Annual Conference of the Canadian Anthropology Society

http://www.casca2015.ant.ulaval.ca/en/home

Département d’anthropologie, Université Laval (Québec)

May 13-16 2015

ASA15: Symbiotic anthropologies: theoretical commensalities and methodological mutualisms

http://www.theasa.org/conferences/asa15/index.shtml

13th-16th April 2015, University of Exeter
Conference convenors: Samantha Hurn, Ann Kelly, Tom Rice, Katharine Tyler

After the success of the decennial earlier this year when the ASA welcomed over 650 delegates through the doors in Edinburgh, the ASA now invites you to join in with the next annual conference, which takes place in Exeter next Spring. There will be a Firth lecture, two plenaries, a debate, closing keynote, three laboratories, a poster session and 37 panels to enjoy. We expect in the order of 350 social anthropologists and other social scientists to attend. So read the theme, view the list of accepted panels and laboratories, and then view the information on the Call for Papers page, to see how to propose your work to a panel, a lab or the poster session.

The conference will run from lunchtime Monday to Thursday afternoon; it will take place in the Forum, a spacious modern venue at Exeter University; and accommodation will be offered to delegates in University Halls of Residence. More information on all of this will appear soon.

The Call for papers is now closed and convenors have been asked to mark up their decisions by 11th December.

There is however now an open Call for Films, audio and multimedia, with a deadline of 30th January.

Email all conference communication to

“Lehenengo presoen ongizatea dago, eta gero zu”

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2443/lehenengo-presoen-ongizatea-dago-eta-gero-zu

Espetxea tarteko duten bikote harremanak aztertu ditu Oihana Etxebarrietak (Hondarribia, 1987). Aurrez aurrekoak espetxetik irteteko une bakar moduan deskribatzen dituzte presoek, baina askatasun une bat al dira?

“Emakumeek zaintza lana bere gain hartu nahi ez izatea ez da ulertzen. Batzuetan gertatzen da harremana egoera horretan ezin dutela garatu sentitzea, eta herritarrek horregatik epaitzea”.

“Emakumeek zaintza lana bere gain hartu nahi ez izatea ez da ulertzen. Batzuetan gertatzen da harremana egoera horretan ezin dutela garatu sentitzea, eta herritarrek horregatik epaitzea”.

“Denek dakite zertara zoazen, larrua jotzera, badirudi hori egiten ez baduzu alferrik galdutako vis a vis-a izango dela. Baina, agian hitz egiteko beharra duzu, edo ordubete besarkatuta ezer esan gabe egotekoa. Baina iruditegi bat dago, eta horren arabera denbora galtzea litzateke”

Zure tesinaren izena da: “Erlazio afektibo sexualak espetxe garaian askatasun (g)une? Hainbat euskal emakumeren esperientziak”. Zergatik aukeratu zenuen gai hau?

Gaia aukeratzea oso sinplea izan zen. Nire bikotekidea, Ibai, 2009ko azaroaren 24an gazte mugimenduaren kontra egindako sarekadan atxilotu zuten. Hortik aurrera bizitza erabat aldatzen zaizu, eta espetxea ezagutzen duzu. Ibai bost egun inkomunikatuta egon ostean, torturatua izan ostean, espetxeratu egin zuten. Ia hemeretzi hilabete pasatu zituen espetxean. Egoera horren aurrean bizipen eta sentsazio berri asko dituzu, baita lagun berri asko ere. Bizitza beste modu batera antolatzen zaizu.

Niri gertatutakoa beste neska gazteengan ere ikusten nuen. Momentu batean agian obsesio bilakatzen da, oso bortizki gertatzen zaizulako, etengabe zaude gaiari buruz hitz egiten, gaia konpartitzen. Nik une hartan asko hitz egiten nuen gaiaz, behar nuen. Eta masterra egitean argi izan nuen hain modu desordenatuan landutakoa ordenatzea izango zela nire lana. Tesina egin baino lehen banuen kontraste bat egina, eta gero hamar pertsona elkarrizketatu nituen.

Guneak eta uneak, elkarri lotutako bi ideia dira?

Txanponaren bi aldeak dira. Batetik, presoarengan bikote harremanek nola eragiten duten aztertu nuen. Espetxetik burua ateratzeko aukera ematen dio presoari. Baina, aldi berean, aske sentitzeko behar guzti horiek bikotearengan zentratzeak eragin dezake harremana obsesio bilakatzea.

Bestalde, haren bikotea preso duen neska dago. Espetxealdia askatasun gune bilakatu daiteke, inoiz ez delako hain bakarrik egon.  Neskei bikote harremanaz galdetutakoan konfiantza eta denbora ziren eurek aipatutako ezaugarri nagusietako bi. Kasu honetan ezin du denbora asko pasatu pertsona horrekin. Beraz, inoiz baino denbora gehiago du beretzako, ingurukoekin egoteko. “Nire buruaz inoiz baino gehiago ikasi dudan momentua izan da”, zioten neskek. Orduan, bada ahalduntze prozesu bat oso askatzailea izan daitekeena. Baina bikotekidea zaintzaile gisa ulertzen dugu. Eta zaintza lan hauek ez dira askatasun gune bat, kontrakoa baizik.

Tesina egin nuenean ideia nagusietako bat bikotekidearengan ikusi nuen “ni”-aren galera deitzen diodana izan zen. Bat batean ez zara Oihana, Ibai preso politikoaren bikotekidea zara. Lehenengo presoaren ongizatea dago, bere senide eta lagunekiko harremana, bere guztia, eta gero zu.

(gehiago…)

I got 99 problems… palsy is just one

“I have cerebral palsy. I shake all the time,” Maysoon Zayid announces at the beginning of this exhilarating, hilarious talk. (Really, it’s hilarious.) “I’m like Shakira meets Muhammad Ali.” With grace and wit, the Arab-American comedian takes us on a whistle-stop tour of her adventures as an actress, stand-up comic, philanthropist and advocate for the disabled.

Feminismoa. Marxismoari kritika edo ekarpena?

http://www.argia.eus/blogak/erik-aznal/2014/12/24/feminismoa-marxismoari-kritika-edo-ekarpena/

Contrapunto argitaletxe uruguaidarraren “feminismos; la lucha dentro de la lucha” liburuaren gaineko hausnarketa bat da jarraian irakurriko duzuena. Hausnarketa bat baino jaso ditudan ideien bilkura bat izan daiteke. Liburuak hainbat ikerketa zein iritzi artikulu jasotzen ditu, eta horietako bitan oinarrituko naiz gehienbat. Lehenengoaren laburpena gaurkoan argitaratuko dut eta bigarrena ( Gerra garaikideak eta emakumearen gorputza) egun hauetako batean plazaratuko dut. Beraz, egon adi!

IMG_20141223_210843

Lehena, Silvia Federici-ren ” La reproducción de la fuerza de trabajo en la economía global y la revolución feminista inacabada” iritzi artikulua da. Iritzi artikulu hau, Marxismoarekiko kritikoa den irakurketa politiko feminista gisa aurkezten da. Kritika hori, Marxismoak kapitalismoak zaintza lan ordaindu gabeen gain duen beharra jaso ez izatean oinarritzen da; merkantzien produkzio hutsetik at. Silvia Federicik dio azken mendean sistemaren aurka emaniko borroka garrantzitsuenetako subjektuak ez direla Marxek proiektatutako subjektu iraultzaileak izan. Baizik, nekazal, antikolonialista, indigena, antiapartheid eta feministak izan diren mugimenduak. Eta mugimendu horiek, merkatuak euren zaintza lanei ezarririko balioa axola gabe lanean diharduten emakumeen bidez izan dira sostengatuak. Marxek euren lan-indarra kontuan hartu ez arren.

(gehiago…)

Herritarren parte-hartzea bake prozesuetan

http://www.argia.eus/multimedia/solasaldia/herritarren-parte-hartzea-bake-prozesuetan

Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren barruan Kristian Herbolzheimer eta Theodore Murphyren hitzaldia.

Kristian Herbolzheimer
Bake kulturan eta gatazken eraldaketan aditua. Conciliation Resourceseko kidea, Colombia eta Filipinetako Programen arduraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bake Kultura Eskolan zazpi urtez aritu zen lanean, Colombia, Filipinas, Mendebaldeko Sahara, Euskal Herria eta beste zenbait lekutako bake prozesuak lagunduz eta erraztuz. Zehazki, Euskal Herrian, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren aurkezpenean parte hartu zuen Conciliation Resources-en izenean.

 

Theodore Murphy
Berghof Foundation-eko bitartekaria Ekialde Ertainean. Bitartekaritza lanak egin ditu arlo politikoan, humanitarioan eta giza eskubideen arloan Afganistan, Irak eta Sudanen bai gobernuz kanpoko sektorean nola Nazio Batuen Erakundean. Afrikar Batasuna / Nazio Batuak bitartekaritza taldeko adituen aholkularia 2007-08an Darfurren. 2011n Eskualdeko Aditu izendatu zuen NBEko Idazkari Orokorrak Libiako Adituen Talderako. McGill-eko Unibertsitatean lizentziatua eta Londresko Ekialdeko eta Afrikako Ikasketa Eskolan (SOAS). Gai humanitarioen inguruko idatziak argitaratu eta hitzaldiak eman ditu.

Data: 2014-12-23