Euskara aniztasunean topaketa

http://topagunea.eus/aniztasuna/

Euskaltzaleen Topaguneak euskara eta jatorri, kultura edota hizkuntza aniztasuna oinarri harturik Topaketa antolatu du. Topaketa abenduaren 12an burutuko da Andoaingo Martin Ugalde Kutur Parkean, goizez. Badira hainbat urte Euskaltzaleen Topaguneak Mugimendu gisa jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasuna jorratzen dihardugula. Topaketarekin egindako bidearen berri eman eta hausnarketa partekatu nahi dugu etorkizuneko lankidetzetarako bideak zabaltzeko oinarri gisa. Izan ere, aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka dela deritzogu eta Mugimendutik erronka horri gogotsu heldu dio. Euskal Herri zabalean hainbat egitasmo eta ekimen abian ditugu. Era berean, aurten, Mugimenduak aniztasunaren baitako hausnarketa burutu du eta berau ere aurkeztuko da.

Laburbilduz, Topaketak hiru helburu nagusi ditu:

  • Euskaltzaleen Topaguneak jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko duen ikuspegia zabaltzea.
  • Euskaltzaleen Topaguneak abian dituen egitasmo eta ekintza lerroak partekatzea.
  • Etorkizuneko erronken baitan hausnarketa bultzatzea eta lankidetzarako bideak zabaltzea.

Topaketen egiturari eta edukiei dagokionez, hausnarketa teorikotik abiatu eta harrera, harrera linguistikoa, hezkuntza eremua eta sentsibilizazio lantzeko baliabide egitasmo zehatzak aurkeztuko dira. Topaketa amaitzeko, etorkizunari begirako dauden erronkak eta aukera posibleak jorratuko dira, alorra jorratzen duten hainbat aditurekin.

Topaketa irekia eta doakoa da. Euskara eta aniztasunarekiko interesa duen oro gonbidatu nahi dugu, izan norbanako, euskalgintzako eragile, jatorri ezberdinetako elkarte, erakunde publikoetako teknikari edo arduradun politiko nahiz hezkuntza alorreko hezitzaile. Bidea partekatzearekin hasi nahi dugu, elkarrekin hausnartu eta elkarrekin bidea egiteko.

(gehiago…)

Transgenikoen inpaktuak neurtzeko inoizko ikerketa handiena abiatuko dute 2015ean

http://www.argia.eus/blogak/unai-brea/2014/11/27/hiru-urte-25-milioi-dolar-eta-milaka-arratoi-arto-transgenikoaren-arriskuak-neurtzeko/

Factor GMO ikerlanaren aurkezpen prentsaurrekoa. (Arg.: Factor GMO).

Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) bizidunen osasunean duten inpaktua hobeto ezagutzeko helburua dauka 2015ean hasiko den Factor GMO esperimentuak. Errusiako Sysin Institutua arduratuko da ikerlana egiteaz; proiektuak hiru urteko iraupena eta 25 milioi dolarreko (hogei milioi euro inguru) aurrekontua izango ditu.  Errusiako Osasun Ministerioari atxikitako erakundea da Sysin, eta giza osasuna eta ingurumena ditu aztergai.

Zehazki, Monsantok ekoizten duen arto mota baten eragina aztertuko dute. Hiru urtez, arto horren dosi desberdinekin elikatuko dituzte milaka arratoi; harekin batera erabili ohi den glifosato pestizidaren ondorioak ere behatu nahi dituzte.

Inoiz egindako era honetako esperimenturik handiena izango da, baina ez iraupen luzeko lehenengoa. 2012an, Gilles-Eric Séralini biologo frantziarraren lantaldeak bi urteko ikerketaren emaitzak argitaratu zituen: haien esanetan, arto transgenikoz elikatuko arratoiek askoz minbizi gehiago garatzen zuten arto arrunta jan zutenek baino. Eta arto eraldatuaren eragina kaltegarria bazen, are kaltegarriagoa Monsantok fardel berean saltzen duen herbizida.

Gilles-Eric Séraliniren lantaldeak bi urtez egindako esperimentuan, arto transgenikoz elikatuko arratoiek besteek baino tumore gehiago zutela behatu zuten. (Arg.: www.gmoseralini.org).

Esperimentu hark zenbait zientzialariren kritika gogorrak eragin zituen. Hedabide nagusiek oihartzun handia eman zieten Zientziaren –letra larriz– izena inbokatuz Séraliniren metodologia egurtu zutenei, ez ordea frantziarrak emandako erantzunei.

Azkenean, aurkako kanpainak arrakasta izan zuen: ikerlana argitaratu zuen aldizkariak, Food and Chemical Toxicology-k, presioei men egin eta artikulua baliogabekotzat  jo zuen urtebete geroago. Bide batez, transgenikoen lobbygintzan nabarmendutako gizona jarri zuten aldizkariko ardura kargu batean.

Mass mediek asko haizatu ez zuten beste gauza bat izan zen Séraliniren lana erretiratzeko eskatuz Food and Chemical Toxicology-ri gutuna bidali zuten zientzialarietatik, hamaikak –hamar eta hamabiren artean dagoen zenbakia, kasu honetan– Monsantorekin nolabaiteko loturak zituztela.

Bere esperimentuaren emaitzak publiko egin eta gero, Gilles-Eric Séralinik adierazi zuen GEOen segurtasuna ez dagoela inondik inora frogatuta, eta iraupen luzeko ikerketa gehiago egin behar zirela. Haren nahia betetzen hasteko lehen urratsa emango du Errusiako Sysin institutuak. Séralinik ez bezala, haiek iragarri egin dute ikerlana egingo dutela; baina ez dute esan non, badaezpada.

“Zientziaren txapeldunek” ez dute itxaron esperimentuaren ondorioak ezagutu arte, eta abiatu baino lehen hasi dira hari sinesgarritasuna ebasten.

2014 topaketa feministak

http://2014topaketafeministak.net/

Egitaraua

09:00 Sarrera
Entrada | Entrée
10:00 Ongi etorria eta eztabaidaren aurkezpena
Acto de presentación | Accueil et présentation
10:30 Lantaldeetan eztabaidagai: “Kapitalismo heteropatriarkala Euskal Herrian. Zeintzuk dira aldaketa feministarako gakoak?” Ikusi galdetegia
En grupos de trabajo: “Capitalismo heteropatriarcal en Euskal Herria. ¿Cuales son las claves para una transformación feminista?” | À debattre par groupes : ” Le capitalisme hétéropatriarcale en Euskal Herria. Quelles sont les clés pour une transformation féministe ? “
13:00 Ondorioak josiz
Conclusiones | Conclusions
14:00 Bazkaria
Comida | Repas
16:00 Mahaiaren bueltan: “Trantsizio feminista: intzidentzia politikoa, estrategiak eta boterea(k)”
Mesa redonda: “Transición feminista: incidencia política, estrategias y poder(es)” | Table ronde : ” Transition féministe : incidence politique, stratégies et pouvoir(s) “ Hizlariak

  • Ainhoa Etxaide Amorrortu
  • Ana Murcia Guevara
  • Idurre Eskisabel Larrañaga
  • Josebe Iturrioz Lopez
  • Jule Goikoetxea Mentxaka
  • Saioa Iraola Urkiola
20:00 Eguneko ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia
Acto de cierre | Clôture
22:00 Jostorratzak dantzan! Festa feminista! — Euskabareta, Endemaño, DJ Gure Besta eta Las marines.
Fiesta feminista! | Fête féministe !

Report: Black Male Teens Are 21 Times More Likely To Be Killed By Cops Than White Ones

http://thinkprogress.org/justice/2014/10/10/3578877/black-teens-were-21-times-more-likely-to-be-shot-dead-by-the-cops-reported-deaths-suggest/

Lesley McSpadden, right, the mother of 18-year-old Michael Brown, watches as Brown's father, Michael Brown Sr., holds up a family picture of himself, his son, top left in photo, and a young child during a news conference Monday, Aug. 11, 2014, in Ferguson, Mo. Michael Brown, 18, was shot and killed in a confrontation with police in the St. Louis suburb of Ferguson, Mo, on Saturday, Aug. 9, 2014.

Lesley McSpadden, right, the mother of 18-year-old Michael Brown, watches as Brown’s father, Michael Brown Sr., holds up a family picture of himself, his son, top left in photo, and a young child during a news conference Monday, Aug. 11, 2014, in Ferguson, Mo. Michael Brown, 18, was shot and killed in a confrontation with police in the St. Louis suburb of Ferguson, Mo, on Saturday, Aug. 9, 2014.

CREDIT: AP Photo / Jeff Roberson

 

There’s a lot we don’t know about how many people have actually been killed at police hands in the United States, thanks to woefully inadequate transparency and federal record-keeping. But there’s one thing we do now know: Among those we do know were shot by police, black teens were 21 times more likely to be shot dead than their white counterparts.

“The 1,217 deadly police shootings from 2010 to 2012 captured in the federal data show that blacks, age 15 to 19, were killed at a rate of 31.17 per million, while just 1.47 per million white males in that age range died at the hands of police,” a new ProPublica report explains, noting that if whites were killed at the same ratio there would have been another 185 white deaths, just during that three-year period, just of those in that narrow age range.

To arrive at this statistic, ProPublica analyzed the list of 12,000 police shooting deaths that were self-reported by agencies to the Federal Bureau of Investigation between 1980 and 2012. Because this data is self-reported and departments are not required to submit information, this data likely significantly undercounts the number of shootings. Florida departments, for example, haven’t submitted data since 1997 and New York City hasn’t submitted data since 2007. And the FBI asks only for “justifiable homicide” figures, meaning in those instances where the shootings are most overtly viewed as unjustified or the litigation is ongoing, departments are less likely to report.

Still, assessing available data may provide the best insight we have into how grave racial disparities in police violence are, particularly when it comes to young black men, who were stopped by NYPD officers in 2011 more times than the total number of young black men in New York City. Unsurprisingly, past analyses have also found disproportionate violence against blacks, including a 2007 investigation by Colorlines and the Chicago Reporter in 10 major cities. An NAACP report of Oakland, California, found that 37 of 45 police-involved shootings were of blacks, while zero were of whites. “Although weapons were not found in 40 percent of cases, the NAACP found, no officers were charged,” Mother Jones reported.

Studies of human and police behavior suggest that racial bias is baked into policing, particularly because individuals misperceive the threat posed by African Americans. Nonetheless, a 2012 poll after the George Zimmerman verdict found that that the gap between whites and blacks who think the justice system is biased was greater than ever.

Anuntxi Arana antropologoak jasoko du Argizaiola saria

Euskal mitologia ardatz, antropologian burutu ditu bere lan idatziak Anuntxi Aranak.

Okzitania izango da aurten Durangoko Azokako herrialde gonbidatua. Argizaiola saria Anuntxi Arana antropologo eta ARGIAko kolaboratzaileak jasoko du, egindako ikerketengatik eta Baionan AEKn irakasle bezala eta mugimendu feministetan egindako lanagatik.

Gaur egun, Angelun bizi da Arana. Euskal mitologia ardatz, antropologiaren esparruan egin ditu bere lan idatziak.

Lehen hurbilketa Baionan egin zuen Diplôme universitaire de Basque ikasketen barruan, eta 1985ean Haranburu Altuna argitaletxeak argitaratu zion memoria gisa aurkeztutako lan hura, Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak izenburupean.

Bere lan nagusia 1996an egin zuen: Bordeleko Uniabertsitateak eta EHUk elkarrekin zuzendutako doktorego tesia, Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa izenekoa.

150 kultur ekitaldi

Orotara 620.000 euroko aurrekontua izango du abenduaren 5etik 8ra egingo den Azokak. 245 stand jasoko ditu, 150 kultur ekitaldi, eta 330 nobedade.

Harrera hitzaldia Sergi Javaloyes idazle eta Akitaniako Kontseiluko kideak eskainiko du.

2016desokupatu: Inkesta Hiritarra eta datozen ekintzak / Encuesta Ciudadanista y próximas actividades

https://2016desokupatu.files.wordpress.com/2014/11/20141113_113434.jpg

Chicago to Publish New Journal: History of Humanities

Chicago to Publish New Journal: History of Humanities.

Peter Bakkerren hitzaldia Letren Fakultatean

Peter Bakkerren hitzaldia Letren Fakultatean.

II. Antimilitarismo eta memoria historikoaren jardunaldiak

http://www.astragernika.net/ai1ec_event/ii-antimilitarismo-eta-memoria-historikoaren-jardunaldiak/?instance_id=4778

 

2_JORNADA

Datorren ostegunean, azaroak 20, Jordi Palou-Loverdosek (Memorial Demòcratic
zuzendaria, biktimen abokatua Rwanda/RD Kongo auzian, eta Rwandarren arteko
elkarrizketen bitartekari) hitzaldi bat emango du, 17.30etan ASTRAN,
Antimilitarismoa eta Memoria Historikoa II. Jardunaldien bigarren saioa
izango da, Gernika solidarioa. Gernikatik Mundura. Ruandako Genozidioaren
20.Urteurrena (1994-2014) lelopean. Beste aldetik Jokin Alberdik (EHUko
Irakaslea, Hegoan eta Gernika Gogoratuz ikertzaile) eta Marta
Sénz-ek(Gernikatik Mundurako lehendakaria) kontatuko digute nola jaio zen
Gernikatik Mundura Ruandako genozidioarekin batera, eta nola bi hamarkada
geroago, elkarte honek gerraren aurka eta giza garapen eraldatzaile baten
alde lan egiten jarraitzen duen

Informazio gehiago: https://gernikatikmundura.wordpress.com/

(gehiago…)

“Dakiguna erakutsiko dizugu” hitzaldi-sorta Donostian

http://www.ueu.eus/berriak/ikusi/_dakiguna_erakutsiko_dizugu__hitzaldi_sorta_donostian

Azaroan UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak elkarlanean hiru hitzaldi antolatu dituzte Donostian:

Azaroaren 13an: ‘(Trans) feminismoa, abjekzioa, ezberdintasuna eta borroka ideologikoa’. Ainhoa Güemes.

Azaroaren 20an: ‘Ba al dago euskal umorerik?’. Uxoa Anduaga.

Azaroaren 27an: ‘Bertso-sorkuntza automatikoa, posible da?’. Manex Agirrezabal.

Hitzaldien ostean solasalditxoa egongo da, mokautxo batekin lagundua.Hitzaldiok DOKA aretoan emango dira eta 19:00etan hasiko dira.Sarrera irekia eta doanekoa da, plazak aforoa bete arte.

.