Hitz intimieon muntaia

http://www.tabakalera.eu/programa/hitz-intimoen-muntaia-2/

Urtarrilaren 12an, 16:00-19:30

Hitz intimoen muntaia ikusgai dagoen irudi gisa: zinegilearen emozio eta pentsamenduak

Gonzalo de Lucasi zinearen historian eta mugimenduan dauden irudietan  gutunek izan duten presentziaren inguruko hitzaurre eta errepaso bat egiteko eskatu genion. Eta Lucasek bere tesia argitzen lagunduko duten zati desberdinen muntaiarekin osaturiko saio batekin erantzun digu.

“Saio honetan pelikula eta zinegile batzuk, emozioa eta beraien hausnarketak filmaturiko gutunen bidez nola azaltzen dituzten ikusiko dugu.  Idaztearen intimitate sentimentala edo hizkuntza literarioa azaltzen duten fikzioetatik hasi eta gutun zinematografiko gisa eratuak dauden filmetaraino. Emoziotik pentsamendura, keinutik zinegilearen ahotsera, intimoa dena adierazteko era desberdinak ikusiko ditugu, desira, sormenaren eta bizitzaren inguruko zalantza, erretratua eta autorretratua, nia eta zua, niaren niak”. Gonzalo de Lucas.

Leave a Comment

*