Joxe Azurmendi “Historia, Arraza, Nazioa” Solasaldia.

http://postdata.elkar.com/ai1ec_event/joxe-azurmendi-historia-arraza-nazioa-solasaldia/?instance_id

Noiz: Itzuli Egutegira » Azaroa 18, 2014 6:30 pm – 8:00 pm
Non: elkar aretoa Donostia
Fermin Calbeton Kalea
21,20003 Donostia/Gipuzkoa/Euskal Herria

Historia, arraza, nazioa da Joxe Azurmendi Filosofiako irakasle Katedradunaren azken saiakera lana eta horren inguruan hausnarketan eta solasean arituko
da Markos Zapiain irakasle eta filosofian doktoreak lagunduta.

Nazioaren kontzeptu frantses eta alemana kontrajartzen direnean, Renan aipatu ohi da kontzeptu frantses horren aitatzat. Ernest Renan-en obra eta ibilbide osoa aztertu ditu Azurmendik arretaz,
baita XIX.mendean Frantziako beste hainbat autore ere, Nazioa, Arraza, Historia gaiak landu zituztenak. Saiakera luze, mamitsu eta dokumentatua, nazionalismoaren inguruko topikoak uxatu
eta ezagumendu gehiagoz hausnartzeko.

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik,
aipa ditzagun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa,
Euskal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz, Espainiaren arimaz, Volksgeist-Herri gogoa: Ilustraziotik Nazismora, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, Bakea Gudan: Unamuno,
historia eta karlismoa eta Barkamena, kondena eta tortura.

JM Barandiaranek merezitako festa Ataunen

http://parketxesarea.org/tag/barandiaran-museoa/

125 urte igaro dira Jose Migel Barandiaran jaio zenetik eta Barandiaran Museotik merezitako festa eskaini nahi diogu. Horretarako egitarau berezia prestatu dugu urte bukaera honetarako. Adin guztientzako ekimenak antolatuko ditugu:

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2014/11/jm-barandiaran-125-urteurrena-kartela.jpg

(gehiago…)

XV. Mintegia Hezitzaileentzat gizaeskubieetan oinarritutako hezkuntza. ‘Euskara, eskolatik kalera ateratzeko zailtasunak eta oztopoak’ (Mintegia)

http://www.ehu.es/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/lehengarren-lauhilabetea/-/asset_publisher/mCK7/content/evento_derechos_humanos_20?redirect=http%3A%2F%2Fwww.ehu.es%2Feu%2Fweb%2Ffilosofia-hezkuntza-zientziak%2Flehengarren-lauhilabetea%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_mCK7%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3Dcolumn-2%26p_p_col_count%3D2

Data:

  • Hasiera: osteguna, 2014ko azaroaren 20a 09:30:00 CET

 

Tokia:

Magna Gela – Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Avenida de Tolosa 7020018, Donostia – San Sebastián (Gipuzkoa)
 

Deskribapena:

Euskara, eskolatik kalera ateratzeko zailtasunak eta oztopoak

ZIURTAGIRIA:

Parte hartzaileek ziurtagiria jasoko dute, eta era berean, 2014ko mintegiko hiru ekitaldietan parte hartzeagatik hautazko kreditu bana.
Izen-ematea doanik da. 

PROGRAMA:

Programa (pdf, 47kb)

IZEN-EMATEA:

Decanato Filosofía y Ciencias de la Educación:
Junkal Machín.
Tel. 943 015 937
E-mail: juncal.machin@ehu.es

 

ORGANIZA:
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko  Dekanotzan (UPV/EHU) .

Zuzendaritza: Xabier Etxague Alcalde
 

Informazio gehigarria

 

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailaren Mintegiak

http://www.ehu.es/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/gizarte-antropologiaren-mintegi-irekiak

 

POLITIKA SOZIALEKO BILTZARRA. Inaugurazio ekitaldiaren informazioa

http://www.ikusbide.org/

HELBURUA
 Aurtengo Kongresuan, gizarte ekimen kolektibo ezberdinek bazterketa modu anitzei aurreegiteko burutu duten borroka, lan eta bitartekaritza esperientziak aintzat hartuko ditugu: esplotatzea, pobrezia, sexismoa, xenofobia, migrazioa, espekulazioa, gaixotasun mentala, adikzioak, kriminalizazioa eta etxegabetasuna. Era honetan, Kongresuak, gaur egun luzapen zein intentsitatean areagotu diren bazterkeria prozesu eta ezberdintasunei aurre egiten dien erantzunen inguruan eztabaida zientifiko eta kritikoa bultzatu nahi du. Horrela, etorkizuneko gizarte baztertzaileari eta bere efektuei aurre egiteko elementuak eskaini nahi dira, aurre egiteko funtzioa duten politika sozialak sendotzeko beharra azpimarratuz. Politiken kudeatzaile, hainbat instituzio sozial, ekonomiko eta juridikoekin harremanetan dauden profesional zein akademikoen parte hartzeari esker diagnosi eta ekintzarako proposamenak egin nahi dira. Baita instituzionalak ez diren mugimendu eta dinamikekin harremanetan daudenetatik ere, hau da, pertsona kaltetu eta solidarioen ardura sozialetik jaio diren maila ezberdineko instituzio eta administrazioekin harreman anitza duten sorturiko proposamen eta zerbitzuetatik. Helburu orokor honetatik abiatuz, Kongresuak Giza eta Gizarte Zientziekin harremana duten profesional, ikasle, diplomatu eta lizentziatuen zein gizarte ongizateko politiketatik erantzun berriak eman nahi dituzten instituzio zein organizazioen formazio nahiei erantzun nahi die.
METODOLOGIA ETA HARTZAILEAK
Irekiera ekitaldian Kongresuaren edukien aurkezpen orokor bat egingo da, ponentzia orokor baten bidez gaiak testuinguratzeko. Hortik aurrera lan mahai ezberdinetan, hainbat adituek bazterketaren aurkako esperientziak plazaratuko dituzte sei lan esparru ezberdinetan. Edonori zuzenduta daude, oro har. Interes berezikoa da bazterketa-egoeran dauden sektoreekin lan egiten duten gizarte-mugimenduentzat, profesionalentzat eta elkarteetan zein instituzioetan laguntzarako ekintza eta zerbitzuetan lan egiten duten boluntarioentzat, bai eta unibertsitate komunitatearentzat ere, eta horren baitan, bereziki, gizarte-langintza, gizarte-hezkuntza, enpresa-ikasketak, zuzenbide, soziologia, kazetaritza, psikologia eta historiako ikasleentzat, bertan landuko diren edukiengatik

acto inaugural JPG

Literatura, zinema eta mendiari buruzko V. Jardunaldiak

CARTEL-V-JORNADAS

 

http://www.mendifilmfestival.com/

Literatura, zinema eta mendiari buruzko V. Jardunaldiak

Data:

  • Hasiera: asteartea, 2014ko azaroaren 18a 18:30
  • Amaiera: osteguna, 2014ko azaroaren 20a 21:00

 

Deskribapena:

III Mendikultur Symposium: Natura, kultura eta generoa Lekua: Letren Fakultatea – Gradu Aretoa

Antolatzaileak UPV/EHU. Letren Fakultatea.

DIPTICO_V_JORNADAS_2014_web

Ikusezinak Invisibles

calendario_encuentro

http://urbanbat.org/encuentro/

TOPAKETA

Azaroaren 20tik 22ra bitartean egingo dugu Bilboko Bizkaia Aretoan hiriari buruzko beste begirada batzuk erakusteko eta bateratzeko topaketa. Eztabaida eta harremanak ahalbidetzea, eta ezagutzaren eta esperientzien trukea egitea xede duen esparrua da. Bertan, hiriko eraldaketa garaikiderako alternatibak eraikitzeko saiatzeko tokiak miatzen jarraitu ahal izango dugu. Hiria eraikitzen duten sentsibilitateen aniztasunetik abiatuta egindako hiri-eraldaketari buruzko ikaskuntza partekaturako denbora da.

Topaketa horretan, urte osoan antolatu ditugun tailerrei buruzko hausnarketa batzuk partekatuko ditugu. Era berean, gogoeta egingo dugu ikerketa hedatu gisa Kulturbasquen, ColaboraBora, Civersity eta Think Citiesekin batera, garatu dugun laborategiaren inguruan. Bestalde, bertakoak eta beste toki batzuetatik iritsitako gonbidatuak izango ditugu. Hiria eraikitzen lan egiten duten errealitate ikusezin horietara begiratzen lagunduko digute.

(gehiago…)

Antropologiaren Profesionalizazioari buruzko topaketa

ANTROPOLOGIAREN PROFESIONALIZAZIOARI BURUZKO TOPAKETA
ENCUENTRO EN TORNO A LA PROFESIONALIZACIÓN DE LA ANTROPOLOGÍA

ANTROPOLOGO PROFESIONALAK
PROFESIONALES DE LA ANTROPOLOGÍA

sarea eraikitzen / construyendo red
2014ko azaroaren 17an/ 17 de noviembre de 2014
FIHEZI Fakultatean/ Facultad FICE
Gradu Aretoan/Salon de Grados

09:00-09:15: Agurra eta ekitaldiaren irekiera/ Saludo y apertura de la jornada
Pio Pérez (Akademi Antolakuntza eta Ikasleentzako Dekanordea/Vice-decano de
Organización Académica y Alumnado)

09:15-10:45 La praxis de la antropología de orientación pública en un mundo en crisis
Juan Carlos Gimeno y Juan Ignacio Robles (Departamento de Antropología
Social y Pensamiento Filosófico Español, Universidad Autónoma de Madrid)

10:45-11:15 Atsedena/Descanso

11:15-13:00 Antropo…què? Reflexiones al hilo de la experiencia profesionalizadora en la
Universidad Autónoma de Barcelona (UAB) y en la Asociación Catalana de
Profesionales de la Antropología (ACPA)
Pepi Soto (Departament d’Antropologia Social i Cultural, Universidad Autónoma
de Barcelona)

13:00- 13:15 Imajina al dezakegu Euskal Herriko Antropologo Profesionalen Elkarte bat?/
¿Podemos imaginar una Asociación Vasco-Navarra de Profesionales de la
Antropología?
Miren Urquijo (Ankulegiko batzordekidea eta Practicumeko tutorea/Vocal de
Ankulegi y tutora del Practicum)

13:15-15:00 Bazkaria/Comida

15:00-17:30 Proyección del documental etnográfico “Legna: habla el verso saharaui”
dirigido por José Robles, Bahía Awah, Juan Carlos Gimeno.
Forum coordinado por Juan Ignacio Robles y Juan Carlos Gimeno (UAM)

17:30-17:45 Ondorioak eta ekitaldiaren itxiera/ Conclusiones y cierre de la jornada
Margaret Bullen, (Antropologiako Practicumaren Koordinatzailea/ Coordinadora
del Practicum de Antropología)

FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
FACULTAD DE FILOSOFIA Y
CIENCIAS DE LA EDUCACION

GIPUZKOAKO CAMPUSA
CAMPUS DE GIPUZKOA

BALIOEN FILOSOFIA ETA
GIZARTE ANTROPOLOGIA
SAILA
DEPARTAMENTO DE
FILOSOFÍA DE LOS VALORES
Y ANTROPOLOGÍA SOCIAL

Topaketaren_programa-antro_2-2

“Bake ituna”

http://bakeituna.dss2016.eu/eu/lab2014

 

LAB2014: Bakearen itzalak

Artearen historian indarkeria eta bakea nola errepresentatu izan diren jorratzen du Bake Ituna proiektuak, eta 2013 eta 2016 urteen artean hainbat ekimen antolatu eta antolatuko ditu, adibidez: ikerketa-programa bat, zenbait erakusketa, kasuan kasuko ekoizpenak, mintegiak, sormen-laborategi iraunkorrak eta argitalpenak. Horien barruan kokatzen da, halaber, LABORATEGIA2014: Bakearen itzalak programa, eta jarraipena eman nahi dio 2013an 1813 Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea proiektuarekin hasitako ildo feministari. Egitasmo hau, Donostia 2016ko Kultur Hiriburua programaren barruan kokatzen da.

Proiektu honen oinarriek hausnarketa zehatz bat dute abiapuntu: XXI. mendeko bake forma europarrak egitura konkretu batzuen gainean eraikiak dira, eta, paradoxikoki, egitura horiek estuki lotuta daude bortizkeriarekin. Askotariko zapalkuntza-moduak bizi dira bata bestearen ondoan, mendeetan zehar elkarri gainjarri zaizkio, eta, azkenean, elkarrekin bizi dira, eskuz esku, elementu modernoak, Erdi Arokoak eta kolonialak.

Instituzioen operazioetatik harago, eguneroko harreman sozialetan, alegia, eguneroko “normalitatea” deitu ohi dugun horretan ere ezkutatzen dira bortizkeria-, esplotazio- eta umiliazio-moduak. Horrexegatik, sexu-, arraza- edo klase-zapalkuntzaren kontrako erantzunak artikulatzeko mekanismoak aurkitu behar ditugu. Ondorioz, kontuan hartu behar ditugu sexu eta genero nozioak, egoera geopolitikoarekin, gizarte estatusarekin, arrazarekin, eta gorputzen “baliozkotasuna” arautzen duten beste sailkapen-mota batzuekin lotuta dauden heinean.

Programa honek behar bat asebete nahi du, hain zuzen ere, normaltzat jotzen dugun hori osatzen duten egitura, pentsamolde eta sinesmen horiek guztiak jorratzeko beharra, “normala” kritikoki berdefinitze aldera. Asmo horrekin, jardunaldiak hiru lan ildotan banatu eta egituratu ditugu: Gorputza, bortizkeria inskribatzen eta hezurmamitzen den materia; Ekonomia, merkatu-logiken arabera materialak erregulatzen eta kudeatzen dituen jakintza-arlo zehatza; eta Jakintza eta Zuzenbidea, existitu daitekeenaren eta existitu ezin daitekeenaren markoa zedarritzen duten elementuak.

Programak bi zati ditu, batetik, lanerako espazio bat dago, bertan parte har dezakete kolektiboek, ekintzaileek eta laborategia interesatzen zaion orok. Espazioaren asmoa da toki bat eskaintzea lan-ildoei buruz hausnartzeko, elkarlanean eta hainbat ikuspuntutatik. Horrexegatik, proposamen-aurkezpenak, tailerrak edo lan-dinamikak prestatzeko gonbita luzatu diegu hainbat eragileri. Bestetik, erakusketa publikoak ere egingo ditugu, laborategiak barne hartzen dituen gaiei buruz.

Oharra: ostatua emango diegu behar duten parte-hartzaileei.
Goizeko lan espazioetan izena emateko sakatu Tailerrentzako izen-ematea.
Harremanetarako: ekintzaetapentsamendua@gmail.com

euskera tx