joera izaten dute.
Pascual Serrano kazetariak bere webgunean argitaratutako artikulu batean dio, pentsa genezakeela internetek isiltasunaren espiralarekin bukatzeko balioko duela, izan ere, antzeko iritzia dutenekin elkartzeko aukera eskaintzen du. Baina ez da horrela izan.
“Hasieran akaso balio zezakeen, internet oraindik masiboa ez zen garaian eta jendeak elkartu eta komunitateak sortzeko erabiltzen zuenean, baina orain ez”, idatzi du Serranok. Gaur egun, jarraitzaileak eta txaloak bilatzen ditu erabiltzaileak eta horrek kalte egiten dio isiltasunaren espiralari.
Sare sozialetan okerrago
Pew Research AEBetako ikerketa zentroak egindako ikerketa baten emaitzek diote, jendeak erosoago azaltzen duela gehiengoaren aurkako iritzia aurrez aurre sare sozialetan baino. 1.801 pertsona elkarrizketatu dituzte hori baieztatzeko.
Bi kasuetan elkarrizketatuek diote errazago emango luketela gaiarekiko iritzia baldin eta hartzailearen iritzia berdina bada.
Beraz, Serranok dio sare sozialek ez dutela isiltasunaren espiralarekin amaitu. Areagotu egin dute. Haren ustez, jendeak onarpen soziala biltzen du jarraitzaileen edo “atsegun dut” bezalakoen bitartez.
Sare sozialekin beste eremu bat jaio da Serranoren hitzetan, zeinetan kontziente izan behar den eta ez den isiltasunaren espirala onartu behar: “Ez bagaituzte jarraitzen ez gaitzatela jarraitu, eta ez bazaie gustatzen ez zaie gustatzen”.