Taxiaren alde ilunera

Afganistanen torturapean hildako taxi gidari errugabe baten kasua oinarri, Afganistan, Irak eta Guantanamon AEBetako armadak torturatzeko erabili duen sistemaren barrenak aztertzen ditu dokumental honek. Dokumental onenaren Oscar saria eskuratu zuen 2007an.

[2007, 106 min]
Jatorrizko izenburua: Taxi to the dark side
Zuzendaria: Alex Gibney
Gidoia: Alex Gibney
Euskarazko azpitituluak: azpitituluak.com

Lehiakortasuna edo demokratizazioa da helburua?

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2439/benetako-parte-hartzea-enpresan

Parte-hartzea enpresako eragile guztien ahotan entzungo duzu aurrerantzean: enpresaritik hasi eta langilera, politikaritik ekonomia adituetara. Benetako parte-hartzearen adibide diren hiru proiektu bildu ditugu mahai-bueltan: Mondragon taldea, Ner taldea eta ekonomia sozial eraldatzailearen barruan sortu berri den Olatukoop. Oso neurri ezberdineko enpresak biltzen dira hauetan, jabetza langileen esku dago batzuetan eta enpresarien esku besteetan, sortu berriak dira batzuk eta besteek aldiz hazkundea zein krisiak metatu dituzte urteetan… Euren esperientziatik aztertu dituzte benetako parte-hartzearen gakoak eta harremanetan, enpresan zein ekonomian sakoneko eraldaketak egiteko zabaltzen dituen aukerak. Modan dagoen diskurtso orokorra interpretatzen ere lagundu digute, testuinguruan kokatuz eta sakoneko mezuak aztertuz.

 

Sexismoa: Iazko Gabonetako publizitate kanpainaren datuak

Emakunderi atxikitako Begira ikertegiak 2013-2014eko Gabonetako kanpainari buruz egindako azterketaren emaitza hauek plazaratu ditu. (Hemen ikusgai bideoa). Hauek dira 10 telebista kateetako 186 iragarki aztertuta ateratako ondorioak:

(gehiago…)

“Gabonetan ere dolua modu naturalean bizi behar da»

http://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2014-12-17/gabonetan_ere_dolua_modu_naturalean_bizi_behar_da.htm

Heriotzaz gutxi hitz egiten da; tabua da oraindik ere. Baina bere eguneroko lanean hizpide du Izaskun Andonegik. Arreta psikosoziala eskaintzen die dolu egoeran daudenei.
«Dolu egoeran dauden pertsonek Gabonetan izan dezaketen edozein jokabide zilegi da. Garrantzitsuena ingurukoek hori errespetatzea da». Izaskun Andonegi Bidegin elkarteko erizain psikosozialaren hitzak dira (Donostia, 1977). Gabonetan doluari nola aurre egin hizpide hartuta, hitzaldiak ematen ari da. Larunbatean Oñatin izango da (Gipuzkoa), Arantzazuko santutegian, 10:30ean.

(gehiago…)

Begirada haiek…

http://www.berria.eus/paperekoa/1856/010/001/2014-12-17/begirada_haiek.htm

Aldartek eta EHGAMek frankismoa eta trantsizioa ezagutu zuten hamahiru gay eta lesbianaren lekukotzak bildu dituzte ‘Begirada ausartak’ liburuan, urteetan isilarazita egon den memoria historikoaren eremu bat oroitarazteko.
Egunotan ari dira <em>Begirada ausartak</em> aurkezten; atzo, Bilbon; gaur, Gasteizen; eta bihar, Donostian.
Egunotan ari dira Begirada ausartakaurkezten; atzo, Bilbon; gaur, Gasteizen; eta bihar, Donostian. LUIS JAUREGIALTZO / ARP

2014-12-17 / Jon Rejado

Begiradak. Horiek dira Aldartek eta EHGAM-ek aurkeztu berri duten liburuaren ardatza: soak. Alde batetik, frankismoan eta trantsizio garaian maitatu nahi izan zuten gay eta lesbianen behakoak bildu dituzte Begirada ausartak liburuan. Bestetik, garai horietan beren sexualitateaz gozatu nahi zutenen soak oroitarazi dituzte, garai horretan begi kolpeak baitziren debekatutako eta jazarritako izaera hori kudeatzeko eguneroko baliabidea.Begirada ausartak liburuak frankismoa eta trantsizio garaia ezagutu zuten hamahiru lagunen bizitzak bildu ditu. Aldarte sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazio zentroak eta EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak egindako liburuak «oroimen historikoaren eremu hori berreskuratzeko helburua» du, Inmaculada Mujika Aldarteko kideak azaldu duenez. «Haiek diktadurapean izan zituzten hainbat eta hainbat arazok bere horretan dirauten neurrian, beharrezkoa da horien inguruan hausnarketa sakona egitea, gure iritziz», esan du, La Bolsa eraikinean, liburuaren aurkezpenean.

Lekukotza horietan aipatu begiradak liburuaren zehar lerro dira, baita orduko gizarte «misoginoaren» isla ematen dutenak ere, Mujikaren iritziz. Hain zuzen ere, gizonen arteko begiradak eta emakumeen artekoak ezberdinak ziren, Iñigo Bilbao EHGAMeko kidearen arabera. Liburuko gizonak bat datoz nolako begirada zuten azaltzean: «Bat-batekoa, kaletarra, ausarta, lotsagabea, irekia eta kale gorrian eskainitakoa». Emakumeen begiek, berriz, toki «lasaiagoak eta gertukoak» aukeratzen zituzten bilaketari ekiteko. «Andrazkoen begiradak ez bide ziren, gainera, hain zuzen eta berehalakoak».

Atzera begirako hausnarketa horiek egungo egoerarekin alderatu dituzte liburuaren egileek, eta garai bateko begirada haiek «kasik desagertu» direla gaineratu dute. «Teknologiak aldaketa zorrotzak eragin ditu, eta goitik behera aldatu ditu gizonezko bik edo emakumezko bik elkar ezagutzeko zituzten modu eta bideak», azaldu du Mujikak.

Urteen joanarekin aldatu diren beste hainbat alor islatzen dira liburuan, eta horien gaineko hausnarketa egiteko parada eskaintzen da. Besteak beste, hainbat lekukotzak kuadrillaren garrantzia islatzen dute. Emakume zein gizon homosexualen kuadrillak «oso-oso heterogeneoak» izan ohi ziren, sufritzen zuten homofobiak elkartuta. «Nola uler daiteke bestela Neguriko [Getxo, Bizkaia] etxe on-on bateko semeak tabernan edo ohean Labe Garaietako langile batekin bat egitea?».

(gehiago…)