Joxe Azurmendi “Historia, Arraza, Nazioa” Solasaldia.

http://postdata.elkar.com/ai1ec_event/joxe-azurmendi-historia-arraza-nazioa-solasaldia/?instance_id

Noiz: Itzuli Egutegira » Azaroa 18, 2014 6:30 pm – 8:00 pm
Non: elkar aretoa Donostia
Fermin Calbeton Kalea
21,20003 Donostia/Gipuzkoa/Euskal Herria

Historia, arraza, nazioa da Joxe Azurmendi Filosofiako irakasle Katedradunaren azken saiakera lana eta horren inguruan hausnarketan eta solasean arituko
da Markos Zapiain irakasle eta filosofian doktoreak lagunduta.

Nazioaren kontzeptu frantses eta alemana kontrajartzen direnean, Renan aipatu ohi da kontzeptu frantses horren aitatzat. Ernest Renan-en obra eta ibilbide osoa aztertu ditu Azurmendik arretaz,
baita XIX.mendean Frantziako beste hainbat autore ere, Nazioa, Arraza, Historia gaiak landu zituztenak. Saiakera luze, mamitsu eta dokumentatua, nazionalismoaren inguruko topikoak uxatu
eta ezagumendu gehiagoz hausnartzeko.

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik,
aipa ditzagun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa,
Euskal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz, Espainiaren arimaz, Volksgeist-Herri gogoa: Ilustraziotik Nazismora, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, Bakea Gudan: Unamuno,
historia eta karlismoa eta Barkamena, kondena eta tortura.

JM Barandiaranek merezitako festa Ataunen

http://parketxesarea.org/tag/barandiaran-museoa/

125 urte igaro dira Jose Migel Barandiaran jaio zenetik eta Barandiaran Museotik merezitako festa eskaini nahi diogu. Horretarako egitarau berezia prestatu dugu urte bukaera honetarako. Adin guztientzako ekimenak antolatuko ditugu:

https://parketxesarea.files.wordpress.com/2014/11/jm-barandiaran-125-urteurrena-kartela.jpg

(gehiago…)

XV. Mintegia Hezitzaileentzat gizaeskubieetan oinarritutako hezkuntza. ‘Euskara, eskolatik kalera ateratzeko zailtasunak eta oztopoak’ (Mintegia)

http://www.ehu.es/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/lehengarren-lauhilabetea/-/asset_publisher/mCK7/content/evento_derechos_humanos_20?redirect=http%3A%2F%2Fwww.ehu.es%2Feu%2Fweb%2Ffilosofia-hezkuntza-zientziak%2Flehengarren-lauhilabetea%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_mCK7%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3Dcolumn-2%26p_p_col_count%3D2

Data:

  • Hasiera: osteguna, 2014ko azaroaren 20a 09:30:00 CET

 

Tokia:

Magna Gela – Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Avenida de Tolosa 7020018, Donostia – San Sebastián (Gipuzkoa)
 

Deskribapena:

Euskara, eskolatik kalera ateratzeko zailtasunak eta oztopoak

ZIURTAGIRIA:

Parte hartzaileek ziurtagiria jasoko dute, eta era berean, 2014ko mintegiko hiru ekitaldietan parte hartzeagatik hautazko kreditu bana.
Izen-ematea doanik da. 

PROGRAMA:

Programa (pdf, 47kb)

IZEN-EMATEA:

Decanato Filosofía y Ciencias de la Educación:
Junkal Machín.
Tel. 943 015 937
E-mail: juncal.machin@ehu.es

 

ORGANIZA:
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko  Dekanotzan (UPV/EHU) .

Zuzendaritza: Xabier Etxague Alcalde
 

Informazio gehigarria

 

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailaren Mintegiak

http://www.ehu.es/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/gizarte-antropologiaren-mintegi-irekiak

 

POLITIKA SOZIALEKO BILTZARRA. Inaugurazio ekitaldiaren informazioa

http://www.ikusbide.org/

HELBURUA
 Aurtengo Kongresuan, gizarte ekimen kolektibo ezberdinek bazterketa modu anitzei aurreegiteko burutu duten borroka, lan eta bitartekaritza esperientziak aintzat hartuko ditugu: esplotatzea, pobrezia, sexismoa, xenofobia, migrazioa, espekulazioa, gaixotasun mentala, adikzioak, kriminalizazioa eta etxegabetasuna. Era honetan, Kongresuak, gaur egun luzapen zein intentsitatean areagotu diren bazterkeria prozesu eta ezberdintasunei aurre egiten dien erantzunen inguruan eztabaida zientifiko eta kritikoa bultzatu nahi du. Horrela, etorkizuneko gizarte baztertzaileari eta bere efektuei aurre egiteko elementuak eskaini nahi dira, aurre egiteko funtzioa duten politika sozialak sendotzeko beharra azpimarratuz. Politiken kudeatzaile, hainbat instituzio sozial, ekonomiko eta juridikoekin harremanetan dauden profesional zein akademikoen parte hartzeari esker diagnosi eta ekintzarako proposamenak egin nahi dira. Baita instituzionalak ez diren mugimendu eta dinamikekin harremanetan daudenetatik ere, hau da, pertsona kaltetu eta solidarioen ardura sozialetik jaio diren maila ezberdineko instituzio eta administrazioekin harreman anitza duten sorturiko proposamen eta zerbitzuetatik. Helburu orokor honetatik abiatuz, Kongresuak Giza eta Gizarte Zientziekin harremana duten profesional, ikasle, diplomatu eta lizentziatuen zein gizarte ongizateko politiketatik erantzun berriak eman nahi dituzten instituzio zein organizazioen formazio nahiei erantzun nahi die.
METODOLOGIA ETA HARTZAILEAK
Irekiera ekitaldian Kongresuaren edukien aurkezpen orokor bat egingo da, ponentzia orokor baten bidez gaiak testuinguratzeko. Hortik aurrera lan mahai ezberdinetan, hainbat adituek bazterketaren aurkako esperientziak plazaratuko dituzte sei lan esparru ezberdinetan. Edonori zuzenduta daude, oro har. Interes berezikoa da bazterketa-egoeran dauden sektoreekin lan egiten duten gizarte-mugimenduentzat, profesionalentzat eta elkarteetan zein instituzioetan laguntzarako ekintza eta zerbitzuetan lan egiten duten boluntarioentzat, bai eta unibertsitate komunitatearentzat ere, eta horren baitan, bereziki, gizarte-langintza, gizarte-hezkuntza, enpresa-ikasketak, zuzenbide, soziologia, kazetaritza, psikologia eta historiako ikasleentzat, bertan landuko diren edukiengatik

acto inaugural JPG