Ahotsak.eus

http://www.ahotsak.eus/

Zer da Ahotsak?

Ahotsak.com, Euskal Herriko Ahotsak
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

 

Garai bateko usadioak zaharberritzen

http://www.argia.eus/blogak/nora-barroso/2014/12/17/garai-bateko-usadioak-zaharberritzen/

Oiartzun Gau beltza - Mozorroak (Abaraxka ludoteka)

Usadio bakoitzak bere abiapuntua dauka. Garaiko gizarteak markatutako lerroek ohitura hori gauzatzeko modua definitzeko boterea dauka, askotan, jatorria altxor misteriotsua bilakatzeraino.

Azken urteetan Arimen Gauaren inguruko ospakizunetan atzerritik etorritako ospakizun mota bat gailentzen ari da, Amerikako Estatu Batuetako bertsio bat. Ikerketa desberdinen ustez festak jatorri zeltiar eta paganoa izango luke. Udararen eta uzta garaiaren bukaerarekin batera egiten ziren ospakizunekin erlazioa eduki dezakete. Ondoren erromatarrek sartutako aldaerak egongo ziren eta jarraian kristautze prozesuaren eraginak. Azken urteetako bilakaera (gurean behintzat) ekarpen baten komertzializazioaren esku datorrela iruditzen zait.

Euskal Herrian aspaldikoa da Arimen Gauaren inguruan egiten diren ospakizunak. Oier Araolazak sarrera honetan testigantza desberdinak biltzen ditu:

Toribio Etxebarria (Eibar, 1887): “Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaña erriak jatia.”Orotariko Euskal Hiztegia
Herminia Lazpita (Berriz): “Gabean edo iluntzean ipinten zan kalabazea, begiak eta ahoa egin, barruan kandelea sartu isiotuta, kanpatorrean. (…) Ganera orduan ez egoan argirik kaleetan, dana ilunetan. Eta ha ba, izentazinoa kalaberearena izango zan, nik pentsau, gazteak gintzazan eta, baina hortxe ipinten zan kalaberearen…” – Antxinako Berriz”, Labayru-ren hustuketa

Ondorengo bideoan ere lekukotasun ezberdinak biltzen dira.

(gehiago…)

Herrigintzaren eta demokrazia parte-hartzailearen bide berriak

Igor Ortegak orain arte entseiatu diren emantzipazio bideen azterketa kritikoa egiten du eta komunitatea oinarri hartzen duen herrigintza proposatzen du aurrerabidetzat. Bestalde, Mario Zubiagak demokrazia parte-hartzailearen dimentsio desberdinak aztertzen ditu, eta alderdi eta instituzioen papera zeinek izan behar duen.

Zela Trovke (Belarra mozten)

Moritat hilketei buruzko Europa erdiko herri-kanta zaharrak dira. Horietako bat da Zela Trovke eslovakiarra, eta Holland Baroque Society-k bere Barbaric Beauty kantutegirako berreskuratu du. Maite Larburu aipatutako orkestrako biolin-jotzailearen eskutik jakingo dugu zertaz ari den abestia.

Zuzendaria eta gidoia: ASIER ALTUNA
Musika: HOLAND BAROQUE SOCIETY
Argazkigintza: JAVI AGIRRE
Ekoizlea: MARIAN FERNÁNDEZ, TXINTXUA FILMS
Soinua: ALAZNE AMEZTOY, MARTÍN GURIDI
Muntaketa: LAURENT DUFRECHE
Antzezleak: MAITE LARBURU, HOLAND BAROQUE SOCIETY