Ikusezinak Invisibles

calendario_encuentro

http://urbanbat.org/encuentro/

TOPAKETA

Azaroaren 20tik 22ra bitartean egingo dugu Bilboko Bizkaia Aretoan hiriari buruzko beste begirada batzuk erakusteko eta bateratzeko topaketa. Eztabaida eta harremanak ahalbidetzea, eta ezagutzaren eta esperientzien trukea egitea xede duen esparrua da. Bertan, hiriko eraldaketa garaikiderako alternatibak eraikitzeko saiatzeko tokiak miatzen jarraitu ahal izango dugu. Hiria eraikitzen duten sentsibilitateen aniztasunetik abiatuta egindako hiri-eraldaketari buruzko ikaskuntza partekaturako denbora da.

Topaketa horretan, urte osoan antolatu ditugun tailerrei buruzko hausnarketa batzuk partekatuko ditugu. Era berean, gogoeta egingo dugu ikerketa hedatu gisa Kulturbasquen, ColaboraBora, Civersity eta Think Citiesekin batera, garatu dugun laborategiaren inguruan. Bestalde, bertakoak eta beste toki batzuetatik iritsitako gonbidatuak izango ditugu. Hiria eraikitzen lan egiten duten errealitate ikusezin horietara begiratzen lagunduko digute.

Osteguna Azaroak  20

16:00-19:00. Oteiza gela, Bizkaia Aretoa. Avenida Abandoibarra, 3, Bilbao
MAHAI INGURUA_MERKANTILIZATUTAKO HIRIA VS COMMOS HIRIA +info

Ohiane Ruiz: Arkitektoa, SanFran38 arkitektura tailerra.
Jorge Aio: BilbaoCentro enpresa taldea
Francisco Javier Muñoz: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko eta Basurtuko Bizilagunen Elkarteko presidentea.
Elías Mas Serra: Arkitektoa, Bilboko Udaleko Arkitektura Kabineteko zuzendari izan zen 2005eko urrira arte.

+ info

 

Ostirala Azaroak 21

10:00h-18:00. Oteiza gela, Bizkaia Aretoa. Avenida Abandoibarra, 3, Bilbao
HITZALDIAK_BEGIRADA POLIEDRIKOAK EZINEZKO HIRIAREN GAINEAN+ info

Bloke honetan, hirigintza-kulturak egungo egoerari nola aurre egiten dion aztertzen saiatuko gara. Hirigintza-kulturaren tresna batzuk, horren aukerak, gabeziak eta kezkak azalduko ditugu. Hiriari “begiratzeko” modu desberdinetatik abiatuko gara. Hiriaren berezitasunak eta ezaugarriak aztertuko ditugu, nola filtratzen dugun eta proiektatzen dugun aztertuko dugu. Gainera, hirian gu nola proiektatzen garen ere aipatuko dugu. Hiriko ekosistema aberatsa eta konplexua osatzen duten mikro-kontakizun desberdinez hitz egingo dugu, horien bat etortzeak eta gorabeherak. “Y”-ren hiria eraikitzeko irudizko talde berri bat sortzeko gai diren begirada anitzak partekatzeko aberastasunari buruz ere arituko gara.

10:00_Mar de Fueguitos. Irrati ikuezinarekin hasiera

10:30_Merche Negro. Sortzen hari diren geografia berriak. Partekatutako hiria.

11:45_La Tourette. Tokian sortutako Fanzine Express-a

11:45_Atsedena kafea

12:15_Igor Calvo.  Hirigintzako prozesu iraunkorrak inboluzio-estrategien arabera-ren argazki aurkezpena

12:30_Contested Cities. (Ezinezko) hiriaren gaineko begirada kritikoak

13:15_Diego Peris-i audio-elkarrizketa (TXP). Ikusezinaren mugak

13:30_Santiago Cirujeda.  “Bakean utzi arte”

14:20_Vicente Paredes. Furtivos obraren argazki aurkezpena

14:30_Janaria. Begi hutsez. Arkitektura jangarria Dando La Brasa-rekin

16:00_Grego S:P Itxurazko egiapean (Mozorrotutako hirian ezkutatuta)

18:00_Igor Calvo. Posta kodigo obraren argazki aurkezpena

18:05 _Amaiera

+info

 

Larunbata Azaroak 22

10:00h-14:00. Oteiza gela, Bizkaia Aretoa. Avenida Abandoibarra, 3, Bilbao
10:00_TALLER_LLAMAMIENTO A LOS CUERPOS (reconocerse – sostenerse – articularse) +info

‘Plaza publiko oro plaza publiko horretara iritsi ezin diren herritar guztiek osatzen dute neurri batean Judith Butler (Zaurgarritasuna eta erresistentzia berriz pentsatzea)

Baztertutako, ikusezin bihurtutako gorputzei dei egingo diegu. Aldearen marka iraindua izateko edo ezkutatua izateko ainguraketa egokia izango balitz bezala nabarmentzen duten gorputzak. Bat ez datozen gorputzak. Per se izateagatik, merkatuan gainbalio handiagoa izateko ilegalizatutako gorabeherak dituzten gorputzak. Pronostiko guztien kontra eferbeszentzia kaotikoan mugitzen diren gorputzak heriotza-agindu ororen kontra.

Gorputz horietako bat baldin bazara, gerturatu erresistentzian batzen gaituen sentsibilitatea agerian utziko duzun plaza honetara. Elkar ezagutzeko eremua; elkarren zaurgarritasunak ulertzekoa, artikulatzekoa; eta sortu nahi dugu hori desio izateko antolatzeko eremua. Hainbat hizkuntza jarriko ditugu jokoan. Horrela, hitzek egiteko zentzua hartuko dugu, diskurtsoaren monopolioa kontrolatu beharrean. Eta hiru galderaren inguruan hitz egingo dugu. Erantzun egokia topatzeko obligazioa saihestuta, ekintzarako baliabide gisa balioko digute; izan ere:

Nola antolatzen dira gorputz anitzak? Nola eusten dira? Nola ezagutzen dira aniztasunean?

 + info

14:15_MASUSTEIRA BISITA.  Salida en autobús desde Bizkaia Aretoa.
JANARIA Auzoko gizarte egoitzean, bertako  San gabriel auzokideen elkarteak antolatua eta ondoren visita + info

Bilboko Masustegi auzoa, Kobeta mendiaren magalean dagoena, berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen “autoeraikuntzaren ondorioz”, Galiziatik Bilbora lan bila etorritako herritarrak hartzeko. Bizilagunek gogoan dituzte jatorrian auzo horietan zeuden baldintza gogorrak eta muturreko txirotasuna, eta isunak eta lege-eragozpenak saihesteko gauez eraiki behar izaten zituztela etxebizitzak. 4.000 biztanleko auzoa izanik ere, Masustegi ikusezina izan da Bilboko hiri-planeamenduan; izan ere, orain gutxi arte espazio komunak eta orube batzuk magalaren goi aldean zeuden meatzeen jabearenak ziren.

+ info

20:30-24:00_ FESTABAT +info

La Karpinteria de histeria Kolektiboa. Cortes 29-31, Bilbo zaharra.

20:30 _Kutxa Beltza. Bideo-emanaldia.

1997an Luís André-k eguneroko igarotzea erregistratu zuen Bilboko trafikoko kameren bidez. 30 gailuk aldi berean dokumentatzen zituzten hiriko hainbat puntu. Dokumental batean islatutako ordu kopuru amaigabea izan zen grabatzen igarotako 1 urteren fruitua. Kutxa Beltza hiritarren gorabehera pertzeptiboei emandako erantzuna da, testuinguru eta sistema baten zatia nork, non eta nola osatzen dugun aztertzen duen dokumentua; sistema horrek, gainera gure etorkizuneko datuak eta ehuneko kuantitatiboak sortzen ditu. Espazio publikoak irudi publikoari uzten dio lekua eta errealitate pertzeptiboa argi eta itzal izatetik abiadura izatera pasatzen da.

21:00_Dj Adán Müller

Adán “lurreko lehen gizakiari” egindako erreferentzia da, eta Müller, berriz, Müller-Lyer ilusio geometrikoaren teoriari dagokio.

Adán Müllerren pertsonaiak, DJ gisa, ikuslea inguratzen duen espazioa eraldatzeko lana du, musikaren laguntzarekin eta soinuaren manipulazioarekin. Barne-espazio subjektibora eramateko gonbita egiten du; beste arkitektura mota sotil eta aldakor bat da, ikusezina gurekin denarentzat.

Adán Müller sailkatu ezin den artista da, musikari dagokionez, eklektikoa. Ez du autorik, orgatxo batean eramaten du maleta, guztia oso leku txikian eramaten du. Bidaiatu, esperimentatu eta dibertitu egiten da, soinu-paisaiak sortzen ditu eta elkarreragin egiten du. Eraiki eta deseraiki egiten du.

Parental Advisory:

Arerio publikoa, askotariko artilleriaz armatuta: psikodeliko, garajeko, punky, beldurgarri, azido, funk eta jazz arlokoa, elektronikoa, elektronikoa baino areago, industriala, klink! krask! plaf! klonk! shhh! Isiltasuna

+info

Comments
Leave a Comment

*