II Taller de Antropología Visual Teoría y práctica del Cine Etnográfico

http://tallerdeantropologiavisual.wordpress.com/

II Taller de Antropología Visual

(gehiago…)

Apunteak elkarbanatzeko proiektua martxan jarri dute ikasleek

http://www.argia.eus/albistea/apunteak-elkarbanatzeko-proiektua-martxan-jarri-dute-ikasleek

Kolektiboki eraikitako jakintza kritiko eta euskalduna bildu eta hedatu nahi dute ikasleek.

Kolektibizatu sortu dute unibertsitateko hainbat ikaslek: software libre eta lizentzia irekian apunteak elkarbanatzeko egitasmoa. “Besteongandik ikasitako, besteokin eraikitako eta gure hausnarketen bidez sortu eta zabaldutako jakintza” partekatzea da helburua.

“Nola eraikiko dugu Herri Unibertsitate bat, bertan kolektiboki bildu, partekatu, eztabaidatu, zalantzan jarri, kontrastatu, zabaldu eta eraikiko dugun jakintzarik gabe?”, diote ekimenaren bultzatzaileek.

Kolektiboki eraikitako jakintza kritiko eta euskalduna bildu eta hedatu nahi dute, jakintza ez dadin egon jabe jakin batzuen esku, ez dadin geratu armairuan gordeta, edo ez dadin elitera mugatu (eduki batzuetara sartzeko ordaindu egin behar baita).

Arlo ugaritako apunte eta lanak nahi dituzte bildu: Arte Ederrak, Gizarte eta Lege Zientziak, Filologiak eta Historia, Komunikazioa, Hezkuntza, Arkitektura eta Ingeniaritzak, eta Osasun eta Natur Zientziak.

Zehazki, abenduaren 17an egingo dute publiko apunte eta lan biltegia eta hiru fase izango ditu proiektuak: apunte eta lanen bilketa, herri jakintza kritikoen eraikuntza, eta karrera osoen kolektibizazioa.